2016-01-28

BAKEAREN ASTEA

Bakea urtean zehar bizi izaten dugu eta lantzen dugu. Baina aste honetan, bakearen astea hain zuzen ere, abestu nahi izan dugu mundu osoa jakin dezan bakearen alde gaudela. Horrela, gure ahotsa, gure gorputza eta gure gogo izugarriak martxan jarri ditugu bakeari abesteko eta dantzatzeko.

2016-01-23

KOMIKI SOLIDARIOAK

Artistika ikasgaian KOMIKI SOLIDARIOAK egin ditugu. Komiki bakoitza istorio bat da. Bertan nola eta zertan lagundu ahal dugun eguneroko bizipenetan kontatu egin dugu.

Gainera, komikien protagonistak gu geuk gara. Horrela, gure aurpegien argazkiak daude irudietan.