2011-05-25

GOZOKI GALDERA

NOR BIZI DA HEMEN?

Bizkaiko kostaldeko herria da. Iparraldean eta ipar-mendebaldean itsasoa dauka. Mendebaldean, kostaldetik, Getxorekin muga egiten du. Hego-mendebaldean Berangorekin dauka muga. Hegoaldean eta ekialdean Urdulizekin elkartzen da. Ekialdeko kostaldetik, aldiz, Barrika da mugakidea.

Gaur egun, 2006an 11.860 biztanle inguru bizi dira herrian, eta kopuru hori etengabe igotzen ari da, eraikitzen ari den etxebizitza kopuru handiagatik.

Herri horretako hondartzetara surflari asko joaten dira olatu onak daudelako.


Baina galdera ez da zein den herri honen izena beste hau baizik:
Gure ikastetxeko zein pertsona bizi da udalerri honetan?

Badakizuenez, erantzun zuzena nire helbide elektronikora (jrolac@fefcoll.org) bidali behar duzue eta lehen bostak gozokia irabaziko dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario