2017-03-29

KOMIKIAK


Hemen ditugu 6. mailako ikasleek egin  dituzten komikiak. 
Haiek dira protagonistak eta istorioak gure eskolako baloreak irudikatzen dituzte.

Eskerrik asko artistak!










2017-03-23

KORRIKA BADATOR!

Aurtengo korrikarako testiguak badaude prest gure 6. mailako artistei esker.


2017-02-26

                                            INAUTERIAK 2017

Ostiral honetan, Zorrotzako kiroldegian, aurtengo inauteriak ospatu ditugu. "Filmak" izan da gaia. Ikuskizun paregabeaz gozatu ahal izan dugu.Prestaketa handiaren ostean dena primeran atera da: dantzak,musika patioan,tailerrak,txokolatada ...









































2017-02-12

                                                   INAUTERIAK 2017
Hona hemen, eredu gisa, 6.mailako ikasleek eramango dituzten mutilen txalekoen eta nesken gonen irudiak:








2017-02-05

                                                AGATE DEUNA

Otsailaren 3an, 5 urteko 5. eta 6.mailetako ikasleok Agate Deuna ospatu genuen. Gurutzeta, Burtzeña eta Zorrotzako hainbat gunetatik igaro eta txistularien laguntzaz abestu genuen;azken emanaldia eskolako goiko patioan gurasoen aurrean izan zelarik.                      Ikuskizun polita eta oso giro ederra sortutakoa ! 

 


 



 



 



 



 



 



 

 



 



2017-01-29

                                                           ANTZERKIA IRRATIAN

3.mailako ikasleek Gizarten prestatutako ilargiari buruzko antzezlana aurkeztu dute: "Ilargiaren lapurrak". Gainera "Ilargia" abestia kantatu dugu denok eskutik helduta. Primeran egin dute !!!











                                                                      TXIKI DYA

Urtarrilaren 17an "Txiki DYA"koak pasatu dira 6.mailako geletatik, lehen laguntzen garrantziaz ohartzeko. 112 zenbakiaren funtzioa zein den, zer egin konorterik gabeko pertsona baten aurrean eta RCPa (reanimación cardiopulmonar) nola egiten den ikasi dute.
Gainera anbulantzia baten txoko guztiak eta haren tresnak ikusi ahal izan dituzte.
Oso jarduera interesgarria eta praktikoa izan da. Orain badakite larrialdi egoera batzuetan nola jokatu.