II. Athletic Club
Fundazioa-El Correo Kirol Kazetaritza Txapelketa
San
Mamesen Ligako partida den egun batean kazetari izan nahi al duzu? Partida
zuzenean jarraitu, protagonistei galderak egin eta horren ostean zuk idatzitako
kronika El Correoko orrialdeetan argitaratuta ikusi nahi al duzu? Argazkilari
akreditatua izan nahi al duzu eta partida zelaian bertan jarraitu, ondoren
lankide baten kronika zure argazkiarekin laguntzeko? Athletic Club Fundazioak, El Correok eta El
Corte Inglesek hori guztia posible egingo dute II. Athletic Club Fundazioa-El Correo Kirol Kazetaritza Txapelketaren
bidez.
Oinarriak:
Parte har dezakeena: Munduko edozein aldeko umek har
dezake parte, banaka (argazkien edo testuen atalean) zein bikoteka
(erreportaien atalean). Baldintza bakarra 1995ko urtarrilaren 1etik 2002ko abenduaren 31
bitartean jaio izana da.
Aurkeztu beharrekoa: Lehiaketara kirol kazetaritza
erreportaiak aurkez daitezke (hau da, gaiaren beraren inguruko testuak bai
euskaraz bai gaztelaniaz eta testuari buruzko argazkiak), kirolarekin lotutakoak.
Edozein kirolaren edo kirola
bizitzeko moduaren ingurukoa izan daitezkeela hartu behar da kontuan, eta ez du nahitaez
futbolarekin lotura izan behar. Argazki eta testuen bidez zuen inguruko
istorioren bat kontatu behar diguzu, zuen ustez nabarmendu beharrekoa dena.
Adibidez, zure auzoko futbol taldearen ingurukoa, arratsaldero bizikletaz
doazen lagunena, larunbatero mendira doan senidearena, Athletic zale amorratua
den auzokoarena, etabar.... Hau da, zure ustez interesgarriena den hori, lau
haizeetara kontatu nahi duzun hori. Gai edo agertoki bezala, kirolak garrantzia
hartzen duen ipuin edota narrazio laburra aurkez dezakezu, jakina!
Aurkeztu beharreko modua: Erreportaia edozein euskarrian
presentatu ahal dira, bai papel batean bai era digitalean (Word, PDF). Kontuan
hartu, edozein kasutan ere, jatorrizko lan zein argazkiak ez zaizkiola egileari
itzuliko.
Artxibo
digitalak ondorengo helbidera bidali behar dira: concursofoto@athletic-club.net
Jatorrizkoak
beste helbide honetara:
Argazki
eta Idazlan lehiaketa
Athletic
Club Fundazioa
Ibaigane
Jauregia
Mazarredo
23, 48009 Bilbao
Gogoratu,
batean zein bestean zure izen-abizenak eta heldu baten (aita, ama, tutorea) datuak (izen-abizenak, telefonoa...) ezinbestekoak
direla aipatzea. Irabazten baduzu hark jasoko du deia jakinarazteko.
Sariak zeintzuk diren: Hauxe da alderik onena. Lau irabazle
izango dira (bikote lana bada biok irabaziko dute). Irabazleek argazki kamera
digital zoragarri bat jasoko dute eta baita kirol argazkilaritza klasea ere San
Mamesen bertan, ligako partidaren batean. Idazlanen ataleko irabazleek 200€-ko bonoa
jasoko dute El
Corte Inglesen liburuak erosteko, eta baita kirol kronika bat nola
egiten den ikasteko klasea ere, San Mamesen bertan, ligako partidaren batean,
kazetariaren akreditazioarekin.
Noiz arte dudan aurkezteko aukera: Apirilaren 7an amaitzen da
epea......Azkar ibili!
Irabazleen izenak noiz emango diren argitara: Apirilaren 11ko astean, Ertzilla
kaleko El Corte Ingleseko Kirol Dendan egingo den sari banaketan.
Zalantzak ditut!: Eta argitzeko zeren zain zaude?
Deitu 94.661.20.04. telefono zenbakira edota bidali mezua concursofoto@athletic-club.net helbidera, gustora
erantzungo dizugu.