2012-05-25

TXISTEAK

Aitona hilzorian omen zegoen, eta ohetik begiak ireki, eta hor hasten da hizketan:
- Maria, hemen al zaude?
- Bai, bai, hemen nago. Hemen nago.
- Andres, hemen al zaude?
- Bai, hementxe nago aitona, hementxe nago
- Xabier , hemen al zaude?
- Bai, lasai aitona, hemen nago. Hemen gaude denak.
- Denak hemen al zaudete?
- Bai, bai, zure ondoan, hemen gaude denak.
- Eta denak hemen bazaudete, zer egiten du pasilloko argiak piztuta?


OIARTZ GUERRERO

KEXA GUTUNA

Zuzendari maitea:
Leire naiz, 5. mailako ikasle bat. Esan nahi dizudana da alcantarillako zuloa ez dutela oraindik estali eta oso usain txarra botatzen duela. Gainera ume txikiak oinak eta eskuak sartzen dituzte han.
Mesedez, estali beharko zenuke zulo hori?
Eskerrik asko

Leire

2012-05-24

GOZOKI GALDERA



Aste honetako gozoki galdera hau da:
Abesti hau da 5. mailako ikasleek dantzatuko dutena "Euskara Piztuz" jaiaren egunean, baina zein da abesti honen izena? Eta abesten duen taldearen izena?
Gozoki galdera honen erantzuna e-mailez bidali behar didazue zuen e-mailetik. Nire helbidea dakizuenez hauxe da: jrolac@fefcoll.com

2012-05-23

KEXA GUTUNA

Alkate jauna:


Kaixo alkate jauna nire izena Dayana da. Nire kexa hau da: Gustatuko litzaidake "Gugaz aurrera" ez ixtea. Nik 10 urte ditut eta hara joaten naiz. Nik nahiko nuke aurrera jarraitzea. Hainbat ume joaten dira eta laguntza behar dute. "Gugaz aurrera" sinadurak biltzen ari da.
Nire lagunak eta ni laguntzen ari gara sinadurak biltzen. 
Alkate jauna ez itxi "Gugaz aurrera" mesedez.
Zure erantzunaren zain


Dayana

OLERKIAK


MAITE ZAITUT

Oso polita zara
Aurpegian ikusten zaizu alaitasuna
Asko maite zaitut
Zuk daukazu nire maitasuna.

Maitemindu nintzen zutaz
Ezkutatzeko egiten nuen ahalegina
Baina hain azkarra zarenez
Egun batean konturatuko zina.

OIARTZ GUERRERO  5ºB




Abestia irribarretsua
zeuen ahalegina
pena handia eta tristezia
ipintzeko grina.
ALAI eta pozgarriaren
erloiu fina.
Zure ospakizun amaitutzat
dirudienez egina.
AFRICA DENNIS


Zortziko txikia egingo dut
Amodioz eta grina.
Ez dakit lortuko dudan a la ez
Hau nire ahalegina ,
Bada ez pada erabiliko
Dut hitz polit eta fina,
Kosta,kosta baina ALAI
Azkenerako egina.
SANDRA 


KEXA GUTUNA

2012ko maiatzaren 17a
Kaixo Zuzendari eta irakasle:
Aida deitzen naiz eta hamar urte ditut. Nik Francisco Collen ikastetxean ikasten dut eta oso pozik nago baina kexa txiki-txikitxo bat daukat.
Nire kexa hau da: Uste dut etxerako lan asko jartzen dituzuela. Hori konpontzeko uste dut lan gutxiago jarri behar dituzuela.
Egun batzutan gauza garrantzitsu batzuk egin behar ditugu eta gero lan guztiak egitera. 
Inguruko gaiak ikasten bidaltzerakoan ez zarete pasatzen (oraindik). Aurrerantzean ez dakit.

Ondo joatea espero dut.

Aida

2012-05-21

LAMIA  

Bazen behin Lamia bat erreka baten ondoan ilea orrazten zegoena urrezko orraziarekin. Lamiak ikusi nahi zuena gogo handiz zen herria. Lamiaren lagunek ez zuten bera joatea nahi. Esaten zuten oso arriskutsua zela, baina Lamiak ez zuen kasurik egin eta joan zen.

Goizean Lamiaren lagunak altxatu ziren eta ikusi zutenean Lamia ez zegoela joan ziren bere bila. Lamia joan zen herrira eta ikusi zuen jendea, baina konturatu zenean oinak zituztela eta ahate oinak ez, harrituta geratu zen. Azkenean, bere lagunak joan ziren eta ikusi zuten. Denak joan ziren errekara eta ez ziren inoiz joan berriro.  

Celia Morales

 

Atagualpa errege bat zen, eta bera hil zenean bere altxorra bilatzen hasi ziren. Inork ez zuen aurkitu,
Badakizu zergatik?
Bere semeak Atagualpito zeukalako.

OIARTZ GUERRERO

 

MASKOTAK

Nire maskota berria
Orain daukat maskota berri bat. Cobaya bat da eta arra da. Kuzko izena du berak. Kuzko marroia, beltza eta zuria da. Sei hilabetete ditu. Berari ez zaio gustatzen gazta, baina gustatzen zaio azenarioa. Bere jatorria hegoamerikarra da. Kuzko oso azkarra da, poltsaren zarata entzuten duenean janaria eskatzen du.
Eunate 5b maila

Hau da Kuzko

BERRIAK




BALMASEDAKO ERROMATAR ZUBIA:

Ahu da BALMASEDAKO zubi ERROMATARRA .

Oso handia eta oso polita da.

ERROMATARREN GARAIKOA DA.

·        GALTZADA bat dauka ere.


JOSU SARASQUETA

BERRIAK

Nire aita 4x4ko        Trialean
Nire aitak asteburu honetan parte hartu du Santanderreko trial batean. Sari bat irabazi zuen eta apurtu ziren  bere balaztak. Proba asko egin behar zuen eta oso ondo egin zuen nire ustez eta jende askoren ustez. Lagundu dio lagun bat ere bai. Oso ondo aitatxu.

 AROA ANDRES GARCIA

2012-05-18

KOPAKO FINALA

Badator, badator...
Kopako finala gero eta gertuago dugu. Datorren ostiralean izango da.
Athletic-Barcelona partidua jokatuko da eta horretarako ere pelotilla prest dago. Nahi duen ikasle, irakasle, edo ikastetxeko edozein pertsonak parte hartu ahal izango du eta sari zoragarria daukagu irabazleari emateko.
Partiduaren emaitza asmatzen dutenen artean argazkian ikusten duzuen moduko bi baloi zozketatuko dira.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!

2012-05-16

GOZOKI GALDERA


Goiko marrazki horretan ikusi duzuen bezala "EUSKALTZAINDIA" Euskal Hizkuntzaren akademia da, eta bertan biltzen dira euskaltzainak, gaur egun euskarari buruz gehien dakitenak.
Aste honetako gozoki galdera hau da:
NOR DA EUSKALTZAINDIAKO LEHENDAKARIA EDO BURUA?

IPUIN MITOLOGIKOA


TARTALO ZIENTIFIKOA
Egun batean Tartalo bat esnatu zen eta gose zen. Ikastola batera joan zen umeak jateko, eta gero eskola zapaldu  zuen gose gehiago zeukalako.
Gero laborategi batean edabe bat edan zuen eta gero  hamabi begi zituen eta euliak bezala ikusten zuen.
Gero ondo egoteko berriro, zientifiko izateko ikasi zuen hiru urtez. Gero laborategi batean ikasten hasi zen eta sendatu zen berriro, Tartalo bat zen.
Gero gustatu zitzaion eta galdetu zuen ea izan ahal zuen zientifikoa eta erantzun zioten baietz. Eta zientifiko bihurtu zen.


XABI PENA 5º B

IPUIN MITOLOGIKOA


NOR ZEBILEN HOR?
Duela milioi bat urte, herensuge bat jaio zen Arabako haitzulo batean. Bere ama oso txarra zen berarekin ze ez zuen beldurra ematen. Herensuge txikia “Aggg” deitzen zen, bere amak nazka handia zion bere semeari.  Aggg zazpi buru zeukan, baina bere itxura inofensiboa zen.
Hamar urte pasatu ziren eta Aggg oso gaiztoa  zen. Bere ama hil zen ura pozoitsua edan zuenean, eta prometitu  zuen bere ama mendekatuko zuela.
Egun horretatik aurrera ez zuen ura edan inoiz. Egun batean pentsatu zuen,  zein pertsonak hil zuen Agggren ama, eta atera zen beren haitzulotik eta herrira joan zen.
Azkenean Aggg aurkitu zuen pertsona eta pertsegitu egin zuen bi egunetan. Nahi gabe Aggg harrapatu egin zuen pertsona eta berak pentsatu zuen mina egingo zuela eta suplikatu zion:
-Mesedez, ez egin mina. Zu herensuge polita zara eta ez didazu mina egingo ezta?
Eta herensugeak esan zuen ezetz ez zuela minarik egingo.
Herensugea haserretu zen  pertsonak pentsatzen zuelako mina egingo zuela.  Aggg esan zion pertsonari:
Zergatik pentsatzen duzu nik egingo dizudala minik? 
Eta pertsonak esan zion ze oso itxura itsusia zeukalako.
Biok esan zuten aldi berean :
-Izan al gara lagunak?
Eta herensugeak esan zuen baietz eta pertsonak ere esan zuen baietz.
Sandra 5.B MAILA

2012-05-15

IRAGARKIA

Olalla

2012-05-14

IPUIN LABURRA

OPARI
Hau zen familia oso pobrea eta ez zuten dirurik ezer erosteko.
Umea beti triste zegoen ze berak  besteei begiratzen zien eta besteek den-dena zeukaten.
Amak egun batean ahalegin handi batean opari txiki bat egin zion eta umea oso pozik jarri zen eta hau pentsatu zuen:
”Ez daukat dirurik baina daukat ama bat maitatzen nauena”

MARCOS

TXISTEAK

Nola esaten da japonieraz argala?
Betigose Txitxigutzi.

Nola esaten da argala kongolesez?
Janda Banengo Baiondo.

OIARTZ

2012-05-11

BERTSOAK


Futbolean jolasten nengoen
zelako ahalegina
bota nuen baloia golera
zelako sarrera fina
Ay,Ay,Ay, lurrera erori naiz
mina barrutik egina
medikura joan naiz anbulantzian
festara joateko grina.

Rubén

SENTITZEN MAITATZEA
Zure irribarrea ikustea,
Zure espainak musukatzea,
Hori da, astiro-astiro, zeruraino igotzea.
AITZIBER

Bertso bat egin behar dut
baina ez dakit nola
Irakasleak esan du
zer den karakola
Lagunek bazekiten
zer zen karakola
eta nik bukatu dut
hau da bola.
Celia M.

HAN IKUSI ZINTUDAN
Han ikusi zintudan,
nire alma bezain zuria
Baina ez nintzen konturatu
zure maitasun handia.
                            
Alazne Aramburu


Gaur egin dugu guk
kriston ahalegina.
hala ere ez zaigu
joan grina.
Ibarra ateratzen 
ikusten fina.
Ez du iñoiz
Hobeto egiña .
ALBA MARTIN

Zuhaitz  polit  bat  daukat 
lorategian ,
itzala ematen duena
eguzkia dagoenean.
Fruituak ematen dituena
gosez nagoenean
Euritakoa bezala euria egitean.
Lore arrosak udaberrian
eta horiak udan,
Hosto tristeak udaskenean
eta elurrez beteta neguan.
Bere hosto berdeek diz-diz  egiten dute
ur tantak gainean erortzean.
LEIRE SANCHEZ





2012-05-07

GOZOKI GALDERA

Pirritx eta Porrotx
Aste honetako gozoki galdera hau da:
Zein da pailazo hauen seme-alaben izenak egiten dituzten ikuskizunetan?

2012-05-03

DONOSTIARA TXANGOA


Donostiako zientzia museoa...

Donostiako zientzia museoan gauza interesgarri asko daude.  Nik Laurarekin eta Arkaitzekin joan naiz eta oso ondo pasatu dut. Lehenengo, simuladore batean sartu ginen, lehengoz simuladorea ez zen mugitzen eta neskari berriro jartzeko esan genion, eta berriro jartzean beheko plaka mugitu zen eta gero alde batera eta bestera... Oso dibertigarria izan zen! Gero gasen esperimentu bat ikusi genuen eta Arkaitz eta nik  gozokizko hodei bat jan genuen baina hoztuta. Nitrogeno likidoarekin egin zuten eta gero beldurrezko filmetan bezala lainoa egin zuen eta mahai osoa estali zuen. Gero planetariora joan ginen eta hor berrogeita bost minututako film bat ikusi genuen espazioari buruzkoa, oso polita ere. Gero ogitartekoak jan genituen eta gero berriro museora. Hor ikusi genuen zentzumen organoen gela bat, makien gela bat, ur lurra deitzen zen gela bat (ere)...geroxeago, Txikiklik deitzen den gela batean sartu ginen eta hor txikiek jolastu zuten. Oso aspergarria izan zen gela hori zeren eta txikientzako zen. Eta gero nik nire amarekin bezteek besteek Txikikliken zeunden zeuden bitartean suaren ikuskizun dat ikusi genuen.
Laburbilduz...Oso ondo pasatu genuen txango horretan!!!!!

zientzia museoa
Leire 6. maila

2012-05-02

IPUIN MITOLOGIKOAK


Lamia eta zeus
Lamia herrian bizi da, eta egun batean aurkitu zuen kolgante bat.  Kolgante hori Zeusena zen.
Zeus oso kezkatuta zegoen. Lamiak eman zion Zeusi.
Jainkoa eman zion eskerrak Lamiari eta bere zaintzaileak eman zion urrezko orratza.
Gero bere anaia pozik zegoen eta bere familia ere bai.
Hurrengo egunean lamiak Zeusi eman zion kontza bat, Zeusek eskerrak eman zizkion eta gonbidatu zuen Zeusek bere etxera joatea. Hitz egin eta hitz egin, eta azkenean ezkondu ziren.
Egunak pasa ondoren gauza oso altu bat agertu zen:
-ze altua -esan zion Lamiak,
-Da  Ziklope  nire lagun mina- esan zion Zeusek.
Ziklopek esan zion:
-Zure maitea oso polita da.
Egun batean ziklopek niñera lana egin zuen eta Lamiaren eta Zeusen kumea zaindu zuen.

AFRICA.

Historiaurrea jclic