2016-03-19

SUKARRIETAKO EGONALDIA

Martxoaren 14tik 17ra 5.mailako ikasleak Sukarrietan egon gara. Aste zoragarria izan da. Primeran pasatzeaz gain  asko ikasi dugu naturarekin bat eginez. 5.Akoek "Lurra" proiektua landu dugu eta 5.Bkoek , "Basoa".
Tailerretan ere lan politak egin ditugu. Gainera, beste eskola bateko ikasleekin ibili gara aste honetan eta Lekeitiokoak zirenez bizkaieraz ere saiatu gara.