2011-03-29

korrika 2011

KORRIKA BADATOR!!!!
  
Zer da Korrika?
Korrika AEK-k antolatzen duen euskararen aldeko ekimena da. Pentsaera desberdinetako jendeak parte hartzen du helburu bakar baten bila: euskara sustatzea. Erakunde eta administrazioek euskararen normalizazioa bultzatzea nahi dugu, euskaldunok leku guztietan (lantokian, kalean, etxean,…), euskara erabiltzeko.

1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik juendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik 16 Korrika eta 30 urte igaro dira. 2011ko apirilaren 7an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe.
Korrika hasi eta eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometrzo kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena.
Ehunka mila lagun izan dira parte-hartzaileak aurreko Korrika edizioetan. Korrikaren inguruan sortzen den mugimenduak Euskal Herriko jendarteak bere hizkuntza berreskuratzearen alde egindako hautua erakusten du. Euskal Herriko jendartea astintzen duen gertakari bilakatu da bi urterik behin egiten den Korrika. Lasterketan parte hartzen duen jende kopuruak gora egiten du etengabe, Korrikaren antolaketan milaka lagun aritzen dira herriz herri eta auzoz auzo eratutako batzordeetan, eta kanpainak irauten duen bitartean ahunka jaialdi, kultur ekitaldi eta abar antolatu ohi dira.
Zein da 17.Korrikaren aurtengo mezua?
Euskal Herrian bizi dena euskal herritarra bada eta euskalduna euskaraz dakiena, nola deitu behar diogu euskara maitatu, ikasi eta erabili egiten duenari? Nola, euskaraz bizi denari?
AEK-k eta Korrikak horiei guztiei izena ipini nahi diete Korrika 17rekin: euskara maite duena, ikasten eta erabiltzen duena, EUSKALAKARIA da.
Euskarak, Korrikak bezala, pausoa arin eta gelditu gabe egin behar du aurrera eta horretarako denok parte hartzea derrigorrezkoa da. Korrikan bezala, lekukoa lurrera eror ez dadin, guztien laguntza behar da.

Egizu euskararen alde!

NAIARA

No hay comentarios:

Publicar un comentario