Pasa den astean 6.mailako ikasleek "Ezagutu Barakaldo" programaren barruan jarduera batzuk burutu genituen; besteak beste, Muñatonesko Gazteluan egon ginen . Bertan dorrea, arma-patioa, lubakia eta harresiak kontserbatzen dituen Erdi Aroko bando-gerren garaian eraikitako gaztelua izugarrian zehar bisita gidatua egin ziguten.
Ondoren El Pobalera abiatu ginen eta han tailer desberdinak ikusi eta lantzeko aukera izan genuen: Ogi edo talo tailerra, Ura eta energia, Burdin tailerra ...
Oso ondo pasatzeaz gain gauza pilo bat ere ikasi genuen !!!
2016-06-12
2016-06-09
DIBERTSITATEA BATZEN GAITU
DIBERTSITATEA BATZEN GAITU
- Dibertsitatea zer den hobeto ulertzeko egin ditugu txotxongilo berezi hauek.
- Txotxongilo bakoitzak nahastuta ditu gure 5. mailako ikasleen burua, enborra eta adarrak.
- Mota askotako gorputzak atera dira eta horri esker ikusi dugu munduan itxura asko daudela, izaera ugari ere aurki ditzakegula, hamaika pentsaera daudela, kultura anitzak ere existitzen direla. Horrekin guztiarekin hausnartu egin dugu ONARTU eta ERRESPETATU egin behar ditugula.
Etiquetas:
ARTISTIKA
2016-06-05
2016-05-25
Haize - errotak
HAIZE - ERROTAK
Praktikan jarri dugu energia berriztagarriei buruz ikasi duguna haize - errotak eginez.
Ikusi dugu nola haizeari esker errotak mugitzen diren eta mugimendu hori energia bihurtzen da gu geroxego erabili ahal izateko hainbat gauzetan.
Etiquetas:
ARTISTIKA
2016-05-09
Kanona lantzeko Anai Xanti abestia
Kanona lantzeko Anai Xanti abestia
Musika
orduan KANONa praktikatzen hasi ginen. Kanonean ahots bi edo gehiago
daude eta bata bestearen atzetik sartzen dira, lehenengo ahotsa errepikatuz edo
imitatuz.
Kanona praktikatzeko, hasteko, hiru talde egin genituen eta “Aldapeko” abestia abestu
genuen. Ondoren, txirulak hartu eta “Anai Xanti” abestia jo genuen.
Hona hemen Anai Xanti abestiaren partitura eta entzunaldia.
http://www.noteflight.com/scores/view/a5b20e42727848cf9980669ba7758bee1fd19e00
Hartu txirula eta jo!!
2016-05-06
LAIDA MARTINEZ
Maiatzaren 5ean, Laida Martinez idazlearekin solasaldi bat izan genuen berak idatzitako "Max eta lehengusina txikia" liburuari buruz hitz egiteko.
Oso interesgarria izan zen eta azkenean liburuak zinatu zizkigun.
Oso interesgarria izan zen eta azkenean liburuak zinatu zizkigun.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





















