2016-03-19

SUKARRIETAKO EGONALDIA

Martxoaren 14tik 17ra 5.mailako ikasleak Sukarrietan egon gara. Aste zoragarria izan da. Primeran pasatzeaz gain  asko ikasi dugu naturarekin bat eginez. 5.Akoek "Lurra" proiektua landu dugu eta 5.Bkoek , "Basoa".
Tailerretan ere lan politak egin ditugu. Gainera, beste eskola bateko ikasleekin ibili gara aste honetan eta Lekeitiokoak zirenez bizkaieraz ere saiatu gara.






















2016-02-08

Agate Deunaren eguna



                                                  Agate Deunaren eguna
Pasa den ostegunean, 5.eta 6.mailetako eta 5 urteko ikasleek Agate Deunaren eguna ospatu genuen. Ikastetxetik abiatuta, ibilaldi luzea eta ,era berean,  ikusgarria egin genuen Gurutzetako eta Burtzeñako hainbat gunetatik. Aurten, Agate Deunaren koplak abesteaz gain,  ibilaldi osoan zehar, lau txistularik alaitu egin dute ospakizuna. 
Eguraldi ederra,partaidetza handia,giro paregabea ... ezin gehiagorik eskatu.


2016-01-28

BAKEAREN ASTEA

Bakea urtean zehar bizi izaten dugu eta lantzen dugu. Baina aste honetan, bakearen astea hain zuzen ere, abestu nahi izan dugu mundu osoa jakin dezan bakearen alde gaudela. Horrela, gure ahotsa, gure gorputza eta gure gogo izugarriak martxan jarri ditugu bakeari abesteko eta dantzatzeko.

2016-01-23

KOMIKI SOLIDARIOAK

Artistika ikasgaian KOMIKI SOLIDARIOAK egin ditugu. Komiki bakoitza istorio bat da. Bertan nola eta zertan lagundu ahal dugun eguneroko bizipenetan kontatu egin dugu.

Gainera, komikien protagonistak gu geuk gara. Horrela, gure aurpegien argazkiak daude irudietan.













2015-12-24

OLENTZEROREN JAIA

Atzo Olentzeroren jaia ospatu genuen . Olentzerok gure eskola bisitatu zuen eta, egia esan, oso pozik joan zen ume txikien gutunak jasotakoan. 5. eta 6. mailetako ikasleek  DBKko ikasle batzuek egindako "Belen viviente"a ikusi eta Gabon kantak abestu genituen. Geroago antzezlan batzuk ume txikien aurrean antzeztu genituen, baita olerki eta igarkizunak ere. Azkenik, tradizioari jarraituz Olentzero erre genuen goiko patioan. Egun ederra, benetan! Hona hemen adierazle diren argazki batzuk.