Gaur goizeko 7retan esnatu gara eta gero Marijoren laguntzaz ohea egin dugu, jantzi egin gara eta gosaltzera joan gara.
Gosaldu ondoren, lan-proiektura joan behar izan gara eta gaur baso bat aztertu behar izan dugu. Lan-proiektua eguerdiko ordu batetan amaitu da eta bazkaltzeko ordua zenez jantokira joan gara.
Eneko
Arratsaldean zaldiaren gainean ibiltzera joan gara. Oso dibertigarria izan da. Nik zaldiaren gainean bote pila bat ematen nituen eta alboetara joaten nintzen nahi gabe.
Gauean, dutxatu ginen denok eta dutxatuz gero, bilera txiki bat egin genuen5B eta 5Akoek. Euskeraz hitz egin behar dugula erabaki genuen. Euskara hobeto ikasteko eta jakiteko.
Gero, aldatu genuen pijama eta lo egitera joan ginen, edo hitz egitera gure lagunekin.
Linda
Gauean bilera bat egin genuen ea ondo pasatu genuen jakiteko, euskaraz hitz egiten dugun ala ez jakiteko eta ia lagunik egin ditugun ala ez jakiteko.
Gero, dutxatu ginen eta nire lagun batek istorio beldurgarria kontatu zigun eta ezin izan genuen lorik hartu.
Cristina.
EHUNGINTZA TAILERRA
Ehungintzan tapiz bat egiten ari gara. Oso zaila da baina niri asko gustatzen zait. Meng Fei, Jone, Cristina, Nerea eta ni gaude ehungintza tailerrean.
Laura
KOSMETIKA TAILERRA
Kosmetika teilerrean kolonia, hortzorea eta txanpua egingo dugu. Oso ondo pasatzen dugu. Nire lagun berriarekin tokatu zait kolonia berria egitea. Ea ze mejunge egiten dugun!!!
Gorka da gure tailerreko irakaslea.
Ane eta Naia
SUKALDARITZA TAILERRA
Sukaldaritzan asko sukaltzen dugu. Lehen egunean patata tortila egin genuen eta oso gozo geratu zen.
Bigarren egunean Pizzaren orea egin genuen, eta etxeko tomatea frijitu ondoren bete genuen hainbat janarirekin eta Pizza labean sartu genuen. Oso gozo geratu zen.
Asteazkenean erroskilak egingo ditugu.
Olatz
No hay comentarios:
Publicar un comentario