2011-03-21

IRAGARKIA

facebook    facebook

Lagunak egin nahi baduzu,
Lagunekin jolastu nahi baduzu,
Hitz egin nahi baduzu,
Lagun bat bilatu nahi baduzu,


100 lagun berri baino gehiago lortuko dituzu apunta zaitez

Guillermo

2011-03-17

gozoki galdera

Honela izango da aste honetako jolasa: Nik euskal herriko herri baten informazioa jarriko dut eta zuek asmatu behar duzue zein den bere izena. Asmatzen duzuenean erantzuna nire posta elektronikora bidali behar didazue (jrolac@fefcoll.org) eta ondo bidaltzen duten lehen bostak gozokia jasoko dute.
Animo!

 Bilbotik 56 kilometrora eta Donostiatik 72 km-ra dago. 7.293 biztanle inguru zituen 2005ean.  Arrantza portu garrantzitsuenetakoa da, eta aldi berean gune turistikorik nabarmenetakoa da.

2011-03-16

NIRE GELA

Nire gela polita, handia eta argitsua da. Nire ohea litera bat da eta nik goian  lo egiten dut. Nire ohearen ezkerrean armairu bat dago eta ohearen eta armairuaren erdian  tapiza dago. Hor jolasten dut nik!
lEIRE

Gela hau da handia eta oso Koloretsua. Bertan hau dago:
Armairu bat arropa gordetzeko bali duena, estanteria bat liburuak gordetzeko, mahai bat etxerako lanak egiteko, lanpara batzuk ondo ikusteko, aulki bat eserita egoteko, mahai bat oinak  jartzeko eta azkenean tapiz bat zorua Zilina ez egoteko.

Arkaitz

Gela handia da. Kolore hauek ditu: arrosa,morea,urdina...  
Armairu marroi bat dago aulkiaren atzean, eserleku bat, mahai bat...
Aulkia eta eserlekua esertzeko balio dute. Eta armairua arropa gordetzeko balio du.

Irene

ipuinaren laburpena


Lur, Eguzkiaren eta
Ilargiaren alaba.
Egun batean, unibertsoa sortzen ari zenean Eguzkia eta Ilargia elkar ezagutu zuten. Orduan oso gazteak ziren eta jai batean dena gertatu zen.
Eguzkiaren ondoan sateliteak eta planetak zeuden eguzkiak bero asko ematen zuelako. Ilargia jaiaren leku batean zegoen bakarrik,  kraterrez josita zeukan aurpegia eta eguzkia konturatzeko hor zegoela , formaz aldatzen hasi zen. Eguzkia Ilargiarengana hurbildu zen eta dantzatzen hasi ziren.
Dantzatu eta gero  zulo beltz batera sartu ziren gau-goxo bat  pasatzera, inor konturatu gabe.
Egun batzuk pasatu eta gero ilargiak planeta bat erditu zuen, baina Eguzkia eta Ilargia ez ziren ondo konpontzen gauez eguzkiak bero eta argi asko ematen zuelako eta hori jasanezina zen ilargiarentzat eta ilargia oso hotza zen eguzkiarentzat. Hortaz akordio batera heldu ziren:
Eguzkia egunez joango zen lurra zaintzera eta ilargia gauez ipuinak kontatzera.
Batzuetan Ilargia egunez joaten da bere semea ikusteko nola dagoen eta Ilargia gauez ez badago horrek esan nahi du Ilargia Eguzkiarekin dagoela maite direlako.
Aitor Dieguez


PERTSONAIEN
DEKRIBAPENA
                           
Eguzkia :
Oso argitsua eta beroa da. Borobil formakoa,  pixka bat harroa baina oso maitagarria ilargirekin gazteak zirenean. Bere ume lurra da eta egunez zaintzen du bere maitasun guztiarekin .
                  
        
Ilargia :
Bere forma aldatzen du bere amodioa eguzkia da. Bere semea ere lurra. Berak zaintzen du gauez eta bere maitasun guztia ematen du bere ume panpoxari.
Irati Garzón 

2011-03-15

GUTUNAK ZUZENDARIARI

Zuzendari  jauna:
Ni  Nagore bostgarren mailakoa naiz eta kexa bat daukat. Denok  kexatzen  gara  inauteriei  buruz ez  dugulako  ospatu. Goizean  euria  egin du baina arratsaldean  eguzkia  egin du.
Espero dugu asteartean inauteriak ospatzea.

Nagore Antunez

2011-03-13

ESPAINIAKO IBAIAK

IDAZLEA

GOZOKI GALDERA:
Nor da argazki honetan agertzen den euskal idazle eta politikari famatua? Zein alderdi politikotako buruzagia da?