2011-03-24

GOZOKI GALDERA

Hona hemen biren artean egiteko jolasa. Buruz ikasi behar duzue eta dena ondo egiten duen 5garren eta 6garren mailako lehen bikoteak izango du saria:

-Kukurruku
-Zer diozu?
-Buruan min.
-Zerk egin?
-Azeriak
-Azeria non?
-Berroan
-Berroa non?
-Suak erre
-Sua non?
-Urak hil.
-Ura non?
-Behiak edan.
-Behia non?
-Landan.
-Landan zertan?
-Hazi ereiten.
-Hazia zertako?
-Oiloendako.
-Oiloak zertako?
-Apezendako.
-Apezak zertako?
-Meza emateko.
-Meza zertako?
-Gure arimen salbatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario