Aste Santuko opor hauetan Espinosa de los Monterosen egon naiz. Nire lagunekin denbora pasatu dut eta gauza polit asko ikusi dut, adibidez lagarto arraro bat.
![]() |
Muskerra gu agurtzen ari da |
Larunbatean Orbaneja del Castillora eguna pasatzera joan nintzen. Ur-jauzi handi-handi batek zeharkatzen du herri hau, kobazulo bat du ere eta "Uraren kobazuloa" deitzen da. Herritik izugarrizko paisaia ikusten da. Arratsaldez "Los cañones del Ebro" ikustera joan nintzen.
![]() |
Begira zein paisaia polita |
Zoritxarrez oporrak bukatzen dira eta uda arte ez naiz itzuliko.
NEREA

No hay comentarios:
Publicar un comentario