2013-11-29

2013-11-27

INGURU, ENERGIAK

Weborri honetan energiari buruzko aplikazio bat dago eta ondo etorriko zaizue energia zer den jakiteko:

http://ntic.educacion.es/w3//eos/MaterialesEducativos/mem2009/materiales_online_pizarra_digital/energia.html

Webgune honetan, infografia bat dago, olatu energia zer den hobeto ulertzeko lagungarria dena:

http://www.consumer.es/web/es/medio_ambiente/energia_y_ciencia/2009/02/01/183097.php

Energia lantzeko baliabideak daude orri honetan (euskaraz):

http://www.berde-berdea.net/archivos_peliculas/energia/index-eu.htm

2013-11-14

BARRIAko BERRIAK

Barria, 2013ko azaroaren 14a

OHAR GARRANTZITSUA:
GAUR, OSTEGUNEAN, ARRATSALDEKO 6:15ETATIK 6:30ETARA  HELDUKO GARA IKASTETXERA.

AVISO IMPORTANTE:
LA HORA DE LLEGADA DE HOY, JUEVES, AL COLEGIO SERÁ DE 6:15 A 6:30 DE LA TARDE

BARRIAko BERRIAK


Barria, 2013ko azaroaren 13a

DISKOTEKA

Gaur azken gaua zenez diskoteka eduki dugu eta hauek izan dira bertan atera ditugun argazkiak:

2013-11-13

BARRIAko BERRIAK


Barria, 2013ko azaroaren 13a

" Atzo gauean ohean geundenean hitz egiten egon ginen eta mutilak esnatu genituen, beraiek lo egin nahi zuten eta kexatu ziren. Gero logeletan geundela taldetan bildu ginen eta batzuk botilara jolasten ari ziren  bitartean besteak istorio barregarriak kontatzen ari ziren. Itzali zituzten argiak eta linternarekin kontatzen zituzten istorioak.
Gaur goizean 8 eta erdietan esnatu gara. Neskak izan gara lehenak esnatzen. Gero gosaltzera joan gara eta hortzak garbitu ondoren erronka bat egin dugu: ZAKUEN ERRONKA. ipini behar genituen zakuak buruan binaka eta erortzen baziren beste bikote bat etorri behar zen zakuak hartu eta bikoteak aldatzen ziren. Erronkaren helburua zaku batzuk eramatea eta besteei laguntzea zen."
Bernice eta Alvaro

"Gero beste jarduera bat egin dugu. Jarduera horretan hitz egin
dugu gure momentu politenaz eta tristeenataz. Eta marrazki bat egin dugu hitzik gabe batzuk eta hitzekin besteek. 
Gero gure marrazkia kontatu behar izan dugu talde handian eta batzuk amaitu dute besarkada handi batekin eta besteak barre eginez."
Saioa eta Nerea

"Egin dugun beste jarduera bat izan da puxika batekin asmatu esaten dizuten galderak, adibidez, zenbat puntu dituen marigorringoak.
Eta galdera esan eta gero asmatzen zauden bitartean pertsona bat dago puxikari airea ematen eta ez bazara oso azkarra lehertzen da.
Oso dibertigarria izan da!!!"
David eta Jon

"Gaur arratsaldean gauza asko egin ditugu. Egin dugu joko bat hitz egin gabe, eta esan behar genion besteei zer ziren: ikasle, sukaldari, irakasle... Eta nongoa: Elgoibar, Alkiza, Segura ala Lemoiz. Oso zaila zen!!!
Gero egin dugu motxila bat oso polita eta egin dugu pintzelekin.
Bihar joango gara berriro etxera. Zein aspergarria!!!"
Leire

"Gero beste jarduera bat egin dugu ezer ikusi gabe. Nik mahai baten kontra jo dut kolpe bat.
Gero jolastu dugu kapitainaren jolasera, eta oso ono pasatu dugu.
Beste jolastu batera jolastu dugu ere.Txilibituaren jokoa deitzen zena."
David Varela
gure etxearen alde bat
- Zer da gehien gustatu zaizuna?
Clinton.- Niri gustatu zait Barriara etortzeko posibilitatea izatea, ez garelako inoiz klasearekin joan leku batera egun bat baino gehiago.
- Egin dituzun jardueretatik zein egingo zenuke ikastetxean?
Oier.- Txilibituaren jolasa. Oso dibertigarria izan da eta oso ondo pasatu dut.
- Kontatu gertetu den gertaera barregarriren bat.
Matheus.- Urkok gure logelan puzkerrak botatzen dituela eta zarata asko sortzen dutela.
- Zer esango zenieke gurasoei?
Guille.- Oso ondo pasatu dudala hemen futbolinean asko jolastu dudalako eta oso dibertigarria izan delako. Urkorekin, Alvarorekin, Jon Anderrekin, Iratirekin... jolastu dut.
Urko.- Oso dibertigarria izan dela eta gauza asko egin ditugula.
Jon.- Oso dibertigarria izan dela, jolas asko egon direla eta herrietara joan garela.

BARRIAko BERRIAK

Barria, 2013ko azaroaren 13a

OHAR GARRANTZITSUA:
BIHAR, OSTEGUNEAN, ARRATSALDEKO 6:15ETATIK 6:30ETARA  HELDUKO GARA IKASTETXERA.

AVISO IMPORTANTE:
LA HORA DE LLEGADA DE MAÑANA, JUEVES, AL COLEGIO SERÁ DE 6:15 A 6:30 DE LA TARDE

2013-11-12

BARRIAko BERRIAK

Hona hemen gela osoa Axpurun

Barria, 2013ko azaroaren 12


BIGARREN EGUNA
Goiza...
"Oso ondo dago Barria. Gauza asko egin ditugu eta jolas asko egiten ditugu. Zein dibertigarria!!!
Goizean gauzak batzen ditugu eta gosaltzera joaten gara. Gero denbora librea dago eta azkenean bazkaltzen dugu.
Begiraleak beti daude grabatzen eta argazkiak ateratzen. Nire eskola sasoiko momenturik onena , Barria da!!!"
Irati


"Gaur oso ondo pasatu dut. Joku asko egin ditugu. Gaur ondo baino hobeto portatu gara baina... pelea batzuk egon dira. Baina ja
pozik eta ondo gaude denak eta gogo handiak ditugu jolasteko baina batez ere futbolinara."
Nahia



 BIGARREN EGUNA
Arratsaldea...

"Gaurko arratsaldea oso ona izan da. Bazkaldu ondoren joko batzuk egin ditugu. Jolas horiekin gauza asko ikasi dugu.

Gero Axpuru herrira joan gara oinez. 
Herrira heldu garenean jolasa azaldu digute. Jolasa horrela zen:
Mapa batzuk zeuden pista batzurekin. Mapa jarraitu behar zen eta era berean beste batek pista irakurri behar zituen. Jokoa herri osotik zen.
Oso dibertigarria izan da zeren eta buelta asko eman behar ziren eta barre asko egiten zen. Hau izan da gure arratsaldea."
Garazi eta Naroa