2016-06-20

AGUR 2015-2016

AMAITU DA AURTENGO IKASTURTEA.
ZEIN HANDIAK EGIN DIREN NIRE UMEAK.
BETIRARTE.
JON ANDER

2016-06-12

EZAGUTU BARAKALDO-6.MAILA

Pasa den astean 6.mailako ikasleek "Ezagutu Barakaldo" programaren barruan jarduera batzuk burutu genituen; besteak beste, Muñatonesko Gazteluan egon ginen . Bertan dorrea, arma-patioa, lubakia eta harresiak kontserbatzen dituen Erdi Aroko bando-gerren garaian eraikitako gaztelua izugarrian zehar bisita gidatua egin ziguten.
Ondoren El Pobalera abiatu ginen eta han tailer desberdinak ikusi eta lantzeko aukera izan genuen: Ogi edo talo tailerra, Ura eta energia, Burdin tailerra ...
Oso ondo pasatzeaz gain gauza pilo bat ere ikasi genuen !!!


















2016-06-09

DIBERTSITATEA BATZEN GAITU

DIBERTSITATEA BATZEN GAITU

  • Dibertsitatea zer den hobeto ulertzeko egin ditugu txotxongilo berezi hauek.
  • Txotxongilo bakoitzak nahastuta ditu gure 5. mailako ikasleen burua, enborra eta adarrak.
  • Mota askotako gorputzak atera dira eta horri esker ikusi dugu munduan itxura asko daudela, izaera ugari ere aurki ditzakegula, hamaika pentsaera daudela, kultura anitzak ere existitzen direla. Horrekin guztiarekin hausnartu egin dugu ONARTU eta ERRESPETATU egin behar ditugula.


2016-06-05

ERRETRATUAK

ERRETRATUAK
 6. MAILAKO IKASLEAK