2011-06-29

Ipuin Lehiaketa

Hau da ipuin irabazlea.

GOMINOLEN ARTEAN GALDUTA.

Bazen behin Izaro deitzen zen neska bat; oso ona zen futbolean eta beti zegoen jolasten. Bere gustuko taldea Athletic zen eta bere ametsa hor jolastea zen. Ez zen oso polita baina bihotz onekoa zen. Ile beltza eta motza zuen eta begi urdin-urdinak. Gehien gustatzen zitzaiona gominolak ziren: gozokiak, erregalizak, izozkiak, piruletak, pika-pika, txokolatea ...
Egun batean, bere lagunekin jolasten ari zela, baloia kanpora joan zen eta inork ere ez zuen hartu nahi, zeren eta esaten zuten baloia hartzera joan zen azken neska
ez zela bueltatu. Azkenean inork ere ez zuenez joan nahi Izaro joan zen. Errepidea pasatzen ari zenean...


BUMM!!!

Mundu desberdin batean esnatu zen. Gominolazko herrialde bat zen!!!! Berari gustatzen zitzaizkion gominola guztiak eta gehiago zeuden. Zoragarria zen!!!!
Jaten hasi zen eta amaitu zuenean beteta zegoen eta lokartu zen.

Bat-batean gauza biguna ukitu zion eta esnatu zen. Gominolazko hartz bat zen!!
-Kaixo- esan zuen gominolazko hartzak.
-Mugiarazi, beno, baina hitz egin?
-Joan oraintxe bertan, hemen ez zaude seguru.- Esan zuen hartzak.
-Zergatik?- Galdetu zion Izarok.
-Hortzetako orratzak kartzelan sartuko dizulako, ume guztiak bezala.- esan zuen hartzak larrituta.
-Ze umeak?-Galdetu zuen Izarok.
-Azkena Patrizia izan zen.- Esan zuen hartzak pentsakor.
-Patrizia... Hori nire ikastetxekoa zen.- Esan zuen Izarok.
-Zoaz.
-Hau ezin da horrela geratu.- Esan zuen Izarok oso haserre.
-Bakarrik dago modu bat Patrizia eta beste umeak salbatzeko, hortzetako eskobilarekin borrokatu behar duzu.
-Egingo dut.
-Hortik dator.
-Aizu.- Esan zuen Izarok.- zurekin borrokatu behar dut eta irabazten badizut zuk ume guztiak bueltatu behar dizkidazu.
-Ongi da.


Azkenean Izarok irabazi zuen eta ume guztiak hartu zituen, gominolazko hartzak esan zion Izarori nola bueltatu, eta hark horrela egin zuen, esanez:
-Bueltatuko naiz ,gero arte.


Esnatzean ospitalean zegoen kotxe batek harrapatu zuelako eta inguruan bera salbatu zituen umeak zeuden, ez ziren ezertaz gogoratzen, baina bera bai.


ZIORTZA CORBACHO eta ANNE FERNANDEZ

No hay comentarios:

Publicar un comentario