HIZTEGI EROA
Hiztegia erotu egin zaigu, lagundu mesedez hitzak dagozkien definizioekin lotzen:
ISUN 1. Zortzi hanka dauzkan itsasoko animalia.
GATAZKA 2. Belarri luzeak eta hortz irtenak dituen baserriko animalia.
UNTXI 3. Eroriz gero hautsi ahal zaigun gorputz barruko atal gogorra.
OLAGARRO 4. Zerbait gaizki egiteagatik eskatu ahal diguten diru kopurua.
HEZUR 5. Ados ez daudenen artean sortzen den eztabaida.
Badakizuenez, erantzun zuzena nire helbide elektronikora (jrolac@fefcoll.org) bidali behar duzue eta lehen bostak gozokia irabaziko dute.
Pasa den asteko gozoki galdera bakarrik erantzun zuten ondo 2 pertsonak. Oraindik gozokiak daude beste hirurentzat.
2011-04-28
ASTE SANTUKO OPORRAK
Barakaldon , 2011ko apirilaren 27an
Aste santuko oporretan Galiziara joan naiz. Nire familiarekin pasatu dut denbora eta gauza hauek egin ditut :
Aste santuko oporretan Galiziara joan naiz. Nire familiarekin pasatu dut denbora eta gauza hauek egin ditut :
Hiru egunetan afaldu ostean lagundu diot nire osabari behiei janaria ematen.
Asteazkenean Rendalera joan nintzen txerriak ikustera.
Ostegunean joan nintzen basora nire QUADean.
Ostiralean Atsousa deitzen den baso batera joan nintzen. Begira, polita da ezta?
AINHOA REY Z .
ASTE SANTUKO OPORRAK
2011eko apirilaren 24an:
Ni Quintana Marian (eta hori da nire herria) nengoenean lagun batzuk esan zidaten futbol partidu bat jolastuko zela, eta lehiatuko zutela nire herriko nagusiak nire herriko umeen kontra. Nik jolastu nuen eta nire posizioa zen defentsa.
Oso ondo pasatu genuen ni eta nire lagunak jolasten, eta esfortzu askorekin irabazi genuen baina partiduaren luzapeneraino heldu ginen. Sari bat eman ziguten eta sari hori gozokiak ziren ume guztientzat.
Hauek dira jolastu zuten umeak |
Maitane
amnesty international
6. mailako ikasleek munduan gertatzen ari diren bidegabekerei buruz egindako lana:
Publish at Calaméo or browse others.
Etiquetas:
hiritartasunerako hezkuntza
2011-04-27
BIZTANLERIA ETA LANA
5. mailako ikasleek Inguruko 11. gaian egindako lana:
Biztanleria eta lana
View more presentations from okiltxo
Etiquetas:
inguru 5
2011-04-26
ASTE SANTUKO OPORRAK
Derion, 2011ko apirilaren 26an
Kaixo lagunok,
Ni ere opor hauetan egun batzuk pasatu ditut leku politak ezagutzen eeta hemen kontatuko dizuet zein lekutan egon naizen eta nola pasatu dudan.
La garganta del gitano |
Asteazkenenan Extremadurako Autonomia erkidegoan dagoen Jerteko aranera joan ginen eta bertan dagoen kanping batean pasatu ditugu bost egunak. Oso aran polita da, berde- berdea eta oso famatua dauzkan gereziondo pilagatik. Esaten dute benetan polita delagereziondoak loratzeen dauden sasoian den dena zuri zuri egoten delako, baina guk ez dugu ikusi, gu joan baino 15 egun lehenago suertatu zelako sasoi hori. Hala ere, hainbat gauza ikusteko posibilitatea izan genuen.
Tajo ibaia |
Ostegun eta ostiralean oso eeguraldi txarra egin zuen (euria batez ere) eta ezin izan genuen menditik ibilbideak egitera joan izan. Plasencia eta Caceres hirietara joan ginen eta bertako kasku zahar zoragarriak ikusi genituen..
Larunbatean Monfragüeko parke nazionalera joan ginen eta bertatik ibilbide bat egin genuen, eta Igandean Kanpinaren inguruan dagoen ibilbidea (Los pilones ingurura).
