2011-03-21

zuzendariaren erantzuna

2011ko martxoaren 21a

Kaixo Nagore,
Beste egunean sartu nintzen hirugarren zikloko ikasleek egiten ari zareten blogean eta benetan poztu nintzen oso lan polita egiten ari zaretelako denon artean. Bai ikastetxearentzako, bai euskararentzako eta bai zuentzako oso garrantzitsua dela uste dut, eta bertan idazten jarraitzera animatzen zaituztet.
Bertan irakurri nuen zure kexa eta uste dut erantzun bat behar duela nire partetik. Egia da pixka bat berandu datorrela erantzuna baina azken aldi honetan lanaz gainezka gaude eta ezinezkoa egin zait tartetxo bat ateratzea behar zenuen moduan erantzuteko.
Egia da, ez bakarrik zuentzako, ikastetxe osorako trastorno bat dela inauteriak atzeratu behar izana, egun horretarako den-dena prestaturik daukagulako, eta ospatzeko irrikaz egoten garelako. Baina askotan gauzak ez dira ateratzen nahiko genukeen bezala, eta egun horretako lehen orduetan euri zaparrada galantak izan genituen. Egoera horrek, hainbat guraso izutu zituen eta goizeko 9etatik aurrera hainbat dei jaso genituen inauteririk ospatuko zen ala ez galdezka, eta erantzuna denbora gehiago ezin genuenez atzeratu, eta euriak jarraitzen zuela ikusirik hurrengo asteartera atzeratzea erabaki genuen. Gero eguraldia zeharo aldatu zen eta arratsalde eguzkitsua geratu zitzaigun baina ordurako ezin genuen ezer egin.
Hala ere, asteartean ere eguraldi oso ona egin zuen eta inauterietako jaiaz gozatu ahal izan genuen zorionez.
Beste barik, eta zuen hurrengo gutunen (espero dut denak kexak ez izatea) zain,
Beti zuena

Anton

No hay comentarios:

Publicar un comentario