2013-11-12

BARRIAko BERRIAK

Hona hemen gela osoa Axpurun

Barria, 2013ko azaroaren 12


BIGARREN EGUNA
Goiza...
"Oso ondo dago Barria. Gauza asko egin ditugu eta jolas asko egiten ditugu. Zein dibertigarria!!!
Goizean gauzak batzen ditugu eta gosaltzera joaten gara. Gero denbora librea dago eta azkenean bazkaltzen dugu.
Begiraleak beti daude grabatzen eta argazkiak ateratzen. Nire eskola sasoiko momenturik onena , Barria da!!!"
Irati


"Gaur oso ondo pasatu dut. Joku asko egin ditugu. Gaur ondo baino hobeto portatu gara baina... pelea batzuk egon dira. Baina ja
pozik eta ondo gaude denak eta gogo handiak ditugu jolasteko baina batez ere futbolinara."
Nahia



 BIGARREN EGUNA
Arratsaldea...

"Gaurko arratsaldea oso ona izan da. Bazkaldu ondoren joko batzuk egin ditugu. Jolas horiekin gauza asko ikasi dugu.

Gero Axpuru herrira joan gara oinez. 
Herrira heldu garenean jolasa azaldu digute. Jolasa horrela zen:
Mapa batzuk zeuden pista batzurekin. Mapa jarraitu behar zen eta era berean beste batek pista irakurri behar zituen. Jokoa herri osotik zen.
Oso dibertigarria izan da zeren eta buelta asko eman behar ziren eta barre asko egiten zen. Hau izan da gure arratsaldea."
Garazi eta Naroa

No hay comentarios:

Publicar un comentario