2011-11-02

PERTSONAIEN DESKRIBAPENAK

BOB ESPONJA

Nik miesten dudan pertsonaia "BOB ESPONJA" da.
Oso alaia da eta bere kapituluakoso dibertigarriak dira.
"Bob Esponja" horia eta karratua da, Krustazeo Karraskatuan lan egiten du eta gehien gustatzen zaiona marmokak harrapatzea da.
Bere lagunik onena Patricio izeneko itsas-izarra da eta "Bob Esponja" bezain tontoa da. "Bob Esponja" pina batean bizi da itsasoan bere maskotarekin, Gari karakolarekin.
Bere herria "Fondo de bikini" deitzen da eta han arrain asko bizi dira.

Bob Esponja eta bere lagunak
Leire


ANTONELLA
Antonella da neska bat, telebistan lan egiten duena. Telebistan neska txarra da baina gero da ona.
Hamalau urte dauzka, eta berak beti nahi du irabazi. Ez daki galtzen. Antonellari gustatzen zaio dantza egitea eta abestea. Lider bat da.
Katua dauka, zuri-zuria. Bere anaia Fakundu deitzen da. Musika talde bat dauka: "Las divinas". Beste talde batekin: "Los populares"ekin konpetitzen dute. Etsaiak dira.

Angie

IKER CASILLAS

Iker Casillas Fernandez Madrileko atezaina da. Ikerrek orain 30 urte ditu. 1981eko maiatzaren 20an jaio zen.
Orain Real Madrilen eta Espainako selekzioan jokatzen du. 1,85 metro neurtzen du. 125 partidu internazionalak jokatu ditu.
Iker Casillas Madrilen jaio zen, eta bere haurtzaroa eta nerabezaroa Mostolesen pasatu zituen, horregatik harreman handia du auzo horrekin.
Bere emaztegaia Sara Carbonero da.


Francisco

SELENA GOMEZ

Selena jaio zen 1992ko uztailaren 22an. Aktoresa eta abeslaria da. Selenak pelikula asko eta disko asko egin ditu. Berak hemeretzi urte ditu.
Selenak lan egiten du "Disney Channel"en. Berak egin du pelikula bat Demi Lobatorekin. Oso lagun onak dira.
Selenak beti laguntzen die besteei, eta leku guztietara joaten da ere bai.

Anne

2011-10-30

GOZOKI GALDERA

Aste honetako galdera honako hauxe da: Gure ikastetxeko irakasleen artean, zeinek dauka ALVARO abizena? Ez da zergatik lehen abizena izan behar. Bigarrena ere izan daiteke.
Benga orain informazio hau lortzeko zuen txanda da. Irakasleei galdetu, zuen gurasoei...

Badakizuenez, erantzun zuzena nire helbide elektronikora (jrolac@fefcoll.org) bidali behar duzue edota niri zuzenean esan. Gela bakoitzeko lehen bostak gozokia irabaziko dute.

BERRIA

Tapoi solidarioen uholdea
Garikoitz eta Mikel batutako tapoi batzurekin
Lerro hauek idatzi orduko, lau tona plastikozko tapoi bilduta zeuzkan Garmitxa elkarteak. Baina kopuru hori etengabe doa hazten. Garikoitz eta Mikelen alde sortu den elkartasun sare ikaragarria estatu osora zabaldu delako.

Kontxik (Larrabetzu) eta Anak (Ortuella) Garmitxa elkartea sortu zuten orain hilabete gutxi. Semeen gaixotasunak estu lotu ditu emakume adoretsu bi horiek. Izan ere, Garikoitzek eta Mikelek ezin dute elikagairik hartu, eragin suntsigarria dutelako euren organismoarentzat. Umeek aminoazido-formula bat hartzen dute elikagaitzat. Gaixotasun arraroa da, oso kasu bakanak antzeman dira Estatuan eta atzerrian, eta medikuek ezer gutxi dakite hari buruz. Garikoitz eta Mikelen ametsa da inoiz jan ahal izatea beste edozein umek bezala, beste edozein pertsonak bezala, baina horretarako ezinbestekoa da ikerketa. Garmitxa elkarteak indarrak eta itxaropena zuzendu ditu ikerketara. Hala, beste ekimen batzuen artean, plastikozko tapoiak biltzeko kanpaina jarri dute abian. Tapoiak birziklatze-enpresa batera bidaltzen dituzte, eta enpresa horrek 300 euro ematen dizkie tona bakoitzeko. Biltzen den diru guztia ikerketan inbertituko da. Gure artean tapoiak biltzeko hainbat gune jarri dira, baina Garikoitz eta Mikelen historiak gainditu ditu Euskal Herriko mugak, eta Estatu osoko lagunak dabiltza umetxoei eta euren familiei laguntza emateko ahaleginetan.

Boom itzela
Elkartearen facebooka bisitatzea aski da konturatzeko nolako mugimendua sortu den sarean. Handik eta hemendik bidalitako elkartasun adierazpenak, laguntza eskaintzen duten lagunen mezuak... Eta tapoiz betetako zakuak, bazter guztietatik etorriak. Elkartea sortu zenean, ez zuten batere susmorik euren kausa hain handi bihurtuko zela. “Ikaragarria da nolako konpromisoa hartu duen jendeak gure semeen alde. Jendea Eibartik, Zumaiatik... etortzen da tapoiak ekartzera”, aipatu digu Kontxik. “Are gehiago, Estatu mailako telebista-kateetan irten ginenetik, boom itzela sortu da. Hainbat lekutan ipini dituzte tapoiak biltzeko guneak: Bartzelonan, Valentzian, Plasencian... Bestetik, elkarteak elkartasun eskumuturrekoak jarri ditu salgai, eta Malagan badago neska bat eskumuturrok egiten ikasi eta haiek saltzen ibiltzen dena... Hau guztia harrigarria da, benetan!”. Laguntza-jarioa etengabekoa da eta zenbait enpresek ere egin dute bat elkartearekin. “Kamisetak atera ditugu, eta enpresa batek kamiseta guztiak eman dizkigu doan. Beste batek musu truk eman dizkigu autoetan jartzeko pegatinak... Beste batek lekua utzi digu tapoiak bertan biltzeko... Poz-pozik gaude”.
Plastikozko tapoiak, eskumuturrak, kamisetak, pegatinak eta Gabonetako loteria esku artean dituztela, Garmitxa elkarteak medikuekin jarraitzen du harremanetan. Nahitaez. Semeen gaixotasunaren bilakaerari arretaz jarraitzen, eta pixkanaka-pixkanaka zabaltzen diren aukera berriak aztertzen. Borrokan, Garikoitz eta Mikelen antzeko sintomak dituzten umeen familiekin egin dute topo. Guztien ahaleginari esker itxaropen-sare erraldoia eratu da.


Gure geletan biltzen ari garen tapoiak elkarte honetarako izango dira. ANIMO LAGUNDU BEHAR DIEGU ETA.

2011-10-28

LARRUN


LARRUN MENDIKO KREMAILERA TRENA

Larrun mendira igotzen duen trenbidea da. Nahiz eta tontorra Lapurdi eta Nafarroa arteko mugan izan, trenbidea guztiz Ipar Euskal Herrian dago.
Trenbidea egitea 1908an proposatu zuten. Trenbidea eraikitzeko lanak 1912an hasi ziren , lehenengo mundu gerrak eten egin zituen. 1924ko ekainaren 30ean trenbidea ireki zuten.
Celia



agenda21

2011-10-27

Ezagutu Barakaldo

                              



     

EZAGUTU BARAKALDO

Rontegin

Pobal eta Enkartazioetako museoa


Pobalera joan gara Ezagutu Barakaldorekin. Oso polita zen museoa. Erakutsi zizkiguten armadurak eta armak nolakoak ziren eta etxeak eta dorretxeak ere.

Gero joan ginen burdinola batera eta han azaldu ziguten nola funtzionatzen zuen eta gero landu egin dugu burdina.
Azkenean gizonak burdin formak opari moduan eman zizkigun.

OSO ONDO PASATU DUGU

 
 
AITOR

BOLOS AL CACHETE


Gu joan ginen leku batera jolas bat egitera eta bere izena zen “Bolos al cachete”.
Jolastu genuen batzuk, eta jolasa honela zen: jartzen dituzu 6 bolo txikiak eta pelota batekin bota behar zenituen.
Bi marra zeuden: lehenak bolo bat balio zuen eta bigarren marrak bi bolo, baina ez zen erreza.
 Asierrek Irabazi zuen
jolasaren azalpenak ematen

UDALETXEA

Kaixo Nerea eta Daniel gara eta Ezagutu Barakaldon udaletxean egon ginenean gertatu zena kontatuko dizuegu.Udaletxean 3 taldetan banatu ginen eta talde bakoitzak gauza bat ikusi eta egin zuen.
1. taldeak biztanleak nola komunikatzen ziren udalarekin eta gure datuak ordenegailuan ikusi genituen.
2.taldeak dokumental bat ikusi zuen Barakaldo antzinan nola zen ikusteko.
3. taldeak bideo bat ikusi zuen Barakaldoko ikastetxeak egiten zuten txangoei buruz.Bideoa ikusi eta gero, jolas bat egin zuten: zenbaki bat esan behar genuen batetik hogeitalaura, eta argazki bat jartzen zigun eta argazkiko aktibitatea esan behar genuen.
Azkenean denok plenoetako salan elkartu ginen eta pleno txiki bat egin genuen.Dani alkatea izan zen Geron tesoreroa eta Asier idazkaria.Ideia asko proposatu genituen eta azkenean honek irabazi zuen: ”Dominikas ikastetxean batxilergoa jartzea”.

NEREA ETA DANIEL



 


EL REGATO
Asteartean joan ginen el Regatora. Sartu ginen Ezagutu Barakaldok daukan museo batera. Museo hartan mineral batzuk ezagutu genituen. Gero bideo baten ikusi genuen txondor bat nola egiten zen aintzinean. Gero bote batzuk hartu genituen eta el Regato mendira joan ginen. Lehenengo hartu genituen  bitxitoak. Guk, hartu genuen moskito bat: MOSKIN izena jarri genion.
Gero hostoak eta landareak bilatu genituen. Gero Castaños ibaiako temperatura hartu genuen. Eta naturaren temperatura ere bai . Gero bueltatu ginen museora eta hor landare guztien izenak esan genituen. Microskopio baten bidez mineral batzuk ikusi genituen, bakoitzak nahi zuena. Gero joan ginen beste gela batera, gela horretan ikusi genituen Barakaldoko leku guztiak, botoi batera ematen duzu eta iluminatzen da Gurutzeta edo Lutxana adibidez. Gero bueltatu ginen mineralak zeuden lekura eta ikusi genuen  ``mikroskopio ´´ baten moduko gauza baten bidez hostoak. Gero autobusera joan ginen eta abesten hasi ginen “Bolos al chachete” abestia Leirek asmatua.   
Olalla eta Laura.R
Hau da gure altxorra