Oso ondo pasatu dugu nahiz eta pixka bat laburrak izan.
Jon Ander
ASTE SANTUKO OPORRAK
2011ko apirilaren 25a astelehena
Aste Santuko opor hauetan Espinosa de los Monterosen egon naiz. Nire lagunekin denbora pasatu dut eta gauza polit asko ikusi dut, adibidez lagarto arraro bat.
Larunbatean Orbaneja del Castillora eguna pasatzera joan nintzen. Ur-jauzi handi-handi batek zeharkatzen du herri hau, kobazulo bat du ere eta "Uraren kobazuloa" deitzen da. Herritik izugarrizko paisaia ikusten da. Arratsaldez "Los cañones del Ebro" ikustera joan nintzen.
Zoritxarrez oporrak bukatzen dira eta uda arte ez naiz itzuliko.
NEREA
Aste Santuko opor hauetan Espinosa de los Monterosen egon naiz. Nire lagunekin denbora pasatu dut eta gauza polit asko ikusi dut, adibidez lagarto arraro bat.
Muskerra gu agurtzen ari da |
Larunbatean Orbaneja del Castillora eguna pasatzera joan nintzen. Ur-jauzi handi-handi batek zeharkatzen du herri hau, kobazulo bat du ere eta "Uraren kobazuloa" deitzen da. Herritik izugarrizko paisaia ikusten da. Arratsaldez "Los cañones del Ebro" ikustera joan nintzen.
Begira zein paisaia polita |
Zoritxarrez oporrak bukatzen dira eta uda arte ez naiz itzuliko.
NEREA
2011-04-20
GOZOKI GALDERA
Oraingoan herri honen izena asmatu behar duzue:
Bizkaiko erdialdean dagoen udalerria da. Txorierri eskualdean. 3200 biztanle inguru ditu. Enpresa asko daude udalerri honetan. Nire sorterria da.
Badakizuenez, erantzun zuzena nire helbide elektronikora (jrolac@fefcoll.org) bidali behar duzue eta lehen bostak gozokia irabaziko dute.
Ondo izan eta opor zoriontsuak pasa.
herri honetako monumenturik garrantzitsuenetakoa |
Badakizuenez, erantzun zuzena nire helbide elektronikora (jrolac@fefcoll.org) bidali behar duzue eta lehen bostak gozokia irabaziko dute.
Ondo izan eta opor zoriontsuak pasa.
Etiquetas:
gozoki galdera
2011-04-14
BERRIA
Kiki, Koko eta Moko
Ostegunean pailazoak egon dira lehen hezkuntza osorentzat.
Pailazoak oso barregarriak ziren, gainera jarri ziguten dantzan (batzuei, neuri adibidez).
Lehenik ura magikoaren dantza gero Babari (har bat da) animatzeko dantza.
Nik oso ondo pasatu nuen. Jon Anderrek alaitsu dantzatzen zuen ere.
Raissa Felix
KORRIKA BADATOR
Jakingo duzuenez, Korrika hasi zen pasa den astean, eta une honetan Euskal Herria zeharkatzen ari da.
Ba bihar helduko da gure inguruetara, eta hemen jarriko dizuet zer daukaten pentsatuta Zorrotzan Korrikari Ongi Etorria emateko:
- 17:30-18:00: KORRIKA Zorrotzara helduko da. Behin KORRIKA pasata hau da plana.
- 17:30-19:00 Umeentzako jolasak GURE LURRA taldearen eskutik (Txokolatea banatuko da)
- 19:00-20:30: Umeentzako verbena TXIRI TXORI taldearen eskutik
- 21:00.21:30 Txorizoa banatuko da
- 21:30-23:30: Kontzertuak
Egizu euskararen alde!
2011-04-13
GOZOKI GALDERA
NOR DA?
(Ondarroa, Bizkaia, 1970eko urriaren 5a-) euskal idazlea da.
Arrantzale familia batean jaio zen. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen Trenton (Italia).
2009ko urrian Espainiako Literatur Saria eman zioten, "Bilbao-New York-Bilbao" nobelarengatik. Zuek denok bere liburuaren bat irakurri duzue. Eta azken pista bezala esan, orain dela urte batzuk gure ikastetxean egon zela.
(Ondarroa, Bizkaia, 1970eko urriaren 5a-) euskal idazlea da.
Arrantzale familia batean jaio zen. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen Trenton (Italia).
2009ko urrian Espainiako Literatur Saria eman zioten, "Bilbao-New York-Bilbao" nobelarengatik. Zuek denok bere liburuaren bat irakurri duzue. Eta azken pista bezala esan, orain dela urte batzuk gure ikastetxean egon zela.
Badakizuenez, gozokia irabaziko dute nire helbide elektronikora (jrolac@fefcoll.org) erantzuna ondo bidaltzen didaten 5 ikasleak.
Etiquetas:
gozoki galdera
BERRIA
EUSKARA PIZTUZ
6garren mailakoak bertsotan |
Asteazkenean joan gara euskara piztuz jaia egitera Barakaldora.
5 mailakoak dantzatzen |
Lehenik, dantza egin dugu; gero 6garren mailakoek bertso oso politak eta azkenik jolastu puzkarrietan.
Tailerretan disfrutatzen |
Tailerrak ere zeuden, herri kiroletako gauzak eta parke handi bat.
Oso ondo pasatu dugu eta jolas asko egon dira. Ikastetxe asko joan dira eta ni aurkitu naiz nire lagun pila batekin eta jende pila bat zegoen.
Aitor Acha
Eta hemen gaude denok |
2011-04-12
Ipuinen hasierak
Behin bazen...
Bazen behin...
Behin batean...
Munduan beste asko bezala...
Aldi batez, bazen / baziren...
Munduan anitz diren bezala, bazen...
Landareak eta animaliak mintzo ziren garaian, baziren...
Behin munduan, asko legez...
Orain dela asko...
Aspaldi-aspaldian...
Duela bizpahiru ehun urte...
Arrats batez, gau batez, bertze aldi batez omen ziren...
Saski honetan zazpi arto-buru gelditzen badira, etxe batean baziren zazpi anaia...
Aitzinean munduan beste asko legez...
Munduan beste asko legez, arto koxkolez...
Etxe batean/ herrixka batean/ herri batean/ baserri batean Jesus Jauna eta Jaun Done Petri Euskal Herrian zerbitzari zirelarik...
Ipuinen amaierak
Ipuinak bukatzeko formulak...
Eta hala izan bazan, sar dadila kalabazan.
Eta hala izan bazan, sar dadila kalabazan eta ager dadila Derioko plazan.
Hori hala bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Bitoriako plazan.
Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan.
Haiek ondo bizi baziren, gu ere ondo bizi gaitezen.
Haiek ondo bizi baziren, gu hobeto bizi gaitezen.
Haiek ongi bizi? Gu hobeki.
Geroztikako berririk ez dakit nik....
Geroztikako berririk ez dut nik ukan. Egia bada, sakelean sar eta gezurra bada kontuan ez har.
Ontsa bizi izan ziren. Ontsa hil ziren, horretan fini da istorioa.
Ongi bizi baziren, arabera hartara hil ziren.
Egia bada sinets, gezurra bada ez sinets.
Eta bere amarekin eta bi anaiekin aberats bizi izan zen, Jainkoak daki zenbat luzaz.
Eta laurogei urtetan, gero, joan da betiereko zorionaz bere anaia gaixoarekin bizitzera.
Han (zeruan) ikusiko dugu, hara egun batean joaten garelarik, atearen ondo-ondoan, eskuineko atetik.
BERRIA
Larunbatean eskolara etorri ginen Laura, Daniela, Jessica, Irune, eta ondo pasatu genuen, super ginkana bat egin genuen. Super ginkanan: ogia egin genuen, garabantzuak hartu eta gradatik gora eta beherantz joan ginen 15 garabantzu izan arte. Gero aktoreak ginela egin genuen... eta gauza gehiago arratsaldean: igerilekura joan ginen eta oso ondo pasatu genuen arratsalde osoan, gero metroa hartu eta ikastolara baina joaten ginen bitartean niri metroko billetea trabatu zitzaidan eta hortik atera eta gero ikastolara afaldu arte. Pixka bat jolastu eta pizzak afaltzera. Gero terrorezko gaua pasatu genuen. Ni negarrez hasi nintzen, Marcos, Angie. . . . eta beste pertsona batzuk ere bai negarrez hasi ziren.
Azkenean lo egitera joan ginen oso berandu eta altzatu ginen 8:00etan. Ah ze logura handia! Altza eta gero, dena batu, kendu pijama eta arropa jantzi. Dena batu eta gosaltzera. Gosaldu eta gero, 30 minutu itxaron eta eukaristiarako abestiak entsaiatu genuen eta entsaiatu eta gero jolastera 11:30ak arte. Oso dibertigarria izan zen.
Oihane
2011-04-08
IPUIN ETA KOMIKI LEHIAKETAK
Jadanik jakingo duzuenez aurten ipuin lehiaketa bat egongo da 6. mailako ikasleentzako eta Komiki lehiaketa bat 5. mailakoentzako. Hauek dira bi lehiaketa horietako arauak:
BERRIAK
BIDE HEZKUNTZA
5.mailako ikasleak asteazkenean joan ginen Bide Hezkuntzara. Hor gauza asko egin genituen: Neska batek azaldu zigun garraioekin nola ibili behar den kaletik. Gero, batzuk igo ginen bueltak ematen zituen tresna batean eta azkenean, batzuk bizikletaz ibili ginen eta beste batzuk begiztatzaileak ziren.
Joan ginenean opari bat eman ziguten: Bizikletarako linterna bat zen!
Oso ondo pasatu genuen.
AINHOA ETA JESSICA
2011-04-07
Bertsoa
Hau da 6. mailako ikasleak "Euskara Piztuz" jaian abestuko duten bertsoa:
Euskara piztuz bertsoa.
Errosariokoak gara
ta hementxe gaude
abestiak kantatzen
lotsa izan gabe.
Ahoan hizkuntza hau
nahi genuke gorde
Barakaldo guztia
euskararen alde.
Asko gustatzen zaigu
Guri euskal astea
Ta gure lagunekin
Ondo pasatzea
Guk ez dugu utziko
Euskara galtzea
Espero dugu zuek
Asko erabiltzea
Etiquetas:
bertsoak
GOZOKI GALDERA
Hurrengo bertso hau osatu ezazue: “Ama begira zazu” edo "Maritxu nora zoaz?doinuarekin abesten da
eta ……………….
Gustuko izan dira
Niri patinak eta
etxeko txikiari
kartoizko …………..
Zapatila ta txandal
margo eta ……………
haur guztiek ez zuten
ta hurrengo urtean
gehiago ………………
Eta hauek dira sartu behar dituzuen hitzak:
hainbeste, Baltasarri, Erregeak, gehienak, bizikleta, ekarri, korneta, beste.
Etiquetas:
gozoki galdera
2011-04-06
BERRIA
2011ko apirilaren 6a
ERROSARIOKO IKASLEAK
TELEBISTAN
Kaixo, neska-mutilok!!!
5. mailako Laura R eta Nerea gara, eta orain kontatuko dizuegu gauza harrigarri bat.
Badakizuenez hainbat eta hainbat extraeskolar daude eskolan, eta guk egiten duguna dantza modernoa da. Atzo, dantza modernoko talde guztia joan ginen... telebilbaora!
Telebilbaoko edifizioa kanpotik oso zaharra zen baina barrutik oso-oso interesgarria zen. Han sartu ginen eta emakume batek esan zigun aldagela batean sartzeko eta hor arropaz aldatu ginen. Lehenengo talde txikia dantza egin zen eta gero gu. Beraiek amaitzen ari ziren bitartean gu pasillito batean itxaron genuen eta ez duzue sinestuko zer ikusi genuen...
Telediarioko platoa!, “La capital” izeneko programaren platoa eta kiroletako platoa ikusi genituen. Gero programean sartu ginen eta han entrebista bat egin ziguten eta gero dantza egin genuen. Ze ondo pasatu genuen!
