2011-11-30

LIBURUAK

"ARREBA IZUTU" OPERAZIOA

Egun batean arreba amorratu zitzaion Maxeri. Max bengatu nahi zuen eta plan bat bururatu zitzaion.
Operazio hori egiteko munstroak erabiliko zituen. Bere arreba bere logelan zegoenean Boris munstroa sartu zen, gero jo zuen atea eta Monba Mamia eta Gizotza joan ziren egongelara, eta hor apurtu zuten telebista Momiaren tximistarekin. Amaieran arreba izutu egin zen.

Aroa

2011-11-28

PRESIO-ELTZEA

Presio-eltzea oso erabilgarria da. Atal batzuk ditu. Itxura borobila da, material askoz osatuta dago. Adibidez: burdina, plastikoa, goma...
Atalak hauek dira: tapa bat, mango bat, lapiko bat eta presioaren neurgailua.
Funtzionamendua honako hau da: bitrozeramika piztu, ura jarri, janaria bota, itxi tapa, eta badago.
Tamaina desberdinetakoak egon daitezke: handiak, txikiak eta ertainak
Ioritz



LIBURUAK

RENATAK PIANOA JOTZEN DU, INGELESA IKASTEN DU ETA ETABAR, ETABAR, ETABAR

Doña Maribela haurdun zegoen, ama izango zen. Bere alaba martxoaren 21ean etorri zen mundura. Renata zuen izena. Renatari asko gustatzen zitzaion pianoa jotzea eta ingelesa ikastea. Renata sonambula zen eta gauero altzatzen zen eta bururatzen zitzaion gauzera jolasten zuen, etabar, etabar, etabar...
Aroa

OTSOAREN BEGIA
Goizean otsoak, ikusi zuen lehenengoa mutikoa zen, zutik kaiola batean. Otsoak ordu bat darama mutila ikusten. Otsoa gelditzeko asmorik ez balu bezala dabil, Alaskako etxera joango balitz bezala.
Mapan jarri dute gorriz margotutako zona bat: "Alaskako otsoa"
Eta otsoak mutilarengan pentsatzeari utzi dio.
Aida




2011-11-24

2011-11-21

GOZOKI GALDERA

Arraun Kirol Elkarte bat da, Sestaoko talde bat da,  1923 Simondrogas auzoan sortua. Bizkaitarra da bere traineruaren izena. Gaurko, prestatzaile fisikoa  Jose Luis Korta oriotarra da.Bai uniformea, bai arraunlarien jantziak berde eta beltzak dira. 5  Kontxa bandera: 1978, 1980, 1981, 1982 eta 2009.

Badakizuenez, erantzun zuzena nire helbide elektronikora (jrolac@fefcoll.org) bidali behar duzue edota niri zuzenean esan. Gela bakoitzeko lehen bostak gozokia irabaziko dute.

2011-11-18

TAPOI BILKETA

Markosek, Beñatek Xabierrek egindako kartela
Badakizuenez, orain dela aste batzuetatik hona, tapoi bilketa bat egiten ari gara ikastetxe osoan tapoi horiekin gaisotasun arraro bat daukaten haur batzuei laguntzeko asmoz.
Hori dela eta hemen duzue 5. mailako ikasle batzuk egin duten kartela tapoiak ekartzeko animatuz, eta 5. mailan egon den iniziatiba bat kontatuz:
5. mailako ikasle batzuk pultserak egiten ari dira , eta pultsera horiek tapoien truke ematen dituzte:
Lepoko bat: 10 tapoi
Pultsera bat: 5 tapoi
Eraztun bat: 2 edo 3 tapoi

2011-11-17

LIBURUAK

XOLA ETA BASURDEAK




Xola txakur txiki bat zen eta bere etxe hanian Grogo jaunarekin bizi zen.
Egun batean, Grogo jaunak egin nahi ez zuen konpromezu bat egin zuen. Basurdeetara joateko eguna heldu eta Xola joan nahi zuen ardi beltzak zirela pentsatzen zuelako.
Ehiztarien artean bera izan zen lehena eta Grogo jauna azkena.
Bigarren egunean ez zuen joan nahi basurdeak nolakoak ziren ikusi zuelako. Baina joan behar izan zuen. Azkenean korrika eginez joan zen eta Grogo jauna bere atzetik.
Oiartz

2011-11-16

TXISTEAK

Hain txikia zen gizona, eskaileretatik jaisteko "paracaidas" batean jaitsi behar zuela.
Iker

