2016-12-24


Atzo, gure eskolan Olentzeroren jaia ospatu genuen. Jarduera ugari burutu genituen: Olentzerori gutunak,postalak,abestiak,antzerkiak ... eta azkenean, nola ez, erre egin genuen tradizioari jarraituz.
Agur Olentzero! Hurrengo urtera arte!
Abenduaren 22an Lehen Hezkuntzako 3.zikloko eta DBHko 1.,2. eta 3.mailetako ikasleak PINean egon ginen. Egun zoragarria izan zen. Gure lagunekin ibiltzeaz gain, beste eskola batzuetako ikasle batzuk ezagutu genituen. Atrakzio batzuk oso beldurgarriak izan arren,gehienetan montatu ginen. Eta irakasleak? Batzuk zonbiak bezala zebiltzan; beste batzuek, aldiz, oso ondo pasatu zuten.
Gure Olentzeroari ere bisita egin genion eta berarentzako botoa eman genuen, jakina.


2016-12-17

Monaguillos


Hona hemen material birziklatuekin egin ditugu meza-laguntzaileen materialak:

- Lata
- Blonda
- Papera
- Garbiketako espartzua
-Kartoia