Larunbatean eskolara etorri ginen Laura, Daniela, Jessica, Irune, eta ondo pasatu genuen, super ginkana bat egin genuen. Super ginkanan: ogia egin genuen, garabantzuak hartu eta gradatik gora eta beherantz joan ginen 15 garabantzu izan arte. Gero aktoreak ginela egin genuen... eta gauza gehiago arratsaldean: igerilekura joan ginen eta oso ondo pasatu genuen arratsalde osoan, gero metroa hartu eta ikastolara baina joaten ginen bitartean niri metroko billetea trabatu zitzaidan eta hortik atera eta gero ikastolara afaldu arte. Pixka bat jolastu eta pizzak afaltzera. Gero terrorezko gaua pasatu genuen. Ni negarrez hasi nintzen, Marcos, Angie. . . . eta beste pertsona batzuk ere bai negarrez hasi ziren.
Azkenean lo egitera joan ginen oso berandu eta altzatu ginen 8:00etan. Ah ze logura handia! Altza eta gero, dena batu, kendu pijama eta arropa jantzi. Dena batu eta gosaltzera. Gosaldu eta gero, 30 minutu itxaron eta eukaristiarako abestiak entsaiatu genuen eta entsaiatu eta gero jolastera 11:30ak arte. Oso dibertigarria izan zen.
Oihane
No hay comentarios:
Publicar un comentario