2011-05-03

GOZOKI GALDERA

Abesti honen izenburua (osorik) asmatu behar duzu:



Badakizuenez, erantzun zuzena nire helbide elektronikora (jrolac@fefcoll.org) bidali behar duzue eta lehen bostak gozokia irabaziko dute.

2011-05-02

BERRIA

Granadako bidaia

Heldu ginenean aterpetxera, maletak utzi genituen logelan eta jatera joan ginen. Arratsaldean Centro de Alto Rendimiento Deportivora (kiroldegi antzeko bat da baina altura handian eta horregatik gogorragoa da kirola egitea).

Astelehenean goizean eskiatzera joan ginen. Ni eta nire arreba Magy joan ginen beste talde batekin  eta Jonathan eta besteok eskiatzen ez zekitelako behean geratu ziren baina eskiatzen pista txikietan. Bukatu zenean jaitsi  ginen aterpetxera, eta jan genuen. 

Arratsaldean trineo ruso , rosco , bici-eski eta patinatzera joan ginen, bukatu genuenean afaldu eta gero dutxatu ginen, eta lo egitera joan ginen.
Asteartean goizean eskiatzera joan ginen. Jonathan hiru aldiz erori zen eta Julian ez zen erori bat ere ez. Arratsaldean Granadaren Zientzako museora joan ginen eta aterpetxera joan ginen, maletak egin eta lo egitera joan ginen eta hurrengo egunean goizean eskiatzera joan ginen eta bueltatu ginen etxerantz. Hiruretan heldu ginen eta etxera joan ginen.

Julian eta Jonathan

2011-05-01

IPUINA

Eguzkia eta trikua

Eguzkiak, maiteminduta baitzegoen, ezkontzeko
asmoa zuen, baina trikuak ohartarazi
zion, ezkontzen bazen, seme-alabak izango zituela,
eta eguzki berri horiek hainbeste berotuko
zutela Lurra, non ura bukatu egingo baitzen,
eta harekin batera bizitza molde guztiak. Eguzkia,
triste, bat etorri zen trikuarekin, eta betiko
bakarrik egotea erabaki zuen.
Gainerako animaliek, haserre, Eguzkiaren eztei-
oturuntzara ezin joan izateagatik, trikua hiltzea
erabaki zuten. Trikuak ordura arte ez zuen
arantzarik, baina gertatutakoaren ondoren,
Eguzkiak arantzak eman zizkion, gainerako animaliengandik
babes zedin. Horregatik bihur daiteke
arantzazko bola, inori beldurrik izan gabe.

Mitos, cuentos y leyendas de los cinco continentes.
José Manuel de Prada Samper.

2011-04-28

GOZOKI GALDERA

HIZTEGI EROA
Hiztegia erotu egin zaigu, lagundu mesedez hitzak dagozkien definizioekin lotzen:

ISUN                1. Zortzi hanka dauzkan itsasoko animalia.
GATAZKA       2. Belarri luzeak eta hortz irtenak dituen baserriko animalia.
UNTXI             3. Eroriz gero hautsi ahal zaigun gorputz barruko atal gogorra.
OLAGARRO    4. Zerbait gaizki egiteagatik eskatu ahal diguten diru kopurua.
HEZUR             5. Ados ez daudenen artean sortzen den eztabaida.

Badakizuenez, erantzun zuzena nire helbide elektronikora (jrolac@fefcoll.org) bidali behar duzue eta lehen bostak gozokia irabaziko dute.
Pasa den asteko gozoki galdera bakarrik erantzun zuten ondo 2 pertsonak. Oraindik gozokiak daude beste hirurentzat.

ASTE SANTUKO OPORRAK

Barakaldon , 2011ko apirilaren 27an

Aste santuko oporretan Galiziara joan naiz. Nire familiarekin pasatu dut denbora eta gauza hauek egin ditut :

Hiru egunetan afaldu ostean lagundu diot nire osabari behiei janaria ematen.
 

Asteazkenean Rendalera joan nintzen txerriak ikustera.
 

Ostegunean joan nintzen basora nire QUADean.

 

Ostiralean Atsousa deitzen den baso batera joan nintzen. Begira, polita da ezta?


AINHOA REY Z .

ASTE SANTUKO OPORRAK

2011eko apirilaren 24an:

Ni Quintana Marian (eta hori da nire herria) nengoenean lagun batzuk esan zidaten futbol partidu bat jolastuko zela, eta lehiatuko zutela nire herriko nagusiak nire herriko umeen kontra. Nik jolastu nuen eta nire posizioa zen defentsa.
Oso ondo pasatu genuen ni eta nire lagunak jolasten, eta esfortzu askorekin irabazi genuen baina partiduaren luzapeneraino heldu ginen. Sari bat eman ziguten eta sari hori gozokiak ziren ume guztientzat.
Hauek dira jolastu zuten umeak

Maitane

amnesty international

6. mailako ikasleek munduan gertatzen ari diren bidegabekerei buruz egindako lana: