2013-02-06

BAKEAREN EGUNA


Bakearen eguna oso inportantea da. Bakea da pertsona batek laguntzen dizunean. Horretarako lagun asko behar dituzu. Adibidez, klasean bazaudete eta zure andereñoak  esaten badizue kide berri bat dagoela egin behar duzuna da ondo hartu eta ez da ezer gertatzen txinatarra edo beltza bada inportanteena da barruan daukaguna. Ez gara desberdinak.Denok gara berdinak
Bernice 5A.

Bakearen eguna oso oso inportantea da. Ostadarra egin genuen pertsona askoren artean. Ikasleek egin zuten diskurtso   bat bakearen egunean eta oso polita izan zen.                                                                                                                                                              
Garazi 5A

Bakearen eguna oso polita izan zen. Bizpahiru egun lehenago kurtso 
bakoitza egon zen ostadarraren tira bat margozten. Guri kolore berdea 
tokatu zigun.
Bakearen eguna urtarrilaren 30an ospatzen da. Bakearen egunean 
goiko patiora igo ginen 11terdietan abestera.
Abestu ondoren ostadarreko tirak ipini genituen.Gure tira Bernicek, 
Leirek, Dayanak eta Franek eraman zuten.
Gero bi neskek eta andereño batek abestu zuten beste abesti bat.
Bueno hau izan da bakearen eguna.
 Naroa 5A


Bakearen eguna izan da oso polita eta oso ondo pasa dut.
Egin dugu patioan eta erdian ostadarra egin dugu. Lehena izan da infantil
Bigarrena Lehen Hezkuntza eta azkena DBH.
Matheus 5A

Bakearen egunean oso ondo pasatu dut. Gauza asko egin genuen. Adibidez: ostadar bat egin genuen, bostgarren Akoei eta bostgarren Bkoei bakearen usoa berdez margoztea tokatu zitzaigun eta oso polita geratu zitzaigun, beno kurtso guztiei oso polita geratu zitzaien. Ere bai abestu genuen, eta hori da egin genuena bakearen egunean. Ze polita izan zen!
Nahia 5A


Urtarrilaren 30ean Bakearen eguna ospatu genuen gure ikastetxearen goiko patioan. Bertan, ikastetxeko ikasgela guztien artean ortzadar bat osatu genuen eta abesti bat abestu genuen denon artean. Horra hor egun horretan ateratako argazkiekin egindako bideotxoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario