2014-11-25

SUKARRIETAKO EGUNEROKOA


SUKARRIETAKO EGUNEROKOA

 2014ko azaroaren 21a
Goizean, autobusean abiatu gara lagunekin Sukarrietarako bidean. Hainbat argazki egin ditugu eta oso ondo pasatu dugu.









Gero, Sukarrietan, gure andereño Begok etxe osoa ikustera eraman gaitu. Gero, maletak desegin genituen eta ikastetxe bakoitzak bere aurkezpena egin zuen. Guk kartel bat dantza bat eta bertso bat prestatu genituen gure aurkezpenerako.



Jone, Linda, Enara eta Asier aurkezpena egiten












Jaterako orduan, dilistak, okela eta fruita jan genituen. Eta bazkaldu ondoren ludotekara joan ginen bertandauden gauza guztiekin jolastera (futbolinak, patineteak, futbol zelaiak, monopoly, baloiak...)












Arratsaldean lan-proiektuan (planeta berdea) hasi ginen lanean eta Lan proiektuaren ondoren, askaria eta berriro jolastera.





Tailerretako orduan, koadernaketa egin nuen nik eta gauza asko egin genituen. Azkenean, afalorduan, sopa, arrautza, patatak, kola-kao eta gailetak hartu genituen.










Eta eguna amaitzeko, logelara joan eta hasiera batean zarata apur bat egin genuen arren, 12:00etarako denok lotan geunden.
Nahia Muñoz




Hemen ikusten dugu Nahia egunerokoa idazten
AVISO: EL JUEVES LLEGAREMOS ALREDEDOR DE LAS 6 DE LA TARDE
Jon Ander eta Gorka

No hay comentarios:

Publicar un comentario