Jo! famatuak egingo gara zeren eta telebistan aterako gara eta gainera "FAMA A BAILAR"eko dantzari batzuk ezagutu genituen!
Nerea eta Laura Revuelta
2011-04-05
NIRE AMETSA
Nire ametsa
Lander
Etiquetas:
hiritartasunerako hezkuntza
BERRIA
Granadako txangoa
Kaixo! 5.mailako Oskar eta Laura.R gara eta orain kontatuko dizuegu Granadako txangoa.
Eta zergatik joango gara 5 eta 6.mailako neska-mutil batzuk?
Zeren eta urte askotan eskolan praktikatu dugu kirola.
Hor eskiatuko dugu, bizikletaz ibiliko gara, senderismoa egingo dugu, zientziako museo batera joango gara... Bidaia oso gogorra izango da zeren eta 12 ordu egongo gara autobusean. Igandean goizeko hiruretan egon behar gara hemen eskolan autobusa hartzeko eta joateko.
Laura Revuelta eta Oskar
2011-04-04
nire ametsa
NIRE AMETSA
Nire ametsa medikua izatea da. Pertsonei laguntzeko eta sariak irabazteko. Gero familia handi bat edukiko dut 2 semerekin.
Raissa
Etiquetas:
hiritartasunerako hezkuntza
Nire ametsa
Nire ametsa
Nire ametsa da futbolaria izatea
ze ona bazara fitxatzen
zaituzte eta ni oso ona ez naiz
baina golak sartzen bai.
Nik lehen jolasten nuen
Errosariokoekin, partidu
onak egiten nituen
eta irabazten nuen askotan.
Egun batean lotan nengoen
eta gola sartu nuen eta
horregatik gustatzen zait
jende askok apoiatzen zaituelako
Dani
Etiquetas:
hiritartasunerako hezkuntza
NIRE AMETSAK
NIRE AMETSA DA
Nire ametsa da makinista izatea. Niri asko gustatzen zaizkit
trenak betidanik.
Eta ezin badut futbolaria izango naiz eta espero dut lortzea.Unai
Etiquetas:
hiritartasunerako hezkuntza
2011-04-01
GUTUNAK ZUZENDARIARI
2011-ko martxoaren 31a
Hau da nire kexa:
Pasa den egunetan edo bero asko egiten duen egunetan, klasean denbora asko itxita egon balego bezala usaintzen du eta gogoratzen naiz beste urteetan irakasle batek kolonia botatzen zuela klase osotik eta patiotik etortzen ginenean oso ondo usaintzen zuela eta ez zuen itxita balego bezala usaintzen.
Pasa den egunetan edo bero asko egiten duen egunetan, klasean denbora asko itxita egon balego bezala usaintzen du eta gogoratzen naiz beste urteetan irakasle batek kolonia botatzen zuela klase osotik eta patiotik etortzen ginenean oso ondo usaintzen zuela eta ez zuen itxita balego bezala usaintzen.
Espero dut zerbait egitea :
6B -ko Andrea
2011 -ko martxoaren 31a
Hau da nire beste kexa:
Ez dakit nor baina ama bat kexatu da fruta osoa ordaintzen duela eta bere semeak bakarrik jaten duela erdia. Eta ordutik jantokiko guztiei derrigorri digute fruta osoa jatera eta ez zait ondo iruditzen. Zergatik ez du bakarrik ama kexatu den umeak fruta osoa jaten ?
Espero dut neurriak hartzea:
6B -ko Andrea
Etiquetas:
gutunak
Biografiak
Michael Jackson
Michael Jackson pop erregea zen. Hasieran Michael Jackson hasi zen bere lau anaiekin, ''Jackson Five'' izeneko taldea zen.
Bakarrik egin zuen lehenengo diskoa, ''Billiem Jeam'' zen. Bere abesti famatuena zen ''Thriller''. Gaur egun, ez dago bizirik,bere medikuaren erruagatik.
Baina oraindik jarraitzen du diskoak saltzen.
William
Etiquetas:
biografiak,
euskera 5
Suscribirse a:
Entradas (Atom)