2011-05-01

IPUINA

Eguzkia eta trikua

Eguzkiak, maiteminduta baitzegoen, ezkontzeko
asmoa zuen, baina trikuak ohartarazi
zion, ezkontzen bazen, seme-alabak izango zituela,
eta eguzki berri horiek hainbeste berotuko
zutela Lurra, non ura bukatu egingo baitzen,
eta harekin batera bizitza molde guztiak. Eguzkia,
triste, bat etorri zen trikuarekin, eta betiko
bakarrik egotea erabaki zuen.
Gainerako animaliek, haserre, Eguzkiaren eztei-
oturuntzara ezin joan izateagatik, trikua hiltzea
erabaki zuten. Trikuak ordura arte ez zuen
arantzarik, baina gertatutakoaren ondoren,
Eguzkiak arantzak eman zizkion, gainerako animaliengandik
babes zedin. Horregatik bihur daiteke
arantzazko bola, inori beldurrik izan gabe.

Mitos, cuentos y leyendas de los cinco continentes.
José Manuel de Prada Samper.

No hay comentarios:

Publicar un comentario