2015-12-24

OLENTZEROREN JAIA

Atzo Olentzeroren jaia ospatu genuen . Olentzerok gure eskola bisitatu zuen eta, egia esan, oso pozik joan zen ume txikien gutunak jasotakoan. 5. eta 6. mailetako ikasleek  DBKko ikasle batzuek egindako "Belen viviente"a ikusi eta Gabon kantak abestu genituen. Geroago antzezlan batzuk ume txikien aurrean antzeztu genituen, baita olerki eta igarkizunak ere. Azkenik, tradizioari jarraituz Olentzero erre genuen goiko patioan. Egun ederra, benetan! Hona hemen adierazle diren argazki batzuk.



















2015-12-20

BIODIBERTSITATEA


OLENTZERO

Olentzero euskal mitologiako  pertsonai bat da, Euskal Herri osoan ezagutzen dugulako.

Olentzero gizon lodi bat da, bizarra dauka eta txapela darama buruan. Mendian, txabola batean bizi da eta bere lanbidea ikazkina da. Beti bere pipa darama

Ospetsua da, Gabon egunean ondo portatzen diren umeei opariak ekartzen dizkielako.

Eskolan ohitura bat dago, klaseko azken egunean nagusiek egindako trapuzko Olentzeroa erretzen dugu eta guztion artean Olentzeroren abestia abesten dugu.

                                                                                                         MAIDER A.-6.A


2015-12-04

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Abenduaren 3an  Euskararen  nazioarteko eguna izan da. Gure eskolan euskararen aldeko ekintza ugari burutu ditugu. 3.,4.,5. eta 6.mailetako ikasleek "Behin betiko"  denok batera abestu ondoren
gymkanaz gozatu  genuen. Ahokorapiloak,argazkiak,igarkizunak,galderak eta abestiak izan dira gymkanaren jolasak eta primeran pasatu dugu guztiok. Hona hemen adierazle diren argazki batzuk: