2016-12-24


Atzo, gure eskolan Olentzeroren jaia ospatu genuen. Jarduera ugari burutu genituen: Olentzerori gutunak,postalak,abestiak,antzerkiak ... eta azkenean, nola ez, erre egin genuen tradizioari jarraituz.
Agur Olentzero! Hurrengo urtera arte!
Abenduaren 22an Lehen Hezkuntzako 3.zikloko eta DBHko 1.,2. eta 3.mailetako ikasleak PINean egon ginen. Egun zoragarria izan zen. Gure lagunekin ibiltzeaz gain, beste eskola batzuetako ikasle batzuk ezagutu genituen. Atrakzio batzuk oso beldurgarriak izan arren,gehienetan montatu ginen. Eta irakasleak? Batzuk zonbiak bezala zebiltzan; beste batzuek, aldiz, oso ondo pasatu zuten.
Gure Olentzeroari ere bisita egin genion eta berarentzako botoa eman genuen, jakina.


2016-12-17

Monaguillos


Hona hemen material birziklatuekin egin ditugu meza-laguntzaileen materialak:

- Lata
- Blonda
- Papera
- Garbiketako espartzua
-Kartoia


2016-11-17

2016-11-06

                                                 MAGIA  IRRATIAN

                                                  MAGIA  IRRATIAN
Aste  honetan  6.mailako  ikasleek  magia  egin  dugu  ume  txikien  aurrean. Truko  batzuk  irakatsi  dizkiegu  eta, ondoren, haiek  izan  dira  magoak. Liluratuta  geratu  dira  haiek  eta  baita  ikusle  guztiok  ere.

2016-11-04

Apaintzeko CDak

Etxetik CD erabiltezinak dituzu? Ba, anima zaitez eta guk egin ditugunak bezalakoak egin!



Plastikaz gozatzen!

Lan plastikoak egiteaz gain, gozatzen ere ikasten dugu. Denon artean ideia, materialak eta barreak elkarbanatzen.

Aldi berean, denon erritmoa errespetatzen dugu. Horrela txoko desberdinetan antolatuta gaude bakoitzari tokatzen zaiguna autonomiaz egiteko.




.


2016-11-01

                                             
                                                    BITARTEKARITZA-6.B

 Pasa  den  ikasturtean  hasitako  bitartekaritza  saioei  jarraipena  eman  diegu. Saio  berri  honetan  “Liderra”  izan  da   gai  nagusia. Dinamika  batzuk  landu  ditugu  gelaren  barruan  eta  oso  interesgarriak  eta  dibertigarriak  izan  dira.








2016-10-28

2016-06-20

AGUR 2015-2016

AMAITU DA AURTENGO IKASTURTEA.
ZEIN HANDIAK EGIN DIREN NIRE UMEAK.
BETIRARTE.
JON ANDER

2016-06-12

EZAGUTU BARAKALDO-6.MAILA

Pasa den astean 6.mailako ikasleek "Ezagutu Barakaldo" programaren barruan jarduera batzuk burutu genituen; besteak beste, Muñatonesko Gazteluan egon ginen . Bertan dorrea, arma-patioa, lubakia eta harresiak kontserbatzen dituen Erdi Aroko bando-gerren garaian eraikitako gaztelua izugarrian zehar bisita gidatua egin ziguten.
Ondoren El Pobalera abiatu ginen eta han tailer desberdinak ikusi eta lantzeko aukera izan genuen: Ogi edo talo tailerra, Ura eta energia, Burdin tailerra ...
Oso ondo pasatzeaz gain gauza pilo bat ere ikasi genuen !!!