2011-03-31

NOR BERE DESKRIBAPENA

GERON

Ni GERON naiz eta 11urte ditut. Boliviakoa naiz eta 2009. urtean Euskadira etorri nintzen. Lehenengo nire ama nire arreba txikiarekin etorri zen, eta gero, nire aita eta ni etorri ginen. Nire arrebak IZASKUN du izena eta 5urte ditu. Nire arreba eta biok NUESTRA SEÑORA DEL ROSARIO ikastetxera gatoz. Ni L.H.KO 5. mailan nago eta nire arreba H.H.KO 3. mailan dago.
Nire aitak lantegi batean lan egiten du eta nire amak emakume bat zaintzen du. Niri futbola asko gustatzen zait eta eskolako futbol taldean jolasten dut. Ni oso pozik nago ikastetxean, lagun asko dauzkat eta oso ondo pasatzen dut.

NOR BERE DESKRIBAPENA

BRAHIM


Ni Brahim naiz. Ni Saharakoa naiz. Nik 12 urte ditut eta famlia batekin bici naiz hemen. Oso pozik nago hementxe.
Nire ama Daia da. Nire aita Abba da. Hiru neba-arreba ditut. Nire anaia txikia da eta hemen jaio da. Besteak Saharan daude . Nillanon bizi Naiz.

2011-03-30

GOZOKI GALDERA

Aste honetako gozoki galdera hau da:
Asmatu behar duzue zein musika taldek sortu zuen abesti hau 1978. urtean.
Galdera ez da nortzuk abestu duten, nortzuk sortu zuten baino.
Nire posta elektronikora ondo erantzuten didaten lehenengo bostek jasoko dute saria.


Video thumbnail. Click to play
Click To Play

NOR BERE DESKRIBAPENA

PAULA
                                     
                  
Ni  Paula naiz eta 11  urte ditut. Ni Kolonbiakoa naiz eta 2010. urtean etorri nintzen  eta orain Gurutzetan  bizi naiz. Nire aitarekin, amarekin eta nire ahizpa jaioberriarekin bizi naiz.
Nire ikastetxea N.S. del Rosario  da. Aurten  6.mailan nago. Nire lagun maiteak Guillermo eta Manuela dira.
Nire  kirol faboritoa  saskibaloia da.

Niri  erosketak  egitea  asko  gustatzen  zait.




BERRIA

Gaur berri txar batekin natorkizue zoritxarrez. Cancho, urtero-urtero 6. mailako ikasleei Barakaldoko Pilotalekua erakusten ziena, zendu zen (hil zen) pasa den astean, gaixotasun luze baten ondoren.
Goian bego Cancho.
Cancho 6. mailako ikasleekin

2011-03-29

NOR BERE DESKRIBAPENA


MANUELA


Ni Manuela naiz eta 12 urte ditut. Kolonbiakoa naiz baina Burtzeñan bizi naiz. Nire ama Erika da eta bi ahizpa ditut: Maria Alejandra eta Arantza.
Nire ikastetxea Nuestra Señora del Rosario da. Aurten 6.mailan nago .
Hemen lagun asko ditut baina nire lagunik onenak Andrea, Paula eta Guillermo dira.
Nire kirol faboritoak saskibaloia eta igeriketa dira.

korrika 2011

KORRIKA BADATOR!!!!
  
Zer da Korrika?
Korrika AEK-k antolatzen duen euskararen aldeko ekimena da. Pentsaera desberdinetako jendeak parte hartzen du helburu bakar baten bila: euskara sustatzea. Erakunde eta administrazioek euskararen normalizazioa bultzatzea nahi dugu, euskaldunok leku guztietan (lantokian, kalean, etxean,…), euskara erabiltzeko.

1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik juendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik 16 Korrika eta 30 urte igaro dira. 2011ko apirilaren 7an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe.
Korrika hasi eta eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometrzo kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena.
Ehunka mila lagun izan dira parte-hartzaileak aurreko Korrika edizioetan. Korrikaren inguruan sortzen den mugimenduak Euskal Herriko jendarteak bere hizkuntza berreskuratzearen alde egindako hautua erakusten du. Euskal Herriko jendartea astintzen duen gertakari bilakatu da bi urterik behin egiten den Korrika. Lasterketan parte hartzen duen jende kopuruak gora egiten du etengabe, Korrikaren antolaketan milaka lagun aritzen dira herriz herri eta auzoz auzo eratutako batzordeetan, eta kanpainak irauten duen bitartean ahunka jaialdi, kultur ekitaldi eta abar antolatu ohi dira.
Zein da 17.Korrikaren aurtengo mezua?
Euskal Herrian bizi dena euskal herritarra bada eta euskalduna euskaraz dakiena, nola deitu behar diogu euskara maitatu, ikasi eta erabili egiten duenari? Nola, euskaraz bizi denari?
AEK-k eta Korrikak horiei guztiei izena ipini nahi diete Korrika 17rekin: euskara maite duena, ikasten eta erabiltzen duena, EUSKALAKARIA da.
Euskarak, Korrikak bezala, pausoa arin eta gelditu gabe egin behar du aurrera eta horretarako denok parte hartzea derrigorrezkoa da. Korrikan bezala, lekukoa lurrera eror ez dadin, guztien laguntza behar da.

Egizu euskararen alde!

NAIARA

2011-03-28

ERAKUNDEAK

Inguruko hamabigarren gaia:

2011-03-25

GUTUNAK ZUZENDARIARI

2011ko martxoaren 24a
Kaixo Anton,

5. mailako Jessica eta Nerea gara eta Kexa bat dugu::
Goiko patioko nesken komunak zikin-zikin daude, eta 1. eta 2. komunetako kateak apurtuta daude.
espero dugu gauza hauek zuzentzea.

Nerea eta Jessica

IRAGARKIA

ETORKIZUNEKO EZPAIN PINTURA

Ezpain pintura honekin zure ezpainak
15 ordu hidratatuta eta distiratsuak.


Gainera funtzionatzen ez badu
zure dirua itzultzen dizugu.

GUTUNAK ZUZENDARIARI

2011 / 03 / 24
Kaixo zuzendari jauna,

Ikusita 6. mailako ikasleak dauzkatela saguak ordenagailuetan. Guk zergatik ez?
Barkatu molestiak (eragozpenak), baina erantzun galderari azkar!!!

Mila esker

Iker Dombriz


IRAGARKIA

FUTBOL ZAPATAK

Erosi zapatak
                      
                      Oso erosoak dira....


Bakarrik 35 €
    
                                                              Oso ondo sentituko zara.

Asier

2011-03-24

BASO BIZIDUNA

ZUHAITZAK        EZAGUTZEN

Atzo ni joan nintzen Gorostizara arbolak landatzera eta fauna ezagutzera.  Heldu eta gero gizon batek esan  zuen  pixka bat itxaron behar genuela.

Geroago, sartu eta gero neska bat azaldu zuen joku hori horrela zela:
Azkar izendatu behar genituela arbol batzuk, eta nire taldea irabazi zuen txapa bat.

Geroago  hiru arbola landatu ditugu eta berriro nire taldeak irabazi zuen. Iker, nire klaseko bat, harro zegoen. Gero  iladan denok geunden  egarriarekin.

Oso pozik heldu ginen klasera.
William

IRAGARKIA

PI.... PI... PI...

Mugikor berria nahi baduzu...

  • MP3 dauka musika entzuteko
  • Argazkiak atera ahal dituzu
  • Bideoak eta filmak ikusi ahal dituzu.
  • Internet dauka.
...ORAIN AURKITU DUZU
NENA

MARINA

GOZOKI GALDERA

Hona hemen biren artean egiteko jolasa. Buruz ikasi behar duzue eta dena ondo egiten duen 5garren eta 6garren mailako lehen bikoteak izango du saria:

-Kukurruku
-Zer diozu?
-Buruan min.
-Zerk egin?
-Azeriak
-Azeria non?
-Berroan
-Berroa non?
-Suak erre
-Sua non?
-Urak hil.
-Ura non?
-Behiak edan.
-Behia non?
-Landan.
-Landan zertan?
-Hazi ereiten.
-Hazia zertako?
-Oiloendako.
-Oiloak zertako?
-Apezendako.
-Apezak zertako?
-Meza emateko.
-Meza zertako?
-Gure arimen salbatzeko.

2011-03-23

IRAGARKIA

FRUITUZKO IZOZKIAK


FRUITU OSASUNTSUAK
ETA IZOZKI ONAK
NAHASTUTA

EZ BAZAIZKIZU GUSTATZEN
FRUITUAK ETA IZOZKIAK
JAN GURE FRUITU IZOZKI
 
FRUITU ONAK
IZOZKI GOZOAK
GOZATUKO DU
ZURE AHOAK

Maitane


GUTUNAK ZUZENDARIARI

Burtzeñan, 2011ko martxoaren 23an

Kaixo Anton,
Nik gutun hau idazten dizut esateko...     ZORIONAK!!!!

Eta zergatik?
Zure alaba kutuna eduki duzulako, eta jada familia bat osatu duzuelako.
Espero dut Telmo eta Nerearekin ondo bizitzea eta ondo pasatzea.

Besarkada handi bat

Nerea

IRAGARKIA

PLAIERA
AZKARRENAK

  • 1,2, ETA 3 ZURE LAGUNAK BAINO AZKARRAGOAK.

    • LASTERKETA BATEAN IRABAZTEKO PLAIERAK DIRA.

      • Tenistak, saskibaloian jolasten duten pertsonak, futbolera jolasten dutenak, eskupilotariak... dituzte. Oso onak dira.
OSO ONAK DIRA. NIK ERE BADAUZKAT!!!!!!
Ane Gonzalez

NOLA EGIN

KUTXA BAT

Nik egingo dut kutxa txiki bat eta hauek dira materialak egiteko:
  • Kutxa bat
  • Pintzela eta pinturak.
  • Egutegia
  • Sukaldeko papera
  • Nahi duzun kartoizko figura bat.
  • Kola.
             
Orain pausuak:
  1. Lehen kutxa hartu eta egutegiari kola eman leku guztietan.
  2. Amaitu eta gero, sukaldeko papera eman leku guztietan.
  3. Gero eskuarekin hartzeko asa egin eta ez desegin.
  4. Geroago kutxa pinturaz margotu leku guztietan eta egin nahi duzun figura bat kartoiarrekin
  5. Azkenean gorde ezazu, adibidez, gauzak, liburuak...
KUTXA POLITA!!! Eta ez ahaztu izena ipintzea.

Irune

2011-03-22

IRAGARKIA

IZARREN USAINA


Izarren usainarekin
izar baten bezala
distira egingo duzu.

Irati

NOLA EGIN

COMECOCOS

Urratsak:
  1. Hartzen duzu orri bat eta tolesten duzu.
                                    
     2.  Artaziarekin mozten duzu.
                                       
   3.  Lau zatiak tolesten dituzu.
           
   4. Gero margozten duzu.
    
                                 
   5. Eta azkenik idazten duzu.
                                          

Materialak:
  • Papera.
  • Arkatza.
  • Margoak.
  • Artaziak.
Asier

IRAGARKIA

SEGAPOTO FAMATUENA

Hau ez da edozein mugikorra,
hau da famatuena.

Edozein koloretan dago,
zuen gustukoa
eta gainera oso praktikoa da.

1. urtea dohainik da

Eta zer gertatzen da erortzen denean?
Ezer! Jarraitzen du berdin.

Informazioa: 30,07 € balio du, 0,50 € edozein deiagatik, eta gainera, 0,80 € SMSak

ETA GURE PLANETAKO ONENA DA.
Anna


NOLA EGIN

POSTALAK

Materiala: Pegamentua, purpurina, orria, atzingia, arkatza, margoak, eta errotulagailua.

Urratsak:
  1. Materiala hartu.
  2. Orria tolestu.
  3. Pentsatu postalaren gaia.
  4. Pentsatu zer idatziko eta marraztuko duzun.
  5. Marraztu marrazkia.
  6. Errotulagailu beltzarekin errepasatu.
  7. Margotu.
  8. Pegamentua ipini eta purpurina jarri, baina pentsatu non jarri.
  9. Idatzi gauza polit bat.
  10. Ipini norentzat den egindako postala.
  11. Eman pertsona horri.
Laura Gonzalez



IRAGARKIA

ZAPATILA ARINA

Zapatila arina,
azkarra eta arina,

Azkar ibiltzeko eta erosoak

Korrika egiteko oso erosoak dira.


Jeniffer

2011-03-21

iragarkia

BIDEO-JOKOAK
Play Station 3
joko asko ipini ahal den kontsola
eta oso dibertigarria



OFERTA: Orain erosten baduzu, Nintendo, PSP, WII, eta joko batzuk emango dizkizugu. Animatu eta zatoz erostera.

Matias

zuzendariaren erantzuna

2011ko martxoaren 21a

Kaixo Nagore,
Beste egunean sartu nintzen hirugarren zikloko ikasleek egiten ari zareten blogean eta benetan poztu nintzen oso lan polita egiten ari zaretelako denon artean. Bai ikastetxearentzako, bai euskararentzako eta bai zuentzako oso garrantzitsua dela uste dut, eta bertan idazten jarraitzera animatzen zaituztet.
Bertan irakurri nuen zure kexa eta uste dut erantzun bat behar duela nire partetik. Egia da pixka bat berandu datorrela erantzuna baina azken aldi honetan lanaz gainezka gaude eta ezinezkoa egin zait tartetxo bat ateratzea behar zenuen moduan erantzuteko.
Egia da, ez bakarrik zuentzako, ikastetxe osorako trastorno bat dela inauteriak atzeratu behar izana, egun horretarako den-dena prestaturik daukagulako, eta ospatzeko irrikaz egoten garelako. Baina askotan gauzak ez dira ateratzen nahiko genukeen bezala, eta egun horretako lehen orduetan euri zaparrada galantak izan genituen. Egoera horrek, hainbat guraso izutu zituen eta goizeko 9etatik aurrera hainbat dei jaso genituen inauteririk ospatuko zen ala ez galdezka, eta erantzuna denbora gehiago ezin genuenez atzeratu, eta euriak jarraitzen zuela ikusirik hurrengo asteartera atzeratzea erabaki genuen. Gero eguraldia zeharo aldatu zen eta arratsalde eguzkitsua geratu zitzaigun baina ordurako ezin genuen ezer egin.
Hala ere, asteartean ere eguraldi oso ona egin zuen eta inauterietako jaiaz gozatu ahal izan genuen zorionez.
Beste barik, eta zuen hurrengo gutunen (espero dut denak kexak ez izatea) zain,
Beti zuena

Anton

IRAGARKIA

facebook    facebook

Lagunak egin nahi baduzu,
Lagunekin jolastu nahi baduzu,
Hitz egin nahi baduzu,
Lagun bat bilatu nahi baduzu,


100 lagun berri baino gehiago lortuko dituzu apunta zaitez

Guillermo

2011-03-17

gozoki galdera

Honela izango da aste honetako jolasa: Nik euskal herriko herri baten informazioa jarriko dut eta zuek asmatu behar duzue zein den bere izena. Asmatzen duzuenean erantzuna nire posta elektronikora bidali behar didazue (jrolac@fefcoll.org) eta ondo bidaltzen duten lehen bostak gozokia jasoko dute.
Animo!

 Bilbotik 56 kilometrora eta Donostiatik 72 km-ra dago. 7.293 biztanle inguru zituen 2005ean.  Arrantza portu garrantzitsuenetakoa da, eta aldi berean gune turistikorik nabarmenetakoa da.

2011-03-16

NIRE GELA

Nire gela polita, handia eta argitsua da. Nire ohea litera bat da eta nik goian  lo egiten dut. Nire ohearen ezkerrean armairu bat dago eta ohearen eta armairuaren erdian  tapiza dago. Hor jolasten dut nik!
lEIRE

Gela hau da handia eta oso Koloretsua. Bertan hau dago:
Armairu bat arropa gordetzeko bali duena, estanteria bat liburuak gordetzeko, mahai bat etxerako lanak egiteko, lanpara batzuk ondo ikusteko, aulki bat eserita egoteko, mahai bat oinak  jartzeko eta azkenean tapiz bat zorua Zilina ez egoteko.

Arkaitz

Gela handia da. Kolore hauek ditu: arrosa,morea,urdina...  
Armairu marroi bat dago aulkiaren atzean, eserleku bat, mahai bat...
Aulkia eta eserlekua esertzeko balio dute. Eta armairua arropa gordetzeko balio du.

Irene

ipuinaren laburpena


Lur, Eguzkiaren eta
Ilargiaren alaba.
Egun batean, unibertsoa sortzen ari zenean Eguzkia eta Ilargia elkar ezagutu zuten. Orduan oso gazteak ziren eta jai batean dena gertatu zen.
Eguzkiaren ondoan sateliteak eta planetak zeuden eguzkiak bero asko ematen zuelako. Ilargia jaiaren leku batean zegoen bakarrik,  kraterrez josita zeukan aurpegia eta eguzkia konturatzeko hor zegoela , formaz aldatzen hasi zen. Eguzkia Ilargiarengana hurbildu zen eta dantzatzen hasi ziren.
Dantzatu eta gero  zulo beltz batera sartu ziren gau-goxo bat  pasatzera, inor konturatu gabe.
Egun batzuk pasatu eta gero ilargiak planeta bat erditu zuen, baina Eguzkia eta Ilargia ez ziren ondo konpontzen gauez eguzkiak bero eta argi asko ematen zuelako eta hori jasanezina zen ilargiarentzat eta ilargia oso hotza zen eguzkiarentzat. Hortaz akordio batera heldu ziren:
Eguzkia egunez joango zen lurra zaintzera eta ilargia gauez ipuinak kontatzera.
Batzuetan Ilargia egunez joaten da bere semea ikusteko nola dagoen eta Ilargia gauez ez badago horrek esan nahi du Ilargia Eguzkiarekin dagoela maite direlako.
Aitor Dieguez


PERTSONAIEN
DEKRIBAPENA
                           
Eguzkia :
Oso argitsua eta beroa da. Borobil formakoa,  pixka bat harroa baina oso maitagarria ilargirekin gazteak zirenean. Bere ume lurra da eta egunez zaintzen du bere maitasun guztiarekin .
                  
        
Ilargia :
Bere forma aldatzen du bere amodioa eguzkia da. Bere semea ere lurra. Berak zaintzen du gauez eta bere maitasun guztia ematen du bere ume panpoxari.
Irati Garzón 

2011-03-15

GUTUNAK ZUZENDARIARI

Zuzendari  jauna:
Ni  Nagore bostgarren mailakoa naiz eta kexa bat daukat. Denok  kexatzen  gara  inauteriei  buruz ez  dugulako  ospatu. Goizean  euria  egin du baina arratsaldean  eguzkia  egin du.
Espero dugu asteartean inauteriak ospatzea.

Nagore Antunez

2011-03-13

ESPAINIAKO IBAIAK

IDAZLEA

GOZOKI GALDERA:
Nor da argazki honetan agertzen den euskal idazle eta politikari famatua? Zein alderdi politikotako buruzagia da?

2011-03-10

INAUTERIAK 2011

Ikastetxeko artistak inauteri egunean:


GOZOKI GALDERA

Kaixo ikasleok;
Hau badakizue zer den ezta? Nik egiten dut galdera bat eta saria.... Gozoki bat noski!!!
Honela izango da jolas hau: Nik euskal pertsonaia baten biografia jarriko dut eta zuek asmatu behar duzue zein den bere izena eta abizena. Asmatzen duzuenean erantzuna nire posta elektronikora bidali behar didazue (jrolac@fefcoll.org) eta bidaltzen duten lehen hamarrak gozokia jasoko dute.
Animo!

(Tolosa, Gipuzkoa, 1973ko Abuztuaren 1a ) alpinista gipuzkoarra da, munduko hamalau zortzimilakoak igo dituen lehen emakumea. Hasiera batean Oh Eun-Sunren atzetik bazegoen ere azken honek Kangchenjunga ez zuela igo esan zuen Hego Koreako federazioak. Hori dela eta izendatu zuten 14 zortzimilakoak igotzen lehenengo emakumea.
2008ko urriaren 5ean, Manaslu igo zuen, bere hamaikagarren zortzimilakoa (14 dira denera) eta Gerlinde Kaltenbrunner austriarra eta Nives Meroi italiarra berdindu zituen.
2009ko maiatzaren 18an Kangchenjungara igo zen, Juanito Oiarzabal eta Kinga Baranowska poloniarra ere berarekin zirelarik. 12 zortzimilako egin dituen lehen emakumea izan zen une hartan. Oh Eun-Sunek 3 egun lehenago egin zuen mendi hura, baina bere 10. zortzimilakoa zuen. Gerlinde Kaltenbrunnerrek, berriz, 2 egun barru berdindu zuen, Lhotse igo zuenean. Nives Meroi ere bere 11.aren bila zebilen Kangchenjungan, baina uko egin behar izan zion, bere senarra, Romano Benet eskalatzailea, gaixotu zelako. Badirudi italiarrak, oraingoz, igoerekin jarraitzeko asmoak alboratuta dituela.
Bere babesle nagusia Televisión Española (TVE) da eta Al filo de lo imposible programak bere azken 8 igoeratan lagundu dio.

AGENDA 21

Historian zehar abentura bat egingo dugu energiaren erabilera nola aldatu den jakiteko,


“Watt osaba”:
Gure abenturaren lehenengo parte honetan Watt osabak lagunduko digu.
Energiaren erabilera masiboaren jatorrian aurkitzen gara, 1800 eta 1900
artean. Jendeak nekazaritza dauka bizigai nagusitzat, eta hiriak ez dira
Bilbo edo Basauri bezain handiak. Wattek asmatzaile talde batetan egiten
zuen lan eta aldaketa handiak egin zituzten zientziaren arloan. Lehenengo
makinak eraiki zituzten, hala nola, ehuntzeko makina, trenak edo lurrun
itsaontziak. Makina hauek goitik behera aldatu zuten pertsonen bizimodua.
Dagoeneko, ez ziren ehunka ehule edo ardazlari behar biztanleria guztiaren
arropa egiteko, ezta hainbat egun asto batetan igota bidai bat egiteko edota
merkantziak alde batetik bestera eramateko. Asmakari hauek gizakiaren
lana egiten hasi ziren, denbora eta ahaleginak aurreztuz. Baina makina
hauek energia behar zuten funtzionatzeko, ikatz minerala zelarik energiarik
erabiliena. Lana fabriketan bildu zen eta pertsonak hirietan. Garai honi
industrial iraultza deitzen zaio, edo era errazago batean esanda, makinek
gizakiaren bizimodua goitik behera aldatu zuteneko garaia
Naturan ere, aldaketa handiak nabaritu ziren, esate baterako, ikatz
mineralaren erabilerak sortu zituenak lurretik atera behar zelako eta
ondorioz meategi izugarriak agertu ziren. Gainera, ikatz honen erreketak
berotegi gasak sortzen zituen eta hauek atmosferara isurtzen ziren. Baina
klima aldaketa oraindik ez zen sentitzen.”





“Einsten osaba”:
Jarraituko dugu. Dagoeneko,gure garaitik oso hurbil gaude,hogeigarren mendean hain zuzen ere.
Mende honetan hirien tamaina etengabe ari da handitzen, baita biztanleen
kopurua ere, eta denek erabiltzen dituzte makinak zer edo zer egiteko:
garraiobide moduan, sukaldean, zerbait eraikitzeko... Duda barik, zientzia
eta teknika arloan aurrerapena izugarria da.
Fordek eta Renaultek, Einstenen lagun minak zirenak, lehendabiziko
kotxeak eraiki zituzten; honetaz gain, gurpilak, irratiak, labeak, telebistak,
etab. eraiki ziren ere, gero eta kopuru handiagoetan gero eta biztanle
gehiago baitziren.
Makina guzti hauek erregai fosilez ibiltzen ziren, adibidez, gas naturala edo
petrolioa, zeinek gasolina edo gasolioa sortzen duten. Horregatik, ikatz
mineralaren erabilera murriztu egiten da petrolioa eta gas naturala
aurkitzean. Energia mota honekin salerosketak egiten dituzten konpainien
kopurua handitu egiten da energia hau behar duten tresnen kopurua ere
handitzen delako (garraioak, berogailuak, etab.). Energia hauek guztiak,
berriztagarriak ez diren bailabideak dira, hau da, agortu egiten dira, eta
energia lortzeko erretzen ditugunean CO
dute.
Einsteinen leihotik begiratuz gero, pila bat tximinia ikus ditzakegu, zeruak
gero eta zikinagoak dira, eta basoak gero eta txikiagoak. Ez dut ezkorra
izan nahi, baina uste dut mende honetan baliagarri naturalak xahutzen ari
direla nahiz eta eskasak izan eta gehiago kutsatu.
Watt osabaren garaitik Einsten osabarenera giza ongizatea izugarri hasi
egiten dela ere aitortu behar da. Lurraren osasuna birrinduz, alabaina.
Harreman desatsegina da. Esan zuten energia mota hauek agortu egingo
zirela lehenago edo beranduago eta gainera asko kutsatzen zutela lurretik
ateratzen zituztenean, garraiatzen zituztenean eta guk erabiltzen
genituenean ere. Atmosferako gasen arteko harmonia apurtzen ari zelaren
berri eman zen ere bai, argi eta beroaren hartu-emanaren oreka galtzen ari
zela eta honek, duda barik, planetaren batazbesteko tenperatura igoko
zuela. Baina zientifikoei ez zioten jaramonik egin eta horregatik orain oso
nabariak dira kutsaduraren eta tenperatura igoeraren ondorioak, eta
etorkizunean energia agortzearenak izango dira.





“Gro izeba”
Gaur egun, asko xahutu dugunez energia, eta oraindik xahutzen jarraitzen
dugu, petrolioa eta gasa bukatzen ari direla entzuten ari gara, jada ez
delako asko geratzen lurrean. Gainera asko kutsatu dugu urte hauetan
zehar eta orain arazo asko ditugu lurrari min handia egin diogulako, esate
baterako, Klima Aldaketa sortuz. Baina orain ikusiko duzue zelan Gro izebak
beti pentsatzen duen arazo orotarako konponbidea aurki daitekela.
1980.ean, klima aldaketa eta beste ingurugiro arazoengatik kezkatuta
zebiltzaten zenbait pertsona jokorako arauak idazteko jesarri ziren gutxiago
kutsatu ahal izateko. Horretatik irten zen informeari, Gro izebaren izena
jarri zioten: “Brundtland Informea”, baina nik nahiago dut “gure
amankomuneko etorkizunaren informea” izena.
Urteak pasa eta 1992.ean, informe horri buruz eztabaidan aritu ziren herri
guztietako ordezkariak beste bilera handi batetan bildu ziren. Ingurugiroari
buruzko lehenengo eztabaida handia izan zen eta Rio de Janeiron ospatu
zen, eta horregatik “Rio-ko Gailurra” izena jarri zioten.
Gezurra badirudi ere, 5 urte ibili ziren joko horren arauei buruz hitz
egiten ados jartzeko eta azkenean, 1997.ean, “Kiotoko Protokoloa” izena
jarri zioten. Kioto, Japonen ospatu zelako Kioto hirian, eta Protokoloa,
arauak jarri zirelako kutsadura eta klima aldaketa gutxitzeko. Arau
hauek industria handientzat egin dira batez ere, ikatza errez elektrizitatea
sortzen duten industrientzat eta erabiltzen ditugun hamaika
aparatuak egiteko (mikrouhinak, telefonoak, kotxeak, gameboy-ak,
playstations-ak) energia asko kontsumitzen baitute.
Industria handi hauek gogor egin beharko dute lan gutxiago
kutsatzeko. Baina, norentzako sortzen dute hainbeste elektrizitate
eta hainbeste tresna? Zer gertatuko litzateke guk elektrizitate eta tresna
gutxiago erabiliko bagenitu?. Ez ahaztu,hauek elektrizitatea sortzen
dutela guk erabiltzen dugulako, eta aparatu guzti hoiek sortzen dituztela
ere guk erosten ditugulako. Beraz, gutxiago kontsumitzen baldin
badugu energia gutxiago erabiliko da.
Gainera, Gro izebak energia berriztagarriak ere bultzatzen ditu. Horrela,
hauen artean eguzkitiko energia eguzkitik datorrena, energia eolikoa
haizetik datorrena, energia geotermikoa lurretik datorrena, energia
mareomotriza itsasotik datorrena, energia hidraulikoa ibaietatik datorrena
eta biomasa izaki bizidunetatik datorrena egurraren erretzearen ondorioz
adibidez, ezagutzen ditugu. Gro izeba oso jakintsua da eta gure
etorkizunagatik arduratzen denez energia berriztagarriak bultzatzen ditu,
hauek ez direlako agortuko, guk sortu ditzakegu eta ez dute ia kutsatzen.