2011-07-07

GOZOKI GALDERA

ZEIN DA HERRI HAU?

Hau da aste honetako herria

Herri hau Salcedo haranean kokatzen da, haranaren ertzetan Artegi, La Cabaña, Basoaga, Espaldaseca, Rioya eta Ilso mendiak daude. Sopuertarekin egiten du muga iparraldean, Balmasedarekin mendebaldean, Burgos probintziarekin hegoaldean, Gordexolarekin hego-ekialdean, eta Gueñes udalerriarekin ekialdean.
Kadagua ibaiak harana bitan banatzen du, alde bakoitzaren ertzetan, esan bezala, mendi nahiko altuak daude, 1.000 metro artekoak. Haranaren eta mendien arteko altuera alde handia dela eta, malda handiak daude mendietatik haranera.
Bertan bizi da zuen irakasle bat, 4º mailako tutorea.
Badakizuenez, erantzun zuzena nire helbide elektronikora (jrolac@fefcoll.org) bidali behar duzue eta lehen bostak gozokia irabaziko dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario