2011-03-10

INAUTERIAK 2011

Ikastetxeko artistak inauteri egunean:


GOZOKI GALDERA

Kaixo ikasleok;
Hau badakizue zer den ezta? Nik egiten dut galdera bat eta saria.... Gozoki bat noski!!!
Honela izango da jolas hau: Nik euskal pertsonaia baten biografia jarriko dut eta zuek asmatu behar duzue zein den bere izena eta abizena. Asmatzen duzuenean erantzuna nire posta elektronikora bidali behar didazue (jrolac@fefcoll.org) eta bidaltzen duten lehen hamarrak gozokia jasoko dute.
Animo!

(Tolosa, Gipuzkoa, 1973ko Abuztuaren 1a ) alpinista gipuzkoarra da, munduko hamalau zortzimilakoak igo dituen lehen emakumea. Hasiera batean Oh Eun-Sunren atzetik bazegoen ere azken honek Kangchenjunga ez zuela igo esan zuen Hego Koreako federazioak. Hori dela eta izendatu zuten 14 zortzimilakoak igotzen lehenengo emakumea.
2008ko urriaren 5ean, Manaslu igo zuen, bere hamaikagarren zortzimilakoa (14 dira denera) eta Gerlinde Kaltenbrunner austriarra eta Nives Meroi italiarra berdindu zituen.
2009ko maiatzaren 18an Kangchenjungara igo zen, Juanito Oiarzabal eta Kinga Baranowska poloniarra ere berarekin zirelarik. 12 zortzimilako egin dituen lehen emakumea izan zen une hartan. Oh Eun-Sunek 3 egun lehenago egin zuen mendi hura, baina bere 10. zortzimilakoa zuen. Gerlinde Kaltenbrunnerrek, berriz, 2 egun barru berdindu zuen, Lhotse igo zuenean. Nives Meroi ere bere 11.aren bila zebilen Kangchenjungan, baina uko egin behar izan zion, bere senarra, Romano Benet eskalatzailea, gaixotu zelako. Badirudi italiarrak, oraingoz, igoerekin jarraitzeko asmoak alboratuta dituela.
Bere babesle nagusia Televisión Española (TVE) da eta Al filo de lo imposible programak bere azken 8 igoeratan lagundu dio.

AGENDA 21

Historian zehar abentura bat egingo dugu energiaren erabilera nola aldatu den jakiteko,


“Watt osaba”:
Gure abenturaren lehenengo parte honetan Watt osabak lagunduko digu.
Energiaren erabilera masiboaren jatorrian aurkitzen gara, 1800 eta 1900
artean. Jendeak nekazaritza dauka bizigai nagusitzat, eta hiriak ez dira
Bilbo edo Basauri bezain handiak. Wattek asmatzaile talde batetan egiten
zuen lan eta aldaketa handiak egin zituzten zientziaren arloan. Lehenengo
makinak eraiki zituzten, hala nola, ehuntzeko makina, trenak edo lurrun
itsaontziak. Makina hauek goitik behera aldatu zuten pertsonen bizimodua.
Dagoeneko, ez ziren ehunka ehule edo ardazlari behar biztanleria guztiaren
arropa egiteko, ezta hainbat egun asto batetan igota bidai bat egiteko edota
merkantziak alde batetik bestera eramateko. Asmakari hauek gizakiaren
lana egiten hasi ziren, denbora eta ahaleginak aurreztuz. Baina makina
hauek energia behar zuten funtzionatzeko, ikatz minerala zelarik energiarik
erabiliena. Lana fabriketan bildu zen eta pertsonak hirietan. Garai honi
industrial iraultza deitzen zaio, edo era errazago batean esanda, makinek
gizakiaren bizimodua goitik behera aldatu zuteneko garaia
Naturan ere, aldaketa handiak nabaritu ziren, esate baterako, ikatz
mineralaren erabilerak sortu zituenak lurretik atera behar zelako eta
ondorioz meategi izugarriak agertu ziren. Gainera, ikatz honen erreketak
berotegi gasak sortzen zituen eta hauek atmosferara isurtzen ziren. Baina
klima aldaketa oraindik ez zen sentitzen.”





“Einsten osaba”:
Jarraituko dugu. Dagoeneko,gure garaitik oso hurbil gaude,hogeigarren mendean hain zuzen ere.
Mende honetan hirien tamaina etengabe ari da handitzen, baita biztanleen
kopurua ere, eta denek erabiltzen dituzte makinak zer edo zer egiteko:
garraiobide moduan, sukaldean, zerbait eraikitzeko... Duda barik, zientzia
eta teknika arloan aurrerapena izugarria da.
Fordek eta Renaultek, Einstenen lagun minak zirenak, lehendabiziko
kotxeak eraiki zituzten; honetaz gain, gurpilak, irratiak, labeak, telebistak,
etab. eraiki ziren ere, gero eta kopuru handiagoetan gero eta biztanle
gehiago baitziren.
Makina guzti hauek erregai fosilez ibiltzen ziren, adibidez, gas naturala edo
petrolioa, zeinek gasolina edo gasolioa sortzen duten. Horregatik, ikatz
mineralaren erabilera murriztu egiten da petrolioa eta gas naturala
aurkitzean. Energia mota honekin salerosketak egiten dituzten konpainien
kopurua handitu egiten da energia hau behar duten tresnen kopurua ere
handitzen delako (garraioak, berogailuak, etab.). Energia hauek guztiak,
berriztagarriak ez diren bailabideak dira, hau da, agortu egiten dira, eta
energia lortzeko erretzen ditugunean CO
dute.
Einsteinen leihotik begiratuz gero, pila bat tximinia ikus ditzakegu, zeruak
gero eta zikinagoak dira, eta basoak gero eta txikiagoak. Ez dut ezkorra
izan nahi, baina uste dut mende honetan baliagarri naturalak xahutzen ari
direla nahiz eta eskasak izan eta gehiago kutsatu.
Watt osabaren garaitik Einsten osabarenera giza ongizatea izugarri hasi
egiten dela ere aitortu behar da. Lurraren osasuna birrinduz, alabaina.
Harreman desatsegina da. Esan zuten energia mota hauek agortu egingo
zirela lehenago edo beranduago eta gainera asko kutsatzen zutela lurretik
ateratzen zituztenean, garraiatzen zituztenean eta guk erabiltzen
genituenean ere. Atmosferako gasen arteko harmonia apurtzen ari zelaren
berri eman zen ere bai, argi eta beroaren hartu-emanaren oreka galtzen ari
zela eta honek, duda barik, planetaren batazbesteko tenperatura igoko
zuela. Baina zientifikoei ez zioten jaramonik egin eta horregatik orain oso
nabariak dira kutsaduraren eta tenperatura igoeraren ondorioak, eta
etorkizunean energia agortzearenak izango dira.





“Gro izeba”
Gaur egun, asko xahutu dugunez energia, eta oraindik xahutzen jarraitzen
dugu, petrolioa eta gasa bukatzen ari direla entzuten ari gara, jada ez
delako asko geratzen lurrean. Gainera asko kutsatu dugu urte hauetan
zehar eta orain arazo asko ditugu lurrari min handia egin diogulako, esate
baterako, Klima Aldaketa sortuz. Baina orain ikusiko duzue zelan Gro izebak
beti pentsatzen duen arazo orotarako konponbidea aurki daitekela.
1980.ean, klima aldaketa eta beste ingurugiro arazoengatik kezkatuta
zebiltzaten zenbait pertsona jokorako arauak idazteko jesarri ziren gutxiago
kutsatu ahal izateko. Horretatik irten zen informeari, Gro izebaren izena
jarri zioten: “Brundtland Informea”, baina nik nahiago dut “gure
amankomuneko etorkizunaren informea” izena.
Urteak pasa eta 1992.ean, informe horri buruz eztabaidan aritu ziren herri
guztietako ordezkariak beste bilera handi batetan bildu ziren. Ingurugiroari
buruzko lehenengo eztabaida handia izan zen eta Rio de Janeiron ospatu
zen, eta horregatik “Rio-ko Gailurra” izena jarri zioten.
Gezurra badirudi ere, 5 urte ibili ziren joko horren arauei buruz hitz
egiten ados jartzeko eta azkenean, 1997.ean, “Kiotoko Protokoloa” izena
jarri zioten. Kioto, Japonen ospatu zelako Kioto hirian, eta Protokoloa,
arauak jarri zirelako kutsadura eta klima aldaketa gutxitzeko. Arau
hauek industria handientzat egin dira batez ere, ikatza errez elektrizitatea
sortzen duten industrientzat eta erabiltzen ditugun hamaika
aparatuak egiteko (mikrouhinak, telefonoak, kotxeak, gameboy-ak,
playstations-ak) energia asko kontsumitzen baitute.
Industria handi hauek gogor egin beharko dute lan gutxiago
kutsatzeko. Baina, norentzako sortzen dute hainbeste elektrizitate
eta hainbeste tresna? Zer gertatuko litzateke guk elektrizitate eta tresna
gutxiago erabiliko bagenitu?. Ez ahaztu,hauek elektrizitatea sortzen
dutela guk erabiltzen dugulako, eta aparatu guzti hoiek sortzen dituztela
ere guk erosten ditugulako. Beraz, gutxiago kontsumitzen baldin
badugu energia gutxiago erabiliko da.
Gainera, Gro izebak energia berriztagarriak ere bultzatzen ditu. Horrela,
hauen artean eguzkitiko energia eguzkitik datorrena, energia eolikoa
haizetik datorrena, energia geotermikoa lurretik datorrena, energia
mareomotriza itsasotik datorrena, energia hidraulikoa ibaietatik datorrena
eta biomasa izaki bizidunetatik datorrena egurraren erretzearen ondorioz
adibidez, ezagutzen ditugu. Gro izeba oso jakintsua da eta gure
etorkizunagatik arduratzen denez energia berriztagarriak bultzatzen ditu,
hauek ez direlako agortuko, guk sortu ditzakegu eta ez dute ia kutsatzen.

2011-03-09

BERRIAK

Atal honetan agertuko zaizkizue 6 mailako ikasleen idazlan ariketa batzuk. Fikziozko berriak dira bertan idazten direnak.

Kazeta, 2007ko abenduaren 15a.

PETROLEO GABEKO IBILGAILUA

    Aratseko asmatzaile batek egin du P.G.I. (petrolio gabeko ibilgailua).
Orain arte beti kutsatzen dugu natura eta ingurumena ibilgailu bat hartzen dugunean ze gasoleoa petroleoarekin egiten da eta petroleoak kutsatu egiten du.
   Asmakizun honen asmakaria Arrasekoa da eta deitzen da Albert Menta eta oso asmakari ona da.
   Makina hau P.G.I. deitzen da eta asko balio du. Uste dugu 1.500.000 € balio duela gutxienez.
Hau da P.G.I famatua

Maitane


Kazeta, 2011ko otsailaren 4a, larunbata

ILARGIRA JOATEKO BIDAIAK
Euskal Herriko enpresa batek ilargira joateko bidaiak eskeiniko ditu.

     Orain arte jende gutxik lortu du ilargira joatea, baina orain Euskal Herriko enpresa batek ilargira joateko bidaiak eskeiniko ditu. Bidaiak urte bat irauten du. Bidaian ilargiari buelta osoa emango zaio eta ilargia ukitzeko aukera emango dute. Enpresa Bilboko Plaza Moyuan dago. Bidaiak 140.000 € balio ditu eta 2012ko apirilaren 5etik, 2013ko apirilaren 5era da, baina bakarrik hirurogeita hamar pertsona joan daitezke.
Ilargian ikusiko dugun hurrengo
bandera ikurrina izango da

Anne Fernández


Irratia, 2011ko apirilaren 4an, ostiralean

ROBOT GARBITZAILEA

   Pertsona batzuk asmatu dute robot txikia, garbitzen duena etxea 10 minututan. Laster ipiniko dugu dendan. Bere prezioa da 79 €.
   Oso erraza da erabiltzea. 3 botoi dauzka:
   Lehena da bueltak emateko eta garbitzeeko, bigarrena ondo garbitzeko eta hirugarrena dena oso ondo garbitzeko.
   Eta ez duenean bateria bera bakarrik joaten da kargatzen. Robotaren izen da Sogo.
Hemen dugu Sogo bere lana egiten
Ibai



ROBOTEN HISTORIA
   Robotaak laguntzeko balio izan dira. Robotak ez daukate memoriarik, ez garunarik, ez ezer. Robotak dira jendeari gauzak garbitzeko, janaria egiteko, etabar...
   Jendea da Robotak baino azkarragoa ze jendeak egiten du bere lana, eta robotari esaten diozu gauza bat eta egiten du.
   Robota kargatu behar da baina jendea ezin da kargatu. Eta amaitzeko jendeari erakutsi ahal dizkiozu robotak eta erosi ahal ditu.
zein ote da azkarragoa,
pertsona ala robota?
Asier

KORRIKA 17

Aupa neska mutilok aurten ere Korrika urtea da eta euskalherri osotik pasatuko da bazter guztietara euskara eta poztasuna eramanez.
Barakaldotik apirilaren 15ean pasatuko da eta motorrak berotzen joateko hor duzue aurtengo abestia:






2011-03-08

LIBURUAK

POTTOKOREN USAINAK


Pottoko mutil lodia da eta baserri batean bizi da mendien artean. Bere gurasoak eskolara joatea erabaki dute kontatzen ikasteko. Belarri handi maisuarekin geratu da eta goizean ikastolara joan da Erraperekin, bere behiarekin. Eskoan izena eta abizena galdetu diote eta hamazazpirarte kontatzen ikasi du. Bere lagunekin janaria banatzen du ere. Baina esaten dute kaka usaina botatzen duela eta Pottoko etxera bueltatzean bainu bat hartu du xaboia eta koloniarekin. Erraperi ere bai bota dio kolonia eta beste animaliei ere bai.
Beste egun batean, goizean, loreak hartu ditu baserrian eta banatu ditu bere lagunen artean. Pottokok esan dio maisuari bere baserrian hartu zituela eta ez zituela erosi.
Beste egunean baserriko animaliak hartu zituen eta traktorearekin herrira joan zen animaliak erakustera, baina animaliek dena suntsitu zuten.
Eskolako lagunekin animaliak bilatzen hasi ziren eta azkenean parkean zeuden, denak jaten. Gero Pottoko etxera bueltatu zen milararte kontatzen zekiela. Eta poz-pozik aita eta amari kontatu zien dena.

Leire





NI ETA NIRE KONTUAK



Izenburua: Ni eta nire kontuak
Idazlea: Amado Gómez Ugarte eta itzulpena euskarara Joan Mari Sarasolak egin du.
Laburpena: Bazen behin ume bat egun guztia pasatzen zuena metroarekin gauzak neurtzen; beno irakurgaian ez denez mutilaren izena agertzen Markel deituko dugu.
Markel bere gurasoak asko maite zituen, baina haiek orain kontatuko dugun arrazoi batengatik elkar haserretuta zeuden.
Amak autoa gidatzeko txartel berria atera zuen, eta aitari kotxe berria eskatzen ari zen, aitak azkenean auto berriaren giltzak eman arte.
kotxea hartu erosketak egiteko eta... geroago... poltsekin etortzen da eta   aurpegi arraro batez "aita autoaren hegala apurtu dut" esaten dio. Geroago aita jaisten da eta harrituta geratzen da. Eztabaidan hasten dira, beno horrela haserratzen dira.
Baina noski elkar hitz egiten ez dutenez, Markelen bitartez komunikatzen dira. Eta Markelek alde ona ateratzen dio egoerari, ze gezurrak esaten badie... je, je, je... Adibidez, aitak esan dit DSa erosteko, edo amak esan dit erlojua erosteko. Beno funtzionatu zuen.
Hurrengo egunean, bere lagunei gauza guztiak erakutsi dizkie, eta nola egin duen ere, zein ona den gurasoak haserretzea. Baina hori ez da txarrena, bere gelako lagun baten ama enteratu zenean nire amari deitu ziolako eta kristolako zigorra jaso nuelako.
Eskolan oso ondo pasatzen dut irteera batean baina dena neurtzeagatik metroa kentzen didate.

Ziortza

2011-03-06

IRITZI TESTUA: ALDE ONAK ETA ALDE TXARRAK

AUTOPISTAK



Autopisten alde onak:
  • Familiak elkar ikusteko distantziak laburtzen dituzte.
  • Trafikoa azkarrago mugitzen da.
  • Eta ez dituztelako semaforik oso gutxitan egoten dira trabatuta.
Eta autopisten alde txarrak:
  • Gertu bizi direnei asko molestatzen diete zarata eta kutsadura.
  • Paisaia aldatzen dute.
  • Animalia askoren bizitza arriskuan jartzeen dute.
  • Zuhaitz asko bota behar izaten dituzte egiteko.
  • Batzutan ordaindu behar dira.
Nire ustez ona da batzuk egitea baina ez gehiegi mundua zaindu behar dugu eta. Asko kutsatzen dute. Bai, akustikoa, bai, airea.
Andrea

PRESAK



Presak onak dira energia egiten dutelako, ura etxeetara eramateko, ura aurrezteko, eta euri ura pilatzen delako.
Alde txarrak dira: Animaliak hil egin ahal direla, animalia edo pertsona batzuk asko inguratzen badira erori eta hil egin ahal direla, basoan egiten direla eta zuhaitzak moztu egin behar direla egiteko, landareak hiltzen direla, zabor asko botatzen dela, errepideak egiten dituztela ondoan eta orduan kotxeak batzutan jausi egiten direla, arrantza egiten dela...
Gauza horiek ez dira onak ingurunerako.
Oihane

SUPERMERKATUAK



Alde onak:
  • Erosi ahal dira bizitzeko behar ditugun gauzak. Jateko, edateko, dutxatzeko, jolasteko eta denerako gauzak daude, eta botikak ere.
  • Ura eta janaria egunero ekartzen dute eta beti gauzak aurkitzen ditugu.
Alde txarrak:
  • Galtzen bazara oso txarto pasatzen daze oso handiak dira. Eta aurkitzeko...
  • Jende mordoa dago beti eta batzutan ez zaude ondo.
  • Diru asko gastatzeen da produktuak: ura, jostailuak, etabar erosteko eta ekartzeko.
  • Asko daudenez mundua kutsatu egiten dugu. Janaria ekartzeko orduan, kamioi asko behar dira eta horrek kutsatzen du.
Marina