2011-05-11

KEXAK

5. mailako ikasleek idazlan bat egin behar izan dute "Kexa" bat adieraziz. Batzuk argitaratuko ditugu baina kontuan izan asamatuak izan daitezkeela:

Auzokide jaun / andreok:
Herri honetako auzokide bat nauzue. Asteburuetan parkera joaten naizenean beti ikusten ditut txakur batzuk aske daudela, zeren et bere jabeek ez diete korrearik jartzen. Parkeetan ez dira egon behar txakurrak, debekatuta dagoelako.
Espero dut jabeak txakurrak hartzeaeta korrea jartzea, eta espero dut ere bai kexa hau zuek irakurtzea.

Irene Martin

Zuzendari jauna:
Ni Daniela naiz eta kexa bat daukat: Llanon jendeak edozein lekutan aparkatzen du. Jende askok pentsatzen du hori txarto dagoela baina ez dute ezer egiten, baina nik bai. Idatzi dut gutun hau konponbide bat aurkitzeko, eta nik daukadan konponbidea hauxe da:
Jendeak txarto aparkatzen badu. Adibidez, autobusen lekuan aparkatzen badu isun bat jarri.
Espero dut hori egitea. Agur!

Daniela

Nire ustez Burtzeñako plazan egin behar duzue parke bat zeren eta hor leku asko dago umeentzako jolasteko eta ondo pasatzeko. Txikitu behar duzue kotxeen parkea ere hobeto jolasteko eta mina ez egiteko. Harri txikitxu horiek kendu behar dituzue ere, zeren eta erortzen bazara min asko egiten duzu.

Arkaitz

No hay comentarios:

Publicar un comentario