2016-04-30

CANCIÓN ¿QUIÉN ERES TU SANTO DOMINGO DE GUZMÁN?

¿QUIÉN ERES TU SANTO DOMINGO DE GUZMÁN?
ANIMA ZAITEZ GUREKIN ABESTERA!

Errosario eskolako umeek ederto abesten dugu eta lanean ari gara abesti hau abesteko eskolako ospakizunetan.


Hona hemen abestiaren letra:



DOMINAK OPARITZEN

-NIRE DOMINA OPARITZEN DIZUT-

Zerbait oparitzen dugunean beste pertsonak gustoko izatea espero dugu. Honela, bostgarren mailako lagunek dominen eskulana egin dute. Gero, bakoitzak egindako domina klaseko lagun bati oparitu diote. Baina, opariaz gain dominaren erdian idatzi dute lagunari buruzko ezaugarri positiboa.
Hau poza oparitxoa jasotzean!

2016-04-16

PERKUSIO INSTRUMENTUAK

PERKUSIO INSTRUMENTUAK:  MENBRAFONOAK

-DANBORRA-

Perkusioa zer den eta nola jotzen den primeran jakiteko, eskuz egindako danborrak egin ditugu.
MATERIALA:
  • metalezko potea ( olibak, piperrak) 1
  • goma elastikoa 2-3
  • puxikak 2 -3
  • dilistak edo arroz apur bat.
  • makila (goilara bat)

ARGIBIDEAK:
Ziur egin lataren ertzak ez dituzela mozten.
Sartu arroz eskukada bat latan.
Moztu puxikaren goiko partea.
Beheko partea lataren zuloa estaltzeko erabili
Ondo estutu.
Goma elastiko batekin lotu lataren ingurutik.
Apaindu gometsekin.

Prestatu goilarak danborra jotzeko. 

SUGEAK BIRAKA BERO ENERGIARI ESKER

SUGEAK BIRA ETA BIRA BERO ENERGIARI ESKER

-Kolorinetako sugeak dituzue etxean? 
-Ez kezkatu! 5. mailako ikasleek igindakoak dira. 

Behin eskulana eginda egiaztatu dugu sugeak berogailuaren gainean jartzen baldin baditugu kordelarekin mantenduz, birak eta birak ematen dituztela beroaren energia dela eta.


2016-04-13

GURE IZAERAREN EZKUTUAK

EZKUTUAK --> NIRE IZAERA + NIRE INIZIALAK

Aurten pizka bat gehiago ikasi egin dugu gure ikasleei buruz. Egindako eskutuetan 2 gauza irudikatu dituzte:

Lehenengoz, bere izaerarekin erlazioa duen zerbiat. Hala, kirola egitea, margotzea, abestea edo dantzatzea gustatzen zaien lagunak ditugu. Ordenagailu edo jokuekin trebeak direnak ere badaude gure artean eta sukaldari adituak ere bai.

Bigarrenik, bere inizialak idatzi dituzte, izena eta abizenarenak. Gehienek letrak marrazteko orduan erabili dituzte gustuko duten tresnak edo objektuak.

Hona hemen eskutuak:









AITA COLL horma-irudia

Hara horma-irudi ikusgarria!Eskerrik asko 5. mailako eta 6. mailako ikasleei. Aita Collen bizitza eta lorpenak hobeto ezagutzeko egin dute horma-irudi bat komikietako binetetan adierazita.