Bazeuden bi mutil eta bere izenak ziren: "Beteatomarporculo" eta "Respeto". Egun batean, bere amak Beteatomarporculori esan zion:
- Haragia erostera joan behar zara.
Mutila joan zen dendara eta haragi erosten ari zenean dendako gizonak galdetu zion:
- Nola deitzen zara?
Eta mutilak erantzun zion:
- Beteatomarporculo
Orduan gizona haserretu zen eta esan zion:
- Non dago zure errespetua?
-Etxean kaka egiten -erentzun zion, bere anaia komunean baitzegoen.
Jessica

Bazen behin enano bat zulo batera erori zena. Ijito bat albotik pasatu  zen eta enanoa une horretan mugitzen hasi zenez, ijitoak esan zuen:
-Ja, payo, ume hauek jostailuak pilekin botatzen dituzte!
Dani

2011-11-10

TXISTEAK

Egun batean bi lagun aurkitzen dira eta batek esaten du:
- Non egon zara oporretan?
- Afrikan, lehoiak ehizatzen.
- Eta nola zen?
- Egun batean lehoi bati huts egin nion, eta lehoia niri begira eta ni berari begira geratu ginen. Nik lehoia ikusi nuenean korrika hasi zela ni ere korrika hasi nintzen. Lehoiak ia ia harrapatu ninduen eta plast! erresbalatu zen, abantaila neukan baina berriro korrika hasi zen eta nire gainean zegoenean berriro laban egin zuen eta horrela hiru aldiz.
- Ni han egongo banintz al dean kaka egingo nuen.
- Eta zergatik uste duzu zuk erresbalatzen zela lehoia.
Laura Gonzalez

Jaimito bere lagunekin zegoen eta gose handia zuten denak. Auzoko bat ikusi zuten tortila leihoan uzten hozteko asmoz, eta Jaimitok esan zuen:
- Mutilak, piramidean jarriko gara tortila lortzeko.
Orduan Jaimitok puzker bat bota zuen eta bigarren lagunak gaztelaniaz esan zuen:
- ¡Que pedazo!
Eta hirugarrenak:
- Eh! Zati bat gorde niri!
Celia

2011-11-09

LURRA

Lurra
View more presentations from okiltxo

IPUIN BELDURGARRIA

Hau istorio bat da, beldurrezkoa eta izutu egiten bazarete isildu...

Bazen egun on bat besteak bezala, Ane oso keskaturik zegoena, zeren eta egun horretan ezterketa bat zuen. Baina hori ez zen beldurgarriena, hori bakarrik da beldurgarria ikasi ez dutenentzat...

Egun horretan ikasle berri bat etorriko zen eta Aneri tokatzen zitzaion eskola berari aurkeztea, eta horregatik zegoen keskaturik.

Eskolan denek hitz egiten zuten horretaz eta Anek ez zekien zer egin...

Neska berria heldu zen eta klasean aurkeztu zen. Berak begi gorriak zituen, ile marroia, eta beldurgarria zen bere kamiseta horrekin. Gero Anek eraman zuen ikastola ikustera: patioa, gimnasioa, ordenagailu-gela, jantokia... Irakasle-gelara heldu ziren arte. Irakasle-gelara heltzean esan zion Anek:
- Beno, amaitu da bisita.
- Zergatik?-esan zion neskak.
- Ezin garelako sartu!
- Bai sartuko garela.

Eta sartu ziren....


JARRAITUKO DU 

Leire

TXISTEAK

Badoaz bi eta erdikoa erortzen da.
Barregarria iruditzen zaizu?
BA ERORI DENARI BAT ERE EZ!!!
Aitor

Zergatik ezin du elefanteak bizikletaz ibili?
Ezin duelako timbrea ukitu.
Arkaitz

BERRIA

HALLOWEEN

"Halloween", edo hilen gaua bezala ezaguna den gaua, zeltiar jaialdi bat zen, batez ere EEUU urriaren 31an ospatzen dena. Egun honetan Laranjak eta beltzak elkartzen ziren eta mozorrotuta joateaz gain, suteak egiten zituzten, auzokoei bisita, txisteak irakurri eta beldurrezko filmak eta istoriak kontatu.

Angie


2011-11-08

KONPARAZIOAK

ZE PINTA DAUKAN

Bere kapela perretxiko antzekoa, barraskiloko ilea estaltzen dio. Bere sudurra pataten modukoa, untxien hortzen gainean dago. Dunboren belarriak eta zaharren bizarra du. Bere betaurrekoak, maiteminduta maiteminduta dagoela esaten du, baina pinta horrekin ez du ligatuko.
Olalla

LITERATURA

GIZON BAT LOTAN GERATU ZEN

Gizon batek paseo bat egin zuen eta oso pozik joan zen. Eraman zuen bere makila ez erortzeko eta eraman zuen ere: Kamiseta larrosa bat, praka moreak, txano more bat eta zepata gorriak. Gero nekatuta zegoen eta eseri zen banku batean eta lo egin zuen.
Eunate


SAGUA

Bazen behin sagu bat Pepito deitzen zena. Pepitori asko gustatzen zaio futbola eta nahi zuen jolastu Athleticen, baina egin behar zuen probak. Egin zituen probak eta Athleticen lehen partidua Mestallan zen, eta berak jolastu zuen Valentziaren aurka. ondo jolastu zuen eta bi gol sartu zituen, eta finalara heldu ziren Barçaren aurka. Barça oso ona zen baina gu ere. Bigarren zatian atera zen eta bi minutu falta zirenean jokalari batek pasatu zion eta gola markatu zuen. Oso pozik zegoen.
Markel



LOKOMOZIO APARATUA

Giza aparatu lokomotorea

ERRIMAK

Bat furgoneta daukat
Bi harri bitxi
Hiru katilu
Lau sardina bakalau
Bost gara neskok
Sei burusoil
Zazpi Pako Aristi
Zortzi sudurgorri
Bederatzi atxis! atxis!
                       Leire

Bat patata frijitu
Bi aitite bihurri
Hiru loreko banpiru
Lau sardina Bakalau
                      Beñat

Bat kakaolat
Bi ez dakit nola egin
Hiru landare batzuk ditut
Lau bakalau
Bost nik hau diñot
Sei mural baten izen
Zortzi zakarrontzi
Bederatzi hamazazpi
Hamar poesia hau amaitu da
                            Alba

Bat nik piruleta daramat
Bi aitona dirudi
Hiru hamahiru
Lau nik jaten dut bakalau
Bost txakurrak egin du kosk
Sei erosten dut jersey
Bederatzi oso bitxi.
                       Aitziber

2011-11-07

BERRIA

TAPOIAK BILTZEN

pultseren tailerra
5. mailako ikasle batzuk ideia zoragarri bat izan dute. Pultserak egingo dituzte eta tapoiak ekartzen dituztenei emango dizkiete. Garmitxa elkarterako tapoien bilketan lagundu nahi dute era berritzaile honetan. Holako aportazioekin pila bat biltzea lortuko dugu.
Hauek dira pultserak egingo dituztenak

2011-11-02

PAKO ARISTI

Pako Aristi
1963ko irailaren 17an jaio zen Urrestrillan (gipuzkoan). Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritza (Leioan) ikasi zuen eta idatzi zuen Irene nobela 1987an. Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazi zuen 1992an eta 1993an eta BBKren literatura saria 2008an.


Lorena

PERTSONAIEN DESKRIBAPENAK

BOB ESPONJA

Nik miesten dudan pertsonaia "BOB ESPONJA" da.
Oso alaia da eta bere kapituluakoso dibertigarriak dira.
"Bob Esponja" horia eta karratua da, Krustazeo Karraskatuan lan egiten du eta gehien gustatzen zaiona marmokak harrapatzea da.
Bere lagunik onena Patricio izeneko itsas-izarra da eta "Bob Esponja" bezain tontoa da. "Bob Esponja" pina batean bizi da itsasoan bere maskotarekin, Gari karakolarekin.
Bere herria "Fondo de bikini" deitzen da eta han arrain asko bizi dira.

Bob Esponja eta bere lagunak
Leire


ANTONELLA
Antonella da neska bat, telebistan lan egiten duena. Telebistan neska txarra da baina gero da ona.
Hamalau urte dauzka, eta berak beti nahi du irabazi. Ez daki galtzen. Antonellari gustatzen zaio dantza egitea eta abestea. Lider bat da.
Katua dauka, zuri-zuria. Bere anaia Fakundu deitzen da. Musika talde bat dauka: "Las divinas". Beste talde batekin: "Los populares"ekin konpetitzen dute. Etsaiak dira.

Angie

IKER CASILLAS

Iker Casillas Fernandez Madrileko atezaina da. Ikerrek orain 30 urte ditu. 1981eko maiatzaren 20an jaio zen.
Orain Real Madrilen eta Espainako selekzioan jokatzen du. 1,85 metro neurtzen du. 125 partidu internazionalak jokatu ditu.
Iker Casillas Madrilen jaio zen, eta bere haurtzaroa eta nerabezaroa Mostolesen pasatu zituen, horregatik harreman handia du auzo horrekin.
Bere emaztegaia Sara Carbonero da.


Francisco

SELENA GOMEZ

Selena jaio zen 1992ko uztailaren 22an. Aktoresa eta abeslaria da. Selenak pelikula asko eta disko asko egin ditu. Berak hemeretzi urte ditu.
Selenak lan egiten du "Disney Channel"en. Berak egin du pelikula bat Demi Lobatorekin. Oso lagun onak dira.
Selenak beti laguntzen die besteei, eta leku guztietara joaten da ere bai.

Anne