2013-05-31
2013-05-27
ADITZ TRINKOAK
ADITZ TRINKOAK
IZAN: naiz,
zara, da….
EGON: nago,
zaude, dago…
JOAN: noa,
zoaz, doa…
ETORRI:
nator, zatoz, dator…
IBILI: nabil,
zabiltza, dabil…
UKAN: dut,
duzu, du…
EDUKI:
daukat, daukazu, dauka…
ERAMAN:
daramat, daramazu, darama…
JAKIN:
dakit, dakizu, daki...
EKARRI:
dakart, dakarzu, Dakar…
ERABILI:
darabilt, darabilzu, darabil…
IRITZI:
deritzot, deritzozu, deritzo…
ESAN:
diot, diozu, dio…
IRUDITU:
dirudizu, dirudi…
ETZAN:
datza
JARDUN:
dihardu
2013-05-24
ADITZAREN ASPEKTUA
BURUTUA: ( ) Nik etxea egin dut.
BURUTUGABEA: -TEN/-TZEN Nik porruak erosTEN ditut
GEROA: -KO/-GO
Zuek Bilbora joanGO zarete
PUNTUKARIA: TRINKOA Gu Bilbora GOAZ
-TEN/-TZEN ARI Aitor kotxea erosTEN ARI da.
MITOLOGIA
Lamia eta mutila
Badakizue
lamiak oso politak direla. Begira zer gertatu zitzaion lamia bati.
Bazen behin
lamia bat, erreka batean bizi zena. Lamia oso polita zen. Egun batean kalera
atera zen eta mutil batEK aurkitu zuen. Mutila lamiaz maitemindu zen, baina
lamiari ez zitzaion gustatzen mutila. Mutilak lamia harrapatu nahi zuen, baina
lamiak korrika hasi zuen. Azkenean etxera bueltatu zen, eta lamiak inoiz EZ zen atera bere etxetik.
Alvaro 5.B
MIKEL ETA GALTZAGORRIAK:
Bazen behin, Donostiako Lastamburuko plazan idi lasterketa
bat. Mikel izeneko gizon bat galtzen zegoen, berari bururatu zitzaion
galtzagorri batzuk erabiltzea. Poltsatik atera zituen batzuk berari
laguntzeko. Mikelek ikusten zituen baina besteak ez. Horrela irabazi zuen.
Hortik aurrera jendeak esaten du galtzagorriak onak direla,
baina nik uste dut ez daukatenean jaberik ez direla hain onak.
IKER 5ºB
TXISTEA
Emakume
bat, medikuarengana joaten da eta esaten
du:
-Nire senarrak begia galduko du?
Eta esaten
dio medikuak:
-Ez dakit. Nik
zure senarraren poltsikoan sartu dut.
Sofia 5A
Konturatu zarete Carmen izena dela MUTIL KOTXEA. Ze ingelesez, CAR da
kotxea eta MEN da MUTIL, horregatik KARMEN da
MUTIL KOTXEA. Izeko bat badaukazu kontatu txiste hau.
Bernice 5A
BERTSOAK
(maitasuna oso polita)
Niretzat maitasuna ederra
zuretzat ahalegina
berarentzat oso itsusi da
baina denontzat fina.
Maitasuna oso polita da
denak dugu beraz grina
emakumeak eta bai gizonak
denok daukagu egina.
Leire D.M. 5b J J
LAN SAILA
LAN SAILA
Egunak eta gauak
Egiten egina
Asko ta asko prestatu
Atera zait fina
Egon naiz egun batzuk
Zenbait ahalegina
Orain amaitu dela
Badaukat ni grina
Patricia Camoira 5ºB
BAZENEKIEN
Zein den animalirik altuena?
Zein den animalirik astunena?
Zein den animalirik azkarrena ?
Zein den bost bokal dauzkan animalia?
Iñigo 5B
Bazenekien eskola hau egin zutela gerra zegoenean eta bakarrik
sartzen zirela neskak? Gero urteak pasatu
eta gero mixto egin zen eta gaur egun neska edo mutilak, nahi dutena sartu ahal
dute.
Aaron 5B
BAZENEKIEN,GIJONEN ,
PITON BAT DAGOELA
Bai, esan dute telebistan. Lau metroko
suge bat dago. Pozoitsua da, asko gustatzen zaio etxeetan egotea… Bere azala
aurkitu dute etxe baten ondoan. Zuen ateak eta leihoak itxi badaezpada ¡¡
Amaia 5B
2013-05-13
Suscribirse a:
Entradas (Atom)