2011-04-12

BERRIA

Asteburua eskolan

Larunbatean eskolara etorri ginen Laura, Daniela, Jessica, Irune, eta ondo pasatu genuen, super ginkana bat egin genuen. Super ginkanan: ogia egin genuen, garabantzuak hartu eta gradatik gora eta beherantz joan ginen 15 garabantzu izan arte.  Gero aktoreak ginela egin genuen... eta gauza gehiago arratsaldean:  igerilekura joan ginen eta oso ondo pasatu genuen arratsalde osoan, gero       metroa hartu eta ikastolara  baina joaten ginen bitartean niri metroko billetea  trabatu zitzaidan eta hortik atera eta gero ikastolara afaldu arte. Pixka bat  jolastu eta  pizzak  afaltzera. Gero terrorezko gaua pasatu genuen. Ni negarrez hasi nintzen, Marcos,  Angie. . . . eta beste pertsona batzuk ere bai negarrez hasi ziren.
Azkenean lo egitera joan ginen oso berandu eta altzatu ginen 8:00etan. Ah ze logura  handia! Altza eta gero,  dena batu,  kendu pijama eta arropa jantzi. Dena batu eta gosaltzera. Gosaldu eta gero,  30 minutu itxaron eta eukaristiarako abestiak entsaiatu genuen eta entsaiatu eta gero jolastera 11:30ak arte. Oso dibertigarria izan zen.
Oihane

2011-04-08

IPUIN ETA KOMIKI LEHIAKETAK

Jadanik jakingo duzuenez aurten ipuin lehiaketa bat egongo da 6. mailako ikasleentzako eta Komiki lehiaketa bat 5. mailakoentzako. Hauek dira bi lehiaketa horietako arauak:






BERRIAK

BIDE HEZKUNTZA
 
5.mailako ikasleak asteazkenean joan ginen Bide Hezkuntzara. Hor gauza asko egin genituen: Neska batek azaldu zigun garraioekin nola ibili behar den kaletik. Gero, batzuk igo ginen bueltak ematen zituen tresna batean eta azkenean, batzuk bizikletaz ibili ginen eta beste batzuk  begiztatzaileak ziren.
Joan ginenean opari bat eman ziguten: Bizikletarako linterna bat zen!
Oso ondo pasatu genuen.
AINHOA ETA JESSICA



2011-04-07

Bertsoa

Hau da 6. mailako ikasleak "Euskara Piztuz" jaian abestuko duten bertsoa:

Euskara piztuz bertsoa.

Errosariokoak gara
ta hementxe gaude
abestiak kantatzen
lotsa izan gabe.
Ahoan hizkuntza hau
nahi genuke gorde
Barakaldo guztia
euskararen alde.
                                                            
Asko gustatzen zaigu
Guri euskal astea
Ta gure lagunekin
Ondo pasatzea
Guk ez dugu utziko
Euskara galtzea
Espero dugu zuek
Asko erabiltzea

GOZOKI GALDERA

Hurrengo bertso hau osatu ezazue: “Ama begira zazu” edo "Maritxu nora zoaz?doinuarekin abesten da

 

Gabonak olentzero
eta ……………….
Gustuko izan dira
opari ……………

Niri patinak eta
zuri …………….
etxeko txikiari
kartoizko …………..


Zapatila ta txandal
margo eta ……………
haur guztiek ez zuten
jasoko ……………….

Eskerrak Meltxor Gaspar
eta …………………
ta hurrengo urtean
gehiago ………………

Eta hauek dira sartu behar dituzuen hitzak:


hainbeste,  Baltasarri,  Erregeak,  gehienak,   bizikleta,  ekarri,  korneta,   beste.

2011-04-06

EUSKARA PIZTUZ

BERRIA

2011ko apirilaren 6a
ERROSARIOKO IKASLEAK
TELEBISTAN

Kaixo, neska-mutilok!!!
5. mailako Laura R eta Nerea gara, eta orain kontatuko dizuegu gauza harrigarri bat.
Badakizuenez hainbat eta hainbat extraeskolar daude eskolan, eta guk egiten duguna dantza modernoa da. Atzo, dantza modernoko talde guztia joan ginen... telebilbaora!
Telebilbaoko edifizioa kanpotik oso zaharra zen baina barrutik oso-oso interesgarria zen. Han sartu ginen eta emakume batek esan zigun aldagela batean sartzeko eta hor arropaz aldatu ginen. Lehenengo talde txikia dantza egin zen eta gero gu. Beraiek amaitzen ari ziren bitartean gu pasillito batean itxaron genuen eta ez duzue sinestuko zer ikusi genuen...
Telediarioko platoa!, “La capital” izeneko programaren platoa eta kiroletako platoa ikusi genituen. Gero programean sartu ginen eta han entrebista bat egin ziguten eta gero dantza egin genuen. Ze ondo pasatu genuen!
Jo! famatuak egingo gara zeren eta telebistan aterako gara eta gainera "FAMA A BAILAR"eko dantzari batzuk ezagutu genituen!

Nerea eta Laura Revuelta