2013-12-13

GABON KANTA




DRINGILIN DRON

Dringilin dron, gaur Gabon,
dringilin dron, gaur Gabon,
sabela betea daukat eta
besteak hor konpon.

Galdara bete aza egosi,
koloretsu ta gorriak
bereala iruntsi neutzazan
azkenengoko orriak.

Dringilin dron, gaur Gabon,
dringilin dron, gaur Gabon,
sabela betea daukat eta
besteak hor konpon.

Hiru puntako askal batekin,
sakatrapua bailitzan
ezti-lapiko handisko bati
barrua uts-uts ein neutsan

2013-12-03

Euskararen nazioarteko eguna abestiak

Euskeraren nazioarteko eguna hurbiltzen zaigu (abenduaren 5ean ospatuko dugu ikastetxean) eta urtero bezala "Behin betiko" abestia abestu beharko dugu jolastokian. Hemen daukazue praktikatzen joateko:

Behin betiko
Behin betiko behin betiko
sinple bezain tinko
ez dugu etsiko.
Behin betiko behin betiko
sinple bezain tinko
Euskaraz eta kitto!

Etxean eta kalean
berdin berdin jolasean,
eskolan, lanean,
tristuran eta pozean
Dakitenek erabiliz
ez dakitenek ikasiz.
Herri bat osaturik
euskaraz nahi dugu bizi
Hasi etxetik eta kalera
hasi kaletik eta etxera,
martxan jarri da lege berri bat:
euskaraz Euskal Herrian (bis)

Euskararen nazioarteko eguna abestiak