Errosarioko Ama ikastetxeko 6A mailako ikasleak heldu gara Barriara. Hemen egongo gara gaurtik ostegunera eta eguraldiak asko laguntzen ez duen arren oso ondo pasatzea espero dugu. Egunero ikasle batzuk arduratuko dira zerbait idazten gure blogean argitaratzeko.
Gaurko bi ikasleak Aldara eta Haizea izan dira:
"Heldu bezain laster lehenengo egin dugun gauza jolas bat izan da. Gero arauak ikasi ditugu.
Jantokiko lekuak ikusi ditugu eta logelara joan gara oheak egitera, eta gela txukundu ondoren, bazkaldu dugu eta orain jolasten ari gara.
Ah eta gure begiraleak Enrike eta Gaizka dira.Oso dibertigarriak dira."
- Haizea: "Janaria oso gozoa izan da.Orain DENBORA LIBREA!!!"
- Aldara: "Zein ondo pasatzen ari garen Barrian. Oso dibertigarria da!!!"
"Gaur joan gara Barriara. Bidaiak ordu eta erdi iraun du. Barria lehen monasterio bat zen.
Gaur jolasak oso dibertigarriak ziren, taldekoak ziren.
Gaur bazkaldu dugu: dilistak, albondigak eta izozkia.
Bea
No hay comentarios:
Publicar un comentario