2011-03-10

GOZOKI GALDERA

Kaixo ikasleok;
Hau badakizue zer den ezta? Nik egiten dut galdera bat eta saria.... Gozoki bat noski!!!
Honela izango da jolas hau: Nik euskal pertsonaia baten biografia jarriko dut eta zuek asmatu behar duzue zein den bere izena eta abizena. Asmatzen duzuenean erantzuna nire posta elektronikora bidali behar didazue (jrolac@fefcoll.org) eta bidaltzen duten lehen hamarrak gozokia jasoko dute.
Animo!

(Tolosa, Gipuzkoa, 1973ko Abuztuaren 1a ) alpinista gipuzkoarra da, munduko hamalau zortzimilakoak igo dituen lehen emakumea. Hasiera batean Oh Eun-Sunren atzetik bazegoen ere azken honek Kangchenjunga ez zuela igo esan zuen Hego Koreako federazioak. Hori dela eta izendatu zuten 14 zortzimilakoak igotzen lehenengo emakumea.
2008ko urriaren 5ean, Manaslu igo zuen, bere hamaikagarren zortzimilakoa (14 dira denera) eta Gerlinde Kaltenbrunner austriarra eta Nives Meroi italiarra berdindu zituen.
2009ko maiatzaren 18an Kangchenjungara igo zen, Juanito Oiarzabal eta Kinga Baranowska poloniarra ere berarekin zirelarik. 12 zortzimilako egin dituen lehen emakumea izan zen une hartan. Oh Eun-Sunek 3 egun lehenago egin zuen mendi hura, baina bere 10. zortzimilakoa zuen. Gerlinde Kaltenbrunnerrek, berriz, 2 egun barru berdindu zuen, Lhotse igo zuenean. Nives Meroi ere bere 11.aren bila zebilen Kangchenjungan, baina uko egin behar izan zion, bere senarra, Romano Benet eskalatzailea, gaixotu zelako. Badirudi italiarrak, oraingoz, igoerekin jarraitzeko asmoak alboratuta dituela.
Bere babesle nagusia Televisión Española (TVE) da eta Al filo de lo imposible programak bere azken 8 igoeratan lagundu dio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario