2012-02-09

OLERKIAK

5. mailako Aitziber, Alba, Celia, Alazne eta Aroa liburutagian egon ziren beste egunean eta irakurri zituzten olerki batzuk. Hauek izan ziren gehien gustatu zitzaienak:

AMETSETAKO URA
Ura telefonoan zure ahotsa
edalontzi bat dago mesillan
hari begira hartu nahi loak
ohea urak hartzen du
kamisoia blai, banoa itsasargi baten pareraino
non zu zauden, niri mail bat idazten.
Begiak ireki ditut.
Eskua luzatu dut.
Edalontzia jausi da.
Kristalak zoruan zure izena dinoste.
Bustita esnatu naiz.

BASAMORTUAK ETA ESTOLDAK
Emakume ortosik arrakala artean.
Semea lotan bizkarrean
euliak begietan.
Emakumea berbetan
ezagutzen ez duen jainko batekin.
Jainkoak diotso txit maite duela.
Teilatuak eta helikopteroa
jitoa
hogeita hamazortzi gradu
zaporea
ur eztarria 
ur hestea
argazkin oinak
errepikapenak

URA LEHEN ISPILUA
Dardara bat ur beltzean
itzalak ihesi doaz
erloju bat jaio da
ama ura, menstruazio-odola-

URAREN DENBORA
Hodeia, izotza, xirripa, turrusta, olatua, lainoa, istila.
Uraren hizkuntza.
Sustraia, ihia, goroldioa, iratzea, lorea, nenufarea, alga.
Uraren hizki-mizkia.
Larba, txoria, tximeleta, inurria, otsoa, arraina, gizakia.
Uraren ideia.
Odola, gernua, hazia, amniosa, izerdia, malkoa, adurra.
Uraren hieroglofikoa.
Miren Agur Meabe

LURRA
Lur nintzen, lurtuz noa
zugan bat egin arte,
zurekin behin-betiko
ezkontzen naizen arte.

URA
Iturritik irten
eta maldan behera
nolabait dihoan
ur-hari epela
naizela dirudit
inondikan ere.

Uraren galtzeko
arriskuak zenbat
diraukeenik inork
inolaz ez daki,
asma-ezin hainbat
dira izan ere.

AIREA
Mun eta musu, beratu dute
aingeruen bihotza
hodeiek gaur ez diote gezurrik;
jo dute gudarako hotsa;
hostots lehorrak igaro ohi dira
bilatuz herri harrotza;
baina aurpegian zirrara sartuz
heldu da egurats hotza.
Mikel Arregi

No hay comentarios:

Publicar un comentario