Derion, 2011ko apirilaren 26an
Kaixo lagunok,
Ni ere opor hauetan egun batzuk pasatu ditut leku politak ezagutzen eeta hemen kontatuko dizuet zein lekutan egon naizen eta nola pasatu dudan.
La garganta del gitano |
Asteazkenenan Extremadurako Autonomia erkidegoan dagoen Jerteko aranera joan ginen eta bertan dagoen kanping batean pasatu ditugu bost egunak. Oso aran polita da, berde- berdea eta oso famatua dauzkan gereziondo pilagatik. Esaten dute benetan polita delagereziondoak loratzeen dauden sasoian den dena zuri zuri egoten delako, baina guk ez dugu ikusi, gu joan baino 15 egun lehenago suertatu zelako sasoi hori. Hala ere, hainbat gauza ikusteko posibilitatea izan genuen.
Tajo ibaia |
Ostegun eta ostiralean oso eeguraldi txarra egin zuen (euria batez ere) eta ezin izan genuen menditik ibilbideak egitera joan izan. Plasencia eta Caceres hirietara joan ginen eta bertako kasku zahar zoragarriak ikusi genituen..
Larunbatean Monfragüeko parke nazionalera joan ginen eta bertatik ibilbide bat egin genuen, eta Igandean Kanpinaren inguruan dagoen ibilbidea (Los pilones ingurura).
Oso ondo pasatu dugu nahiz eta pixka bat laburrak izan.
Jon Ander
No hay comentarios:
Publicar un comentario