2011-05-30

IPUINA

6. mailako ikasleek irakaspen honekin ipuin bat asmatu behar zuten:

"Batzuetan, dena nahi izateagatik, daukagun apurra galtzen dugu."

Eta hau izan da Anne Fernandezek egin duena:

E
gun batean Iparraldeko Oihanaren erregeak lur gehiago nahi zituen. Orduan Hegoaldeko oihana konkistatzera joan zen. Hegoaldeko oihanekoek ikusi zuten nola Iparraldekoak haien armadak prestatzen ari zirela eta beren armadak prestatzen hasi ziren. Baina Hegoaldeko oihanaren erregea ez zegoen konforme eta ikasgai bat emateko beste herrialde batzuekin elkartu zen. Iparraldeko oihanekoak heltzean, Hegoaldearekin borrokatu ziren eta hegoaldekoak irabazi zuten. Azkenik Iparraldekoak ezer gabe geratu ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario