2011-03-10

AGENDA 21

Historian zehar abentura bat egingo dugu energiaren erabilera nola aldatu den jakiteko,


“Watt osaba”:
Gure abenturaren lehenengo parte honetan Watt osabak lagunduko digu.
Energiaren erabilera masiboaren jatorrian aurkitzen gara, 1800 eta 1900
artean. Jendeak nekazaritza dauka bizigai nagusitzat, eta hiriak ez dira
Bilbo edo Basauri bezain handiak. Wattek asmatzaile talde batetan egiten
zuen lan eta aldaketa handiak egin zituzten zientziaren arloan. Lehenengo
makinak eraiki zituzten, hala nola, ehuntzeko makina, trenak edo lurrun
itsaontziak. Makina hauek goitik behera aldatu zuten pertsonen bizimodua.
Dagoeneko, ez ziren ehunka ehule edo ardazlari behar biztanleria guztiaren
arropa egiteko, ezta hainbat egun asto batetan igota bidai bat egiteko edota
merkantziak alde batetik bestera eramateko. Asmakari hauek gizakiaren
lana egiten hasi ziren, denbora eta ahaleginak aurreztuz. Baina makina
hauek energia behar zuten funtzionatzeko, ikatz minerala zelarik energiarik
erabiliena. Lana fabriketan bildu zen eta pertsonak hirietan. Garai honi
industrial iraultza deitzen zaio, edo era errazago batean esanda, makinek
gizakiaren bizimodua goitik behera aldatu zuteneko garaia
Naturan ere, aldaketa handiak nabaritu ziren, esate baterako, ikatz
mineralaren erabilerak sortu zituenak lurretik atera behar zelako eta
ondorioz meategi izugarriak agertu ziren. Gainera, ikatz honen erreketak
berotegi gasak sortzen zituen eta hauek atmosferara isurtzen ziren. Baina
klima aldaketa oraindik ez zen sentitzen.”





“Einsten osaba”:
Jarraituko dugu. Dagoeneko,gure garaitik oso hurbil gaude,hogeigarren mendean hain zuzen ere.
Mende honetan hirien tamaina etengabe ari da handitzen, baita biztanleen
kopurua ere, eta denek erabiltzen dituzte makinak zer edo zer egiteko:
garraiobide moduan, sukaldean, zerbait eraikitzeko... Duda barik, zientzia
eta teknika arloan aurrerapena izugarria da.
Fordek eta Renaultek, Einstenen lagun minak zirenak, lehendabiziko
kotxeak eraiki zituzten; honetaz gain, gurpilak, irratiak, labeak, telebistak,
etab. eraiki ziren ere, gero eta kopuru handiagoetan gero eta biztanle
gehiago baitziren.
Makina guzti hauek erregai fosilez ibiltzen ziren, adibidez, gas naturala edo
petrolioa, zeinek gasolina edo gasolioa sortzen duten. Horregatik, ikatz
mineralaren erabilera murriztu egiten da petrolioa eta gas naturala
aurkitzean. Energia mota honekin salerosketak egiten dituzten konpainien
kopurua handitu egiten da energia hau behar duten tresnen kopurua ere
handitzen delako (garraioak, berogailuak, etab.). Energia hauek guztiak,
berriztagarriak ez diren bailabideak dira, hau da, agortu egiten dira, eta
energia lortzeko erretzen ditugunean CO
dute.
Einsteinen leihotik begiratuz gero, pila bat tximinia ikus ditzakegu, zeruak
gero eta zikinagoak dira, eta basoak gero eta txikiagoak. Ez dut ezkorra
izan nahi, baina uste dut mende honetan baliagarri naturalak xahutzen ari
direla nahiz eta eskasak izan eta gehiago kutsatu.
Watt osabaren garaitik Einsten osabarenera giza ongizatea izugarri hasi
egiten dela ere aitortu behar da. Lurraren osasuna birrinduz, alabaina.
Harreman desatsegina da. Esan zuten energia mota hauek agortu egingo
zirela lehenago edo beranduago eta gainera asko kutsatzen zutela lurretik
ateratzen zituztenean, garraiatzen zituztenean eta guk erabiltzen
genituenean ere. Atmosferako gasen arteko harmonia apurtzen ari zelaren
berri eman zen ere bai, argi eta beroaren hartu-emanaren oreka galtzen ari
zela eta honek, duda barik, planetaren batazbesteko tenperatura igoko
zuela. Baina zientifikoei ez zioten jaramonik egin eta horregatik orain oso
nabariak dira kutsaduraren eta tenperatura igoeraren ondorioak, eta
etorkizunean energia agortzearenak izango dira.





“Gro izeba”
Gaur egun, asko xahutu dugunez energia, eta oraindik xahutzen jarraitzen
dugu, petrolioa eta gasa bukatzen ari direla entzuten ari gara, jada ez
delako asko geratzen lurrean. Gainera asko kutsatu dugu urte hauetan
zehar eta orain arazo asko ditugu lurrari min handia egin diogulako, esate
baterako, Klima Aldaketa sortuz. Baina orain ikusiko duzue zelan Gro izebak
beti pentsatzen duen arazo orotarako konponbidea aurki daitekela.
1980.ean, klima aldaketa eta beste ingurugiro arazoengatik kezkatuta
zebiltzaten zenbait pertsona jokorako arauak idazteko jesarri ziren gutxiago
kutsatu ahal izateko. Horretatik irten zen informeari, Gro izebaren izena
jarri zioten: “Brundtland Informea”, baina nik nahiago dut “gure
amankomuneko etorkizunaren informea” izena.
Urteak pasa eta 1992.ean, informe horri buruz eztabaidan aritu ziren herri
guztietako ordezkariak beste bilera handi batetan bildu ziren. Ingurugiroari
buruzko lehenengo eztabaida handia izan zen eta Rio de Janeiron ospatu
zen, eta horregatik “Rio-ko Gailurra” izena jarri zioten.
Gezurra badirudi ere, 5 urte ibili ziren joko horren arauei buruz hitz
egiten ados jartzeko eta azkenean, 1997.ean, “Kiotoko Protokoloa” izena
jarri zioten. Kioto, Japonen ospatu zelako Kioto hirian, eta Protokoloa,
arauak jarri zirelako kutsadura eta klima aldaketa gutxitzeko. Arau
hauek industria handientzat egin dira batez ere, ikatza errez elektrizitatea
sortzen duten industrientzat eta erabiltzen ditugun hamaika
aparatuak egiteko (mikrouhinak, telefonoak, kotxeak, gameboy-ak,
playstations-ak) energia asko kontsumitzen baitute.
Industria handi hauek gogor egin beharko dute lan gutxiago
kutsatzeko. Baina, norentzako sortzen dute hainbeste elektrizitate
eta hainbeste tresna? Zer gertatuko litzateke guk elektrizitate eta tresna
gutxiago erabiliko bagenitu?. Ez ahaztu,hauek elektrizitatea sortzen
dutela guk erabiltzen dugulako, eta aparatu guzti hoiek sortzen dituztela
ere guk erosten ditugulako. Beraz, gutxiago kontsumitzen baldin
badugu energia gutxiago erabiliko da.
Gainera, Gro izebak energia berriztagarriak ere bultzatzen ditu. Horrela,
hauen artean eguzkitiko energia eguzkitik datorrena, energia eolikoa
haizetik datorrena, energia geotermikoa lurretik datorrena, energia
mareomotriza itsasotik datorrena, energia hidraulikoa ibaietatik datorrena
eta biomasa izaki bizidunetatik datorrena egurraren erretzearen ondorioz
adibidez, ezagutzen ditugu. Gro izeba oso jakintsua da eta gure
etorkizunagatik arduratzen denez energia berriztagarriak bultzatzen ditu,
hauek ez direlako agortuko, guk sortu ditzakegu eta ez dute ia kutsatzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario