2012-05-14

IPUIN LABURRA

OPARI
Hau zen familia oso pobrea eta ez zuten dirurik ezer erosteko.
Umea beti triste zegoen ze berak  besteei begiratzen zien eta besteek den-dena zeukaten.
Amak egun batean ahalegin handi batean opari txiki bat egin zion eta umea oso pozik jarri zen eta hau pentsatu zuen:
”Ez daukat dirurik baina daukat ama bat maitatzen nauena”

MARCOS

TXISTEAK

Nola esaten da japonieraz argala?
Betigose Txitxigutzi.

Nola esaten da argala kongolesez?
Janda Banengo Baiondo.

OIARTZ

2012-05-11

BERTSOAK


Futbolean jolasten nengoen
zelako ahalegina
bota nuen baloia golera
zelako sarrera fina
Ay,Ay,Ay, lurrera erori naiz
mina barrutik egina
medikura joan naiz anbulantzian
festara joateko grina.

Rubén

SENTITZEN MAITATZEA
Zure irribarrea ikustea,
Zure espainak musukatzea,
Hori da, astiro-astiro, zeruraino igotzea.
AITZIBER

Bertso bat egin behar dut
baina ez dakit nola
Irakasleak esan du
zer den karakola
Lagunek bazekiten
zer zen karakola
eta nik bukatu dut
hau da bola.
Celia M.

HAN IKUSI ZINTUDAN
Han ikusi zintudan,
nire alma bezain zuria
Baina ez nintzen konturatu
zure maitasun handia.
                            
Alazne Aramburu


Gaur egin dugu guk
kriston ahalegina.
hala ere ez zaigu
joan grina.
Ibarra ateratzen 
ikusten fina.
Ez du iñoiz
Hobeto egiña .
ALBA MARTIN

Zuhaitz  polit  bat  daukat 
lorategian ,
itzala ematen duena
eguzkia dagoenean.
Fruituak ematen dituena
gosez nagoenean
Euritakoa bezala euria egitean.
Lore arrosak udaberrian
eta horiak udan,
Hosto tristeak udaskenean
eta elurrez beteta neguan.
Bere hosto berdeek diz-diz  egiten dute
ur tantak gainean erortzean.
LEIRE SANCHEZ





2012-05-07

GOZOKI GALDERA

Pirritx eta Porrotx
Aste honetako gozoki galdera hau da:
Zein da pailazo hauen seme-alaben izenak egiten dituzten ikuskizunetan?

2012-05-03

DONOSTIARA TXANGOA


Donostiako zientzia museoa...

Donostiako zientzia museoan gauza interesgarri asko daude.  Nik Laurarekin eta Arkaitzekin joan naiz eta oso ondo pasatu dut. Lehenengo, simuladore batean sartu ginen, lehengoz simuladorea ez zen mugitzen eta neskari berriro jartzeko esan genion, eta berriro jartzean beheko plaka mugitu zen eta gero alde batera eta bestera... Oso dibertigarria izan zen! Gero gasen esperimentu bat ikusi genuen eta Arkaitz eta nik  gozokizko hodei bat jan genuen baina hoztuta. Nitrogeno likidoarekin egin zuten eta gero beldurrezko filmetan bezala lainoa egin zuen eta mahai osoa estali zuen. Gero planetariora joan ginen eta hor berrogeita bost minututako film bat ikusi genuen espazioari buruzkoa, oso polita ere. Gero ogitartekoak jan genituen eta gero berriro museora. Hor ikusi genuen zentzumen organoen gela bat, makien gela bat, ur lurra deitzen zen gela bat (ere)...geroxeago, Txikiklik deitzen den gela batean sartu ginen eta hor txikiek jolastu zuten. Oso aspergarria izan zen gela hori zeren eta txikientzako zen. Eta gero nik nire amarekin bezteek besteek Txikikliken zeunden zeuden bitartean suaren ikuskizun dat ikusi genuen.
Laburbilduz...Oso ondo pasatu genuen txango horretan!!!!!

zientzia museoa
Leire 6. maila

2012-05-02

IPUIN MITOLOGIKOAK


Lamia eta zeus
Lamia herrian bizi da, eta egun batean aurkitu zuen kolgante bat.  Kolgante hori Zeusena zen.
Zeus oso kezkatuta zegoen. Lamiak eman zion Zeusi.
Jainkoa eman zion eskerrak Lamiari eta bere zaintzaileak eman zion urrezko orratza.
Gero bere anaia pozik zegoen eta bere familia ere bai.
Hurrengo egunean lamiak Zeusi eman zion kontza bat, Zeusek eskerrak eman zizkion eta gonbidatu zuen Zeusek bere etxera joatea. Hitz egin eta hitz egin, eta azkenean ezkondu ziren.
Egunak pasa ondoren gauza oso altu bat agertu zen:
-ze altua -esan zion Lamiak,
-Da  Ziklope  nire lagun mina- esan zion Zeusek.
Ziklopek esan zion:
-Zure maitea oso polita da.
Egun batean ziklopek niñera lana egin zuen eta Lamiaren eta Zeusen kumea zaindu zuen.

AFRICA.

Historiaurrea jclic