2011-04-28

GOZOKI GALDERA

HIZTEGI EROA
Hiztegia erotu egin zaigu, lagundu mesedez hitzak dagozkien definizioekin lotzen:

ISUN                1. Zortzi hanka dauzkan itsasoko animalia.
GATAZKA       2. Belarri luzeak eta hortz irtenak dituen baserriko animalia.
UNTXI             3. Eroriz gero hautsi ahal zaigun gorputz barruko atal gogorra.
OLAGARRO    4. Zerbait gaizki egiteagatik eskatu ahal diguten diru kopurua.
HEZUR             5. Ados ez daudenen artean sortzen den eztabaida.

Badakizuenez, erantzun zuzena nire helbide elektronikora (jrolac@fefcoll.org) bidali behar duzue eta lehen bostak gozokia irabaziko dute.
Pasa den asteko gozoki galdera bakarrik erantzun zuten ondo 2 pertsonak. Oraindik gozokiak daude beste hirurentzat.

ASTE SANTUKO OPORRAK

Barakaldon , 2011ko apirilaren 27an

Aste santuko oporretan Galiziara joan naiz. Nire familiarekin pasatu dut denbora eta gauza hauek egin ditut :

Hiru egunetan afaldu ostean lagundu diot nire osabari behiei janaria ematen.
 

Asteazkenean Rendalera joan nintzen txerriak ikustera.
 

Ostegunean joan nintzen basora nire QUADean.

 

Ostiralean Atsousa deitzen den baso batera joan nintzen. Begira, polita da ezta?


AINHOA REY Z .

ASTE SANTUKO OPORRAK

2011eko apirilaren 24an:

Ni Quintana Marian (eta hori da nire herria) nengoenean lagun batzuk esan zidaten futbol partidu bat jolastuko zela, eta lehiatuko zutela nire herriko nagusiak nire herriko umeen kontra. Nik jolastu nuen eta nire posizioa zen defentsa.
Oso ondo pasatu genuen ni eta nire lagunak jolasten, eta esfortzu askorekin irabazi genuen baina partiduaren luzapeneraino heldu ginen. Sari bat eman ziguten eta sari hori gozokiak ziren ume guztientzat.
Hauek dira jolastu zuten umeak

Maitane

amnesty international

6. mailako ikasleek munduan gertatzen ari diren bidegabekerei buruz egindako lana:

2011-04-27

BIZTANLERIA ETA LANA

5. mailako ikasleek Inguruko 11. gaian egindako lana:

2011-04-26

ASTE SANTUKO OPORRAK

Derion, 2011ko apirilaren 26an

Kaixo lagunok,
Ni ere opor hauetan egun batzuk pasatu ditut leku politak ezagutzen eeta hemen kontatuko dizuet zein lekutan egon naizen eta nola pasatu dudan.
La garganta del gitano
Asteazkenenan Extremadurako Autonomia erkidegoan dagoen Jerteko aranera joan ginen eta bertan dagoen kanping batean pasatu ditugu bost egunak. Oso aran polita da, berde- berdea eta oso famatua dauzkan gereziondo pilagatik. Esaten dute benetan polita delagereziondoak loratzeen dauden sasoian den dena zuri zuri egoten delako, baina guk ez dugu ikusi, gu joan baino 15 egun lehenago suertatu zelako sasoi hori. Hala ere, hainbat gauza ikusteko posibilitatea izan genuen.
Tajo ibaia
Ostegun eta ostiralean oso eeguraldi txarra egin zuen (euria batez ere) eta ezin izan genuen menditik ibilbideak egitera joan izan. Plasencia eta Caceres hirietara joan ginen eta bertako kasku zahar zoragarriak ikusi genituen..
Larunbatean Monfragüeko parke nazionalera joan ginen eta bertatik ibilbide bat egin genuen, eta Igandean  Kanpinaren inguruan dagoen ibilbidea (Los pilones ingurura).
Oso ondo pasatu dugu nahiz eta pixka bat laburrak izan.


Jon Ander

ASTE SANTUKO OPORRAK

2011ko apirilaren 25a astelehena

Aste Santuko opor hauetan Espinosa de los Monterosen egon naiz. Nire lagunekin denbora pasatu dut eta gauza polit asko ikusi dut, adibidez lagarto arraro bat.

Muskerra gu agurtzen ari da

Larunbatean Orbaneja del Castillora eguna pasatzera joan nintzen. Ur-jauzi handi-handi batek zeharkatzen du herri hau, kobazulo bat du ere eta "Uraren kobazuloa" deitzen da. Herritik izugarrizko paisaia ikusten da. Arratsaldez "Los cañones del Ebro" ikustera joan nintzen.
Begira zein paisaia polita

Zoritxarrez oporrak bukatzen dira eta uda arte ez naiz itzuliko.

NEREA