2014-10-22

IPUINAK

Jokin  eta  bere  liburua

  Jokin da ume jator bat eta ona. Bere liburua eta bera oso lotuta daude. Bere liburua oparitu zioten bere gurasoek 7 urterekin. Oparitu ziotenean asko gustatu zitzaion ze ez zuen uzten lo egiteko ere ez. Jokinen gurasoak esan diote Jokini:
-Jokin, utzi zure liburua oraintxe bertan!!!!!
Jokin nagusia egin zenean, oraindik eramaten zuen leku guztietara. Baina egun batean erori zitzaion bere liburua eta Jokinek pentsatu zuen:
-Ba liburu barik joaten naiz arinago.
Eta Jokinek utzi zuen bere liburua bere apalategian.
Eta bere gurasoen etxera joan zen eta esan zien bere gurasoei:
-Ama, aita liburua jauzi zait eta utzi dut nire etxeko apalategian. Eta Jokinek esan zien bere lagun guztioi.


David 



DETEKTIBE HANDIAK, ENEKO ETA JONE EKINTZAN

Baziren behin bi neba-arreba asko gustatzen zitzaienari detektibeak izatea. Altuak, laguntzaileak, eskuzabalak ziren. Egun batean pentsatu zuten denbora makina bat egitea. Dinosauroen bila  joango ziren. Sartu denbora makinan eta...
-Zen bat dinosauro! (ezan zuten biak)
Jon ziren pixka bat esploratzera eta gauza arraro bat aurkitu zuten.
-Nor zara?
-Ni  Pino-txio naiz, ekarri ninduten ona txarto portatzeagatik.
-Nahi baduzu, guk lagunduko dizugu.
-Eskerrak bestela dinosauro bat jango ninduen.
-Begira atzera kontuz!
-Jan egingo gaitu. Azkar! Ssartu denbora makinan.
Sartu ziren eta berriro bere etxera joan ziren bueltan.
-Buf oso nekatuta nago hain korrika egiteagatik
-Bai egun osoan buelta eta bueltaka.
-Baina onena da ez zaigula ezer gertatu.
Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Errosarioko eskolan

Eneko 


Maite eta Jon

Kaixo lagunok:
Etorri nahi duzue nirekin? Bidai luze bat egingo dugu, bidaian, sekretuak eta beste gauza batzuk aurkituko dugu.
Etorri nirekin!
Bazen behin, neska bat eta mutil bat, neska Maite deitzen da eta mutila Jon. Maitek begi marroiak dauzka, ile marroia eta altua da. Jon, berriz, begi urdinak dauzka, ile marroia eta altua da ere. Maite formala da, Jon, berriz, bihurria da.
Egun batean, Maite eta Jon esnatu ziren, eta…….. Beste dimentsio batean zeuden. Jonek nahi zuen exploratzea dimentsioa, Maite, berriz, ez zuen nahi, esaten zuen oso arriskutsua dela, baina Jonke ez zion kasurik egin Maiteri. Orduan Jon joan zen exploratzera. Hor karteltxo baten jartzen zuen: BASAMORTUKO ERREINUA!
Basamortuko erreinuan extralurtar bat aurkitu zuten eta euskeraz hitz egiten zuen. Maite beldurtuta zegoen. Jonek galdetu zion extralurtarrari nola deitzen zuen: Extralurtarra Samah deitzen zen eta oso majua zen.
Hiru hilabete pasata…  
Samah , Jon eta Maitek Lagunak egin ziren, bapatean…….. Extralurtar bat agertu zen eta pistola batekin, ikusi gintuen, etorri zen guregana baina…… Apuntatu zuen pistolarekin eta Samah hil egin zen. Jon eta ni korrika hasi ginen, gelditu ginen eta ez zen agertu.
Azkenean lo egin zuten eta…… Beste egunean bere etxean zeuden eta ez zuten ulertu ezer.

HALA BAZAN EDO EZ BAZAN SAR DADILA KALABAZAN ETA ATERA DADILA GURUTZETAKO PLAZAN.

                                                                                                                                        Haizea Baeza 5ºB


Neska eta mutil zintzo batzuk

Baziren behin neska eta mutil batzuk oso zintzoak zirenak. Neska Carla deitzen zen eta mutila Jon deitzen zen. Oso ile horia zeukaten biak eta oso baina oso barregarriak ziren.
Egun batean, izozki-denda batean zeuden eta jende txar batzuekin aurkitu ziren. Carlak eta Jonek ez zuten arazorik nahi eta joan ziren eskolara ezkutatzeko. Oso beldurtuta zeuden eta bapatean Jon eta Carla irakasle batekin aurkitu ziren eta azaldu zioten gertatutakoa. Irakasleak esan zien:
-  Joateko etxera oraintxe bertan.
Haiek egin zioten kasua irakasleari, baina bidean mutil batek esan zien:
 –  Etorri niregana, gozoki batzuk ditut zuentzako. Jonek bertan atera zuen mugikorra eta deitu zion

poliziari. Polizia oso askar heldu zen eta txikien lapurra hartu zuten.
Jonek eta Carlak esan zioten bere amari zelako eguna eduki dutela.
Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan Jonen eta Carlaren etxean.
AMAIERA.
Jone


JON ETA JULIA

Historio hau Jon eta Juliarena da. Txikitatik ezagutzen dira, eta primeran pasatzen dute elkar. Lan berdina dute. Biak irakasleak dira. Klasetik atera ondoren geratzen dira buelta bat emateko  haien txakurrekin. Jonen txakurra Pupi deitzen da, eta Juliarena Mimi.
Pupi eta mimi oso ondo  eramaten dira. Astebururo mendira joatea gustatzen zaie . Pasa den egunean, Anboto mendira joan ziren. Asko  gustatu  zitzaien mendia eta argazki asko  atera zituzten.
Argazki  horiek eraman zituzten haien ikasleei erakusteko. Haiei asko gustatzen zitzaien lekua. Horregatik txango bat egitea erabaki zuten. Eguraldia oso polita zen. Umeak oso ondo pasatu zuten. Haien etxera joatean ikusi zituzten gauza guztiak kontatu zieten gurasoei.

Lorena 



   

No hay comentarios:

Publicar un comentario