2011-04-20

GOZOKI GALDERA

Oraingoan herri honen izena asmatu behar duzue:


herri honetako monumenturik garrantzitsuenetakoa


Bizkaiko erdialdean dagoen udalerria da. Txorierri eskualdean. 3200 biztanle inguru ditu. Enpresa asko daude udalerri honetan. Nire sorterria da.

Badakizuenez, erantzun zuzena nire helbide elektronikora (jrolac@fefcoll.org) bidali behar duzue eta lehen bostak gozokia irabaziko dute.
Ondo izan eta opor zoriontsuak pasa.

2011-04-14

BERRIA

Kiki, Koko eta Moko
Ostegunean pailazoak egon dira lehen hezkuntza osorentzat.

Pailazoak oso barregarriak ziren, gainera jarri ziguten dantzan (batzuei, neuri adibidez).

Lehenik ura magikoaren dantza gero Babari (har bat da) animatzeko dantza.
Nik oso ondo pasatu nuen. Jon Anderrek alaitsu dantzatzen zuen ere.

Raissa Felix

KORRIKA BADATOR


Jakingo duzuenez, Korrika hasi zen pasa den astean, eta une honetan Euskal Herria zeharkatzen ari da.
Ba bihar helduko da gure inguruetara, eta hemen jarriko dizuet zer daukaten pentsatuta Zorrotzan Korrikari Ongi Etorria emateko:

-         17:30-18:00: KORRIKA Zorrotzara helduko da. Behin KORRIKA pasata hau da plana.
-         17:30-19:00 Umeentzako jolasak GURE LURRA taldearen eskutik (Txokolatea banatuko da)
-         19:00-20:30: Umeentzako verbena TXIRI TXORI taldearen eskutik
-         21:00.21:30 Txorizoa banatuko da
-         21:30-23:30: Kontzertuak

Egizu euskararen alde!

2011-04-13

GOZOKI GALDERA

NOR DA?

(Ondarroa, Bizkaia, 1970eko urriaren 5a-) euskal idazlea da.
Arrantzale familia batean jaio zen. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen Trenton (Italia). 
2009ko urrian Espainiako Literatur Saria eman zioten, "Bilbao-New York-Bilbao" nobelarengatik. Zuek denok bere liburuaren bat irakurri duzue. Eta azken pista bezala esan, orain dela urte batzuk gure ikastetxean egon zela.


Badakizuenez, gozokia irabaziko dute nire helbide elektronikora (jrolac@fefcoll.org) erantzuna ondo bidaltzen didaten 5 ikasleak.

BERRIA

EUSKARA PIZTUZ
6garren mailakoak bertsotan

Asteazkenean joan gara euskara piztuz jaia egitera Barakaldora.

5 mailakoak dantzatzen


Lehenik, dantza egin dugu; gero 6garren mailakoek bertso oso politak eta azkenik jolastu puzkarrietan.
Tailerretan disfrutatzen

Tailerrak ere zeuden, herri kiroletako gauzak eta parke handi bat.

Oso ondo pasatu dugu eta jolas asko egon dira. Ikastetxe asko joan dira eta ni aurkitu naiz nire lagun pila batekin eta jende pila bat zegoen.
Aitor Acha
Eta hemen gaude denok

2011-04-12

Ipuinen hasierak

Behin bazen...
Bazen behin...
Behin batean...
Munduan beste asko bezala...
Aldi batez, bazen / baziren...
Munduan anitz diren bezala, bazen...
Landareak eta animaliak mintzo ziren garaian, baziren...
Behin munduan, asko legez...
Orain dela asko...
Aspaldi-aspaldian...
Duela bizpahiru ehun urte...
Arrats batez, gau batez, bertze aldi batez omen ziren...
Saski honetan zazpi arto-buru gelditzen badira, etxe batean baziren zazpi anaia...
Aitzinean munduan beste asko legez...
Munduan beste asko legez, arto koxkolez...
Etxe batean/ herrixka batean/ herri batean/ baserri batean Jesus Jauna eta Jaun Done Petri Euskal Herrian zerbitzari zirelarik...

Ipuinen amaierak

Ipuinak bukatzeko formulak...
Eta hala izan bazan, sar dadila kalabazan.
Eta hala izan bazan, sar dadila kalabazan eta ager dadila Derioko plazan.
Hori hala bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Bitoriako plazan.
Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan.
Haiek ondo bizi baziren, gu ere ondo bizi gaitezen.
Haiek ondo bizi baziren, gu hobeto bizi gaitezen.
Haiek ongi bizi? Gu hobeki.
Geroztikako berririk ez dakit nik....
Geroztikako berririk ez dut nik ukan. Egia bada, sakelean sar eta gezurra bada kontuan ez har.
Ontsa bizi izan ziren. Ontsa hil ziren, horretan fini da istorioa.
Ongi bizi baziren, arabera hartara hil ziren.
Egia bada sinets, gezurra bada ez sinets.
Eta bere amarekin eta bi anaiekin aberats bizi izan zen, Jainkoak daki zenbat luzaz.
Eta laurogei urtetan, gero, joan da betiereko zorionaz bere anaia gaixoarekin bizitzera.
Han (zeruan) ikusiko dugu, hara egun batean joaten garelarik, atearen ondo-ondoan, eskuineko atetik.