2011-10-14

inguru 6

BERRIA

Hona hemen, beste egunean nire eskualdeko aldizkarian irakurri nuen artikulu bat:

JAN EZINIK


Garikoitz, Txaber eta Mikel
Garikoitz, Txaber eta Mikel serio jarri dira argazkia ateratzeko paratu
direnean. Baina bigarren klika entzun ostean, jarrera dibertigarriak egiten hasi dira objektiboari begira. Amak etorri dira geroago, eta zintzo-zintzo ibili dira. Garikoitzek eta Txaberrek sei urte dituzte eta Mikelek laster beteko ditu. Haien adineko beste edozein umek bezala, oso aktiboak dira eta begiratu bihurria dute. Hala ere, gaixotasunari egin behar diote aurre egunero, haien gorputzak
ez baitu elikagairik onartzen.


Garikoitzen ama da Kontxi (Larrabetzu); Txaberrena da Maite (Derio); eta Mikelena, Ana (Ortuella). Adierazi digutenez, zehatz-mehatz ez dakite zein den semeek duten gaixotasuna, arraroa delako eta hari buruzko ikerketarik ez dagoelako.
Argi dagoena da semeek ezin dutela elikagairik hartu, elikagaiek eragin suntsitzaileak dituztelako haien organismoan. Gaixotasuna hasiera-hasieratik azaldu zen Garikoitz eta Mikelengan; Txaberren kasuan, zazpi hilabete bete zituenean.
Umeek aminoazido-formula bat hartzen dute elikagaitzat. Urarekin nahasten diren hautsak dira, eta elikagaia sabelean  duten zulotxo baten bitartez hartzen dute. Gutxi gorabehera hiru ordutik behin hartzen dute elikagaia egunean; gauean, makina batek ematen die. Denboraldi batzuetan, egun osoa eman behar izan du Mikelek makinara konektatuta.
Osasun zerbitzutik orokorrean tratu ona jaso badute ere, askotan bakarrik sentitu direla azaldu digute.
“Batzuetan, haiek ere ez dakitelako nola lagundu, edo haiengana beste arrazoi batzuengatik jo dugunean, aho bete hortz gelditu direlako, zer egin ez dakitela”. Gaixotasunak dakartzan eguneroko arazoei aurre egiteko, batak bestearengana jotzen du gehienetan, eta, euren esperientzia abiapuntutzat harturik saiatzen  dira zalantzak eta kezkak argitzen. Semeen gaixotasunak izenik ere ez duelako, eta medikuek ezer gutxi dakitelako hari buruz. “Guk dakigula, bost kasu baino ez daude Estatu osoan”. Maite Erresuma Batuan ibili zen orain urtebete, hango espezialista baten kontsultan, eta hark azaldu zion 50 kasu tratatzen ari dela eta parametro berberak izaten direla kasu guztietan, baina ikerketa faltaren ondorioz ezin dela datu osotuagorik eman.
Kontxik eta Anak Garmitxa elkartea sortu dute. “Etorkizuna zalantzagarria da eta egunetik egunera bizi gara. Horregatik, ikerketara zuzendu behar ditugu indarrak. Elkarteari esker batzen den diru guztia ikerketarako izango da”. Horri loturik, plastikozko tapoiak batzeko kanpaina jarri dute abian.

ZER IRUDITZEN ZAIZUE DATORREN URTEAN GUK ERE LAGUNTZEN BADIEGU TAPOIAK BATZEN?

2011-10-11

GOZOKI GALDERA

Aste honetan ahokorapilo hau buruz ikasi behar duzue:

"Axala, maxala mantalin
kipula-tipula kattalin
krixkiti-kaxka kaxkatero
tortila-mortzila kozinero
mistiki-mastika ñan
ogia tortila, pastela... jan
zarrat eta zurrut
parrat eta purrut!!!

Gela bakoitzetik buruz esaten dizkidaten lehen bost ikasleak jasoko dute gozokia.

2011-10-07

NUTRIZIOA

BIOGRAFIA



FREDDIE MERCURY

Freddy Mercury
1946ko irailaren 5 Farooksh Bulsara jaiotzen da (Freddie Mercuryen izen erreala), Zanzibar uhartean, Tanzaniaren kostaldearen ondoan.
1962an, 17 urterekin, ikastetxean graduatzen da nota maximekin Arten, historia eta Inglésen. Orduan Zanzibar britainiar kolonia bat zen, baina 1963ko abenduan estatu independente bihurtzen da, eta Ingalaterrara joan ziren maleta birekin eta gutxi gehiago.

1966ko irailean Ealing Collegen of Art Diseño Gráfico estudiatzeko onartu zuten. Han baxu-jole Tim Staffel ezagutzen du.
Freddie gehiago Queenen sortzailea da. Montserrat Caballérekin album Bartzelona osatu zuen, 1992ko Los Juegos Olímpicosen himnoa izan zen eta biek batera aldi berean kantatu zuten 1988ko urriaren 8an.
Freddiek publikoa ez zuen egin hiesa zuela 1991ko azaroaren 23raino. Albistea eta bi egun geroago hiltzen da. Haren hileta-elizkizunera fans asko joan ziren.
Queens taldea
 
Iker Dòmbriz
.

GOROSTIZAKO IRTEERA

Irailaren hogeita hamarrean, 11:30etan irten ginen Gorostizara. Oinez joan ginen eta bidean paisaiataz gozatu genuen. Oinez joaten, jolasten, hitz egiten... ez ginen ohartu gure inguruan zeuden gauzetaz. Gorostizako landara heltzean motxilak utzi eta jolastera joan ginen.


Pixka bat jolastu ondoren jateko ordua heldu zen. Bokata jan eta gero litxarreriak jan genituen jolasten genuen bitartean. Beranduago polikiroldegira abiatu ginen eta primeran pasatu genuen. 4:00retan berriro abiatu ginen eskolara.

zein gozoak gure bokatak!!!
ALAZNE ETA AITZIBER

2011-09-29

GOZOKI GALDERA

Gaurko gozoki galderan gure ikastetxeko irakasle baten izena asmatu behar duzue. Bi pista emango ditut:
  • Markina herrian bizi. da.
  • Atleta da eta Euskadi mailako domina asko irabazi ditu.
NOR DA?

Badakizuenez, erantzun zuzena nire helbide elektronikora (jrolac@fefcoll.org) bidali behar duzue eta lehen bostak gozokia irabaziko dute.