2011-06-29

Ipuin Lehiaketa

Hau da ipuin irabazlea.

GOMINOLEN ARTEAN GALDUTA.

Bazen behin Izaro deitzen zen neska bat; oso ona zen futbolean eta beti zegoen jolasten. Bere gustuko taldea Athletic zen eta bere ametsa hor jolastea zen. Ez zen oso polita baina bihotz onekoa zen. Ile beltza eta motza zuen eta begi urdin-urdinak. Gehien gustatzen zitzaiona gominolak ziren: gozokiak, erregalizak, izozkiak, piruletak, pika-pika, txokolatea ...
Egun batean, bere lagunekin jolasten ari zela, baloia kanpora joan zen eta inork ere ez zuen hartu nahi, zeren eta esaten zuten baloia hartzera joan zen azken neska
ez zela bueltatu. Azkenean inork ere ez zuenez joan nahi Izaro joan zen. Errepidea pasatzen ari zenean...


BUMM!!!

Mundu desberdin batean esnatu zen. Gominolazko herrialde bat zen!!!! Berari gustatzen zitzaizkion gominola guztiak eta gehiago zeuden. Zoragarria zen!!!!
Jaten hasi zen eta amaitu zuenean beteta zegoen eta lokartu zen.

Bat-batean gauza biguna ukitu zion eta esnatu zen. Gominolazko hartz bat zen!!
-Kaixo- esan zuen gominolazko hartzak.
-Mugiarazi, beno, baina hitz egin?
-Joan oraintxe bertan, hemen ez zaude seguru.- Esan zuen hartzak.
-Zergatik?- Galdetu zion Izarok.
-Hortzetako orratzak kartzelan sartuko dizulako, ume guztiak bezala.- esan zuen hartzak larrituta.
-Ze umeak?-Galdetu zuen Izarok.
-Azkena Patrizia izan zen.- Esan zuen hartzak pentsakor.
-Patrizia... Hori nire ikastetxekoa zen.- Esan zuen Izarok.
-Zoaz.
-Hau ezin da horrela geratu.- Esan zuen Izarok oso haserre.
-Bakarrik dago modu bat Patrizia eta beste umeak salbatzeko, hortzetako eskobilarekin borrokatu behar duzu.
-Egingo dut.
-Hortik dator.
-Aizu.- Esan zuen Izarok.- zurekin borrokatu behar dut eta irabazten badizut zuk ume guztiak bueltatu behar dizkidazu.
-Ongi da.


Azkenean Izarok irabazi zuen eta ume guztiak hartu zituen, gominolazko hartzak esan zion Izarori nola bueltatu, eta hark horrela egin zuen, esanez:
-Bueltatuko naiz ,gero arte.


Esnatzean ospitalean zegoen kotxe batek harrapatu zuelako eta inguruan bera salbatu zituen umeak zeuden, ez ziren ezertaz gogoratzen, baina bera bai.


ZIORTZA CORBACHO eta ANNE FERNANDEZ

Komiki Lehiaketa

Hona hemen Nerearen komikia.

Komiki Lehiaketa

Hona hemen Celiaren komikia

2011-06-22

GAMARRA

3. mailako ikasleak

Pasa den ostiralean, joan ginen Gamarrara eta hor oso ondo pasatu genuen.
Pertsona asko ezagutu genuen ere, igerilekuan bi tobogan zeuden eta bat oso handia zen eta bestea beno txikia.
Neskak ere eguzkia hartu genuen. Jan eta gero ere jolastu genuen parkean eta mutilak futbol zelaian jolastu zuten, denok izozkia nahi genuen eta kafetegian ez zeuden eta denbora pasatu ondoren ireki zituzten izozki dendak.
zein ondo uretan eh?

Denok joan ginen autobusera eta hor pelikula bat ikusi genuen: lehen bidaian Bob esponja ikusi genuen eta ez genuen amaitu ikusten eta bigarren bidaian amaitu genuen ikusten.

Denok nahi dugu errepikatzea bidaia eta oso ondo pasatzea berriro. Jende desberdina ezagutzea ere.
6. maila

                                              Ane, Ibai eta Guillermo.

2011-06-21

IPUIN ETA KOMIKI LEHIAKETA

Maiatzean, 5. mailako ikasleak Komiki lehiaketan parte hartu zuten eta egin zituzten 14 komikien artean Epai-mahai batek eginiko aukeraketaren ondoren hauk izan dira irabazleak:

-Nerea Villamor, "Adiskidetasuna haserrearen gainean dago" komikiarekin.
-eta Celia Luis, "Arkatz Magikoa" komikiarekin.

Eta beste alde batetik, 6. mailako ikasleek Ipuin Lehiaketan parte hartu dute beste 14 ipuinekin.
Txapelketa honetako irabazleak hauek izan dira:

-Ziortza Corbacho eta Anne Fernandez  "Gominolen artean galduta" ipuinarekin.

Hauek izan dira irabazleak

2011-06-16

GOZOKI GALDERA

NOR DA?

Arraunlari eta patroi gipuzkoarra da. Telebistako hainbat saiotan ere parte hartu izan du. Arraunlari moduan Moskuko Olinpiar jokoetan izan zen.
Orio, Lasarte, Kaiku, Zierbena eta Castro Urdialesko arraun taldeetan ibili da arraunlari, patroi edo-eta entrenatzaile gisa. Kontxako Bandera hainbat irabazi ditu.


Badakizuenez, erantzun zuzena nire helbide elektronikora (jrolac@fefcoll.org) bidali behar duzue eta lehen bostak gozokia irabaziko dute.

2011-06-13

BERRIA

Euskal etxeak
Euskal etxeak edo eusko etxeak euskal diasporako euskal herritarrak biltzeko zentroak dira,batez ere kultur helburuak  daukatenak.Munduan 150 euskal etxeak baino gehiago daude eta gehienak Argentinan daude.
Marina
Boiseko Euskal Etxea
Hainbat Euskal-Etxe daude. Adibidez, Buenos Airesen dagoena hori nik ez dut ezagutzen baina nire aitonak bai eta esan dit oso handia dela, eta horko kide batek esan dit hainbat daudela. Bat dago tandilen, beste hiru Buenos Airesen eta besteak ez dakit non dauden baina uste dut La Pampan dagoela beste bat.
Julian

Necocheako Euskal etxea