2012-05-03

DONOSTIARA TXANGOA


Donostiako zientzia museoa...

Donostiako zientzia museoan gauza interesgarri asko daude.  Nik Laurarekin eta Arkaitzekin joan naiz eta oso ondo pasatu dut. Lehenengo, simuladore batean sartu ginen, lehengoz simuladorea ez zen mugitzen eta neskari berriro jartzeko esan genion, eta berriro jartzean beheko plaka mugitu zen eta gero alde batera eta bestera... Oso dibertigarria izan zen! Gero gasen esperimentu bat ikusi genuen eta Arkaitz eta nik  gozokizko hodei bat jan genuen baina hoztuta. Nitrogeno likidoarekin egin zuten eta gero beldurrezko filmetan bezala lainoa egin zuen eta mahai osoa estali zuen. Gero planetariora joan ginen eta hor berrogeita bost minututako film bat ikusi genuen espazioari buruzkoa, oso polita ere. Gero ogitartekoak jan genituen eta gero berriro museora. Hor ikusi genuen zentzumen organoen gela bat, makien gela bat, ur lurra deitzen zen gela bat (ere)...geroxeago, Txikiklik deitzen den gela batean sartu ginen eta hor txikiek jolastu zuten. Oso aspergarria izan zen gela hori zeren eta txikientzako zen. Eta gero nik nire amarekin bezteek besteek Txikikliken zeunden zeuden bitartean suaren ikuskizun dat ikusi genuen.
Laburbilduz...Oso ondo pasatu genuen txango horretan!!!!!

zientzia museoa
Leire 6. maila

No hay comentarios:

Publicar un